MicroEurope sortu da Bilbon, ikuspegi soziala duen mikro-finantzen entitate europarra
Sozietatearen sorrera gauzatu da Bilbon, Europa mailan mikrofinantza kudeaketan erreferente izan nahi du entitatea. MicroEurope-k Bilbon izango du bere egoitza soziala eta Seed Capital Bizkaia arduratuko da haren idazkaritza teknikoaz.
Erakundea, Europako testuinguruan mikrofinantza arloan esperientzia handia duten 8 profesionalez osaturiko talde batek sustatu du: Giampietro Pizzo, Andrea Limone, Maria Doiciu, Katia Raguzzoni, Fabio Malanchini, Svetlana Roganovic, Klaas Molenaar, Elwin Groenevelt, eta haiekin batera, aingura-inbertitzaile gisa diharduten 3 erakundek, sektorean erreferentziazkoak direnak gainera: Phitrust, Banca Popolare Etica eta Seed Capital Bizkaia.
MicroEurope-k Bilbon izango du bere egoitza soziala eta Seed Capital Bizkaia arduratuko da haren idazkaritza teknikoaz. MicroEurope-ko lehendakaritza Giampietro Pizzo-k hartuko du eta Andrea Limone izango da zuzendari nagusia.
MicroEurope-k inbertitzaile sozialei mikrofinantzen esparruan lan egiteko modu berri bat eskaini nahi die, ikuspegi sozial batetik abiatuta, pertsonetara bideratuta dagoena eta bokazio inklusibo argia duena.
Mikrofinantza erakundeek etorkizun hurbilean hedapenaren erronka daukate, ohiko finantza-sistemak baztertzen dituen pertsonentzat egiazko gizarteratze tresna batean bihurtu daitezen.
Ingurugiro horretan, MicroEurope-k finantza-laguntza eta laguntza teknikoa eskaintzen die finantza-zerbitzuen hornitzaileei, mikrofinantza kudeaketan hazteko eta hedatzeko estrategiak garatu ditzaten, zeinetan gizarte-inpaktuak eta ingurumen-inpaktuak, gobernantzak eta sareen eraikuntzak protagonismo berezia hartzen duten.
Lotutako albisteak

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.