Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 9 iraila, 2024 Finantziazioa Baskeep Financiación e inversiones

Jon Ander de las Fuentes, BasqueFIK klusterrekoa: “Baskeep inbertsio-aukerak erakarri eta kapital berrirako sarbidea errazten du”

Jon Ander de las Fuentes, Artizarra Fundazioko presidenteak, enpresa batek kapitala bilatzeko arrazoiak azaldu ditu eta BasKeep-ek enpresen eta inbertitzaileen arteko lotura gisa duen eginkizuna nabarmendu du.
Jon Ander de las Fuentes, BasqueFIK

BasKeep euskal industria-enpresak etorkizuneko inbertitzaileekin konektatzen dituen SPRI taldearen aplikazioa da, eta, besteak beste, helburu nagusi du euskal industria-enpresarentzat aukera berriak aurkitzea, hazkuntza bultzatzeko xedez. Horretarako, funtsezkoa da ezagutzea inbertitzaileek enpresetan zer bilatzen duten eta kapitalaren  sarrerak nola lagun diezaiokeen lehiakortasunari. 

Euskadin finantza-ekosistema sustatzeko, duela gutxi BasqueFIK sortu da, sektoreko 100 entitate baino gehiago biltzen dituen kluster finantzario eta inbertitzailea; xede du enpresa finantzario eta inbertitzaileen lehiakortasuna indartzea. Kluster horretako kideetako bat da Jon Ander de las Fuentes, Artizarra Fundazioko presidentea; fundazioa Euskadin aukerako inbertsioaren industria eta ondarean berrinbertsioa sustatzeko erakundea da. 

Euskadiko ekosistema finantzarioko aditua den Jon Ander de las Fuentesek euskal enpresa-sarearen behar ekonomiko eta finantzarioei buruz hitz egin eta enpresa batek kapitala bilatzeko arrazoiak zein diren ulertzen lagundu digu. Era berean, inbertitzailearen ikuspegia eman du, enpresetan bilatzen dutenari buruzkoak gakoak azaldu, eta Euskadiko industrian kultura inbertitzailea eta kapitalaren sarrera nola sustatu eta bideratzearen gainean hausnartu du. Ildo horretatik, BasKeepek enpresen eta inbertitzaileen arteko konektore gisa duen eginkizuna azpimarratu du, baita inbertsio-aukerak erakartzeko eta kapital berria lortzeko bideratzaile gisa egiten duen ekarpena.

 

Zure ustez, nola lagun diezaioke BaskqueFIKek Euskadiko ekosistema finantzario-inbertitzaileari? Eta industria-ekosistemari?

 BasqueFIK irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Euskadiko finantza- eta inbertsio-ekosistema sustatu eta soluzio berrietarantz eboluzionatzeko sortu zen, enpresa- eta industria-sarearen lehiakortasun jasangarrirako soluzioak ematen laguntzeko. Horretaz gain, lurraldearen ongizatea eta garapena areagotuko duen ekonomia sozial eta jasangarriagoa sortzen ere lagundu nahi dugu, eta Euskadiko enpresa-sarearen beharrekin konektatu, kapitalaren finantzaketak eta inbertsioak erabakiguneak eta enpresa-proiektu berriak mantendu eta erakartzeko balio dezaten.

 

Nola lagun dezake kapitala sartzeak Euskadiko industria-enpresen lehiakortasunean?

Euskadiko enpresa-ingurua errealitate berrietara egokitu eta, ondorioz, eraldatu eta hazteko funtsezko etapa batean dago. Industria-sektorean tradizio handia izanik eta berrikuntza teknologikoan ikuspegi gero eta argiagoa jarriz, eskualdeko enpresek aurre egiten ari diete etengabe aldatzen ari den egoera ekonomikoa birdefinitzen duten erronka eta aukera berriei. Digitalizazioa, ingurumena, araudiak edo garapen demografikoak negozioak kudeatzeko modua aldatzen ari dira; hortaz, derrigorrez efizientzia bultzatzen eta garapen-ildo berriak ezartzen jarraitu behar dugu.

Ildo horretatik, Euskadin erronka handia dugu enpresa eta inbertsioak erakarri eta atzitzeko, dagoeneko hemen ditugunak finkatzeaz gain.

 

Zein dira enpresa batek kapitala bilatzeko arrazoi nagusiak?

Normalean arrazoiak izaten dira haztea edo finkatzea, bat-batean datozkion aldaketetara egokitu ahal izateko. Euskadik dena du bere alde enpresa-hazkunde handi eta iraunkorra garatzeko: Ekonomia Ituna, finantza-kulturaren oinarriak eta sektore propioa, profesionala eta kaudimenduna. Baina bazkide horiek gure enpresek behar duten kapitalean duten kalitatea eta fidagarritasuna erakutsi behar dugu, eta BasqueFIKek gure enpresen balioak eta helburuak partekatuko dituen kapitalaren topagune hori sor dezake.

 

BasqueFIK-eko kide diren inbertitzaileek zein ezaugarri bilatzen dituzte euskal enpresetan?

Finantza-erakundeak, entitate publikoak, inbertitzaile pribatuak, aholkulariak, babesleak  eta Fintech-, teknologia- eta ezagutza-konpainiak gara. Hala ere, argi dago klusterra berez ez dela helburu bat, bitarteko bat da, noski. Asko laburbilduz, esan genezake lehiakortasuna hobetzeko eta Euskadi inbertsiorako erakargarria den lurralde gisa sendotzeko bitartekoa dela, bai eta enpresaburu edo inbertitzaile batek bere helburura hobekien egokitzen den soluzioa edo inbertitzailea aurkitzeko erakusleihorik onena ere.

 

Nola sustatu eta bideratu daiteke inbertsioaren kultura inbertitzailea eta kapitalean sartzea Euskadiko industrian?

Kluster berriaren helburuen artean, honako hauek definitu ditugu: Euskadi inbertsiorako erakargarria den lurralde gisa sendotzea; Euskadiko finantza- eta inbertsio-ekosistemaren eta ekonomiaren eraldaketa lehiakor eta jasangarria; finantza-kulturaren sustapena eta haren aintzatespena; profesionalak eta finantza- eta inbertsio-talentua sortzea eta garatzea; proiektu estrategikoak eta sare ekonomikoarekin lotzeko proiektuak garatzea; eraldaketa digitala eta jasangarria bultzatzea; eta ekimen berritzaileak bultzatzea legegintza-neurrietan.

 

Zein dira enpresek inbertitzaile bat aurkitzeko dituzten oztopo nagusiak? Eta inbertitzaileen oztopo nagusiak inbertitzeko enpresa bat aurkitzeko?

Ekosistema onuragarri bat garatu behar dugu, enpresek hazteko eta finkatzeko orduan laguntza jasotzen dutela senti dezaten. Nire ustez, oinarrizko bi lan-ardatz landu behar ditugu. Batetik, euskal gizartearen oparotasuna lortu behar dugu, eta, bestetik, enpresa eta enpresaburua gizarte garapenaren eragile gisa sustatu behar ditugu. Horretarako, nire ustez, beharrezkoa da enpresetan finantza-kultura sustatzea; izan ere, eremu horretan oraindik ere egin gabeko lan handia dago. Industria-kultura inbertitzailea sustatzeak esan nahi du garapen jasangarrirako palanka bat dela aitortzea, gizarteari aberastasuna eta jasangarritasuna emateko eta enpresa-sarea sustraitzeari eusten laguntzeko.

 

Zure ustez, nola lagun diezaioke BasKeep tresnak Euskadiko finantza- eta inbertsio-ekosistemari?

BasKeep-en balioa azpimarratu nahi nuke, enpresen eta inbertitzaileen arteko konektore gisa duen eginkizuna, eta inbertsio-aukerak erakartzeko eta kapital berria lortzeko bideratzaile gisa egiten duen ekarpena.  Halaber, nabarmendu nahi dut, inbertitzaileen aldetik, oso baliagarria dela bere lehentasunen arabera ematen dien informazioa, negozio-aukera berrietara hurbilarazteko.

 

Nola lagun dezake BasKeep-ek inbertitzaileen eta Euskadiko industria-enpresen arteko harremanak hobetzen?

Nire ustez, lankidetza publiko-pribatuaren arrakastaren adibide ona da; izan ere, lankidetza sustatzen laguntzen du, inbertitzaileen eta enpresa-sektorearen arteko elkarguneak bultzatzen ditu eta enpresen arteko lankidetza-mekanismoak eratzen ditu.

 

Baskeep-i eta enpresentzako eta inbertitzaileentzako abantailei buruz gehiago jakiteko, egin klik hemen.

Lotutako albisteak

18 urtarrila, 2024 Finantziazioa
Artizarra Fundazioa: “Enpresa handi gehiago behar ditugu”
Irakurri gehiago
20 uztaila, 2023 Finantziazioa
MIRAI INVESTMENTSeko Marco Pineda: “Inbertsoreek Euskadin hazteko gaitasuna duten enpresak bilatzen dituzte”
Irakurri gehiago
23 abendua, 2022 Finantziazioa
Aitor Urzelai: “Lanean ari gara I+G+B garatzen duten enpresek zerga-kenkariak izan ditzaten”
Irakurri gehiago
1 otsaila, 2022 Finantziazioa
Zenón Vázquez: “Herrialde bezala dugun erronketako bat da industria-enpresei laguntzea euren tamaina handitzen”
Irakurri gehiago
10 ekaina, 2021 Ekintzailetza
Aitor Urzelai: “Enpresak aukerak identifikatzen ari dira, pandemia gorabehera”  
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak