Elkarrizketak 20 uztaila, 2023

MIRAI INVESTMENTSeko Marco Pineda: “Inbertsoreek Euskadin hazteko gaitasuna duten enpresak bilatzen dituzte”

BasKeep, SPRI taldearen lehenengo aplikazioa Euskadiko industria-enpresak eta etorkizuneko inbertsoreak konektatzeko, Euskadiko enpresa-ehuna bultzatu eta etorkizunean negozioak finkatze aldera jarri zen abian.

Aplikazioa abiarazi zenetik urtebete igaro denean, enpresak BasKeep aplikazioan erregistratzeko arrazoi nagusietako bat da hazten jarraitzeko dimentsioa irabazteko beharra eta belaunaldi-ondorengotza. Egoera hori zuzenean ezagutzen du MIRAI Investments korporazioko zuzendari nagusi den Marco Pinedak, Euskadiko enpresa-ekosistemaren aditu handienetako bat baita eta industria-enpresen gaur egungo erronkak ezagutzen baititu.

MIRAI Investments inbertsio-sozietate bat da, eta bere negozio-eredua enpresa bikainak eskuratzean oinarritzen da, betiere hobetzeko gaitasuna badute. Taldekide gisa, Pinedak enpresa askori lagundu die nazioartean zabaltzen eta hazten; hortaz, MIRAI Investmentsekin batera, bi erronka ditu: lehenengoa, enpresa bikainak identifikatu eta eskuratzea eta, bigarrena, oraindik hobeak izan daitezen gaitasuna izatea.

Lanbide-esperientzia eta -ibilbide luze horretan oinarrituta, Marco Pinedak gure enpresa-ekosistemaren erronka nagusiak laburtzen dituzten zenbait gako aurreratu ditu, ekosistema hori definitzen duten ezaugarriekin eta Euskadin inbertsoreek dituzten interesekin batera. Azkenik, enpresei hazten jarraitzeko dituzten beharrei erantzuten laguntzen dieten tresnak azaldu ditu.

Euskadiko enpresa-taldeek presentzia handia dute ekosisteman. Zergatik?

Enpresa eragileak dira, eta zeharkako enplegu asko sortzen dute, bezero-hornitzaileen merkataritza sarea sortzeaz gain; beraz, eragin geometrikoa dute. Bezeroen eta hornitzaileen arteko harremanari esker, eraginpeko lana oso handia da. Era berean, taldeek oso fakturazio-zifra altuak dituzte eta, oro har, nazioartekoak dira. Horrenbestez, joera sortzen dute kudeaketaren jasangarritasunari dagokionez bai eta finantzaketa-joerei dagokienez ere; beraz, eredugarri dira.

Zer ezaugarri bereizgarri daude enpresa-taldeetako enpresen eta enpresa independenteen artean?

Taldeak handiagoak dira, eta taldeen arteko sinergiak sortzeko aukera ematen dute. Independenteak txikiagoak izan ohi dira, eta nazioarteko merkatuetara iristeko aukera gutxiago dituzte.

Zer eragiketa dira ohikoenak gure ekosisteman industria-enpresen artean? Zertan dautza?

Gehienak belaunaldi-ondorengotzarik gabeko enpresak dira, eta saltzea baino ez zaie gelditzen.

Nolakoa da enpresa-talde baten kide izateko prozesua? Zer tresna erabiltzen dira inbertsio-aukerak antzemateko? BasKeep beste tresna bat da?

Kasu honetan, M&Ako aholkulariaren irudia funtsezkoa da; izan ere, saldu nahi edo behar diren enpresek enkargu bat sortzen dute negozioaren balizko erosleak bilatzen arduratzeko. Helburua da talde bateko kide izatea. Gaur egun advisors izenekoek ematen dituzte inbertsio-aukerak. BasKeep ez da beste tresna bat; oso tresna garrantzitsua da, integrala delako. Izan ere, plataforma bakarraren bitartez, harremanetan jartzen ditu balizko erosleak eta balizko saltzaileak.

Zer alde daude tokiko ekosistemaren eta nazioartekoaren artean eragiketa horiei ekiteko orduan?

Beste herrialde batzuetan eragiketa horien alderdi finantzarioa garatuagoa dago, eta private equity-ren zifrak askoz altuagoak dira.

Enpresen bizi-zikloaren barruan, zure iritziz, noiz edo zer inguruabarretan planteatu beharko luke enpresa batek enpresa-talde batean sartzea?

Tamainak garrantzia duen merkatuetan sartu nahi denean, enpresa-ondorengotzarik ez dagoenean edo organikoki hazi nahi denean eta hazkuntza indartzeko giza kapital gehiago behar denean.

Euskadiko enpresa-ehuna asko ezagutzen duzunez, zer bilatzen dute inbertsoreek euskal enpresetan?

Hazteko gaitasuna duten eta nazioarteko merkatuetan lehiatzeko aukera emango dien berrikuntza-hobi batean dauden enpresak bilatzen dituzte.

Gai honi buruz hitz egin eta euskal industria-enpresek beren bizi-zikloan zehar izaten dituzten erronkak ezagutzeko, BasKeepek BasKeep KONNEKT enpresa-jardunaldia egingo du hurrengo urriaren 4an. Topaketa paregabea izango da enpresen, finantzen eta legeen arloko adituak, Marco Pineda barne, elkartuko baitira lehiakortasuna hobetzeari eta hazten jarraitzeari begira euskal enpresek dituzten konponbideak eta tresnak jorratzeko.

Ezagutu topaketaren programa eta xehetasun guztiak hemen.

Lotutako albisteak

Elena  Urbizu:  “Gure  helburua  Luzaroko  funts  propioak  sendotzea  da,  Euskadiko  enpresen  garapena  finantzatzen  jarraitzeko”
01/04/2025 Finantziazioa

Elena Urbizu: “Gure helburua Luzaroko funts propioak sendotzea da, Euskadiko enpresen garapena finantzatzen jarraitzeko”

Euskadin jarduten duen kredituko finantza-erakundeak akordio berri bat sinatu du Europako Banku Zentralarekin, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta finantza-erakundeekin duen aliantza berritu du.

Optidel  Biosystems-ek  arrisku-kapitaleko  inbertitzaileen  babesa  jaso  du

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du

Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu  

Haizea  Wind  Groupek  bere  hazkundea  sendotu  du,  2024an  371  milioiko  salmentekin  eta  18  milioiko  irabaziekin

Haizea Wind Groupek bere hazkundea sendotu du, 2024an 371 milioiko salmentekin eta 18 milioiko irabaziekin

Haizea Wind Groupek, gainera, 2025ean hazkundea sendotzea aurreikusten du, kontratatutako eskaera zorroari esker

BASQUEFIK:  “Gure  helburua    Euskadiko  finantza  eta  inbertsio  ekosistema  eraldatzea  eta  enpresa  sarearen  premiekin  konektatzea  da”

BASQUEFIK: “Gure helburua Euskadiko finantza eta inbertsio ekosistema eraldatzea eta enpresa sarearen premiekin konektatzea da”

Lexuri Elorriaga Lekue, BASQUEFIKeko zuzendari nagusiak, elkarrizketa honetan klusterraren eta, azken urteetan eraldaketa handia jasaten ari den, finantza sektorearen oraina eta etorkizuna aztertzen ditu.

Jon  Ander  de  las  Fuentes,  BasqueFIK  klusterrekoa:    “Baskeep  inbertsio-aukerak  erakarri  eta  kapital  berrirako  sarbidea  errazten  du”
09/09/2024 Finantziazioa

Jon Ander de las Fuentes, BasqueFIK klusterrekoa: “Baskeep inbertsio-aukerak erakarri eta kapital berrirako sarbidea errazten du”

Jon Ander de las Fuentes, Artizarra Fundazioko presidenteak, enpresa batek kapitala bilatzeko arrazoiak azaldu ditu eta BasKeep-ek enpresen eta inbertitzaileen arteko lotura gisa duen eginkizuna nabarmendu du.

Artizarra  Fundazioa:  “Enpresa  handi  gehiago  behar  ditugu”
18/01/2024 Finantziazioa

Artizarra Fundazioa: “Enpresa handi gehiago behar ditugu”

José Galíndez enpresaburua da potentzial handiko enpresentzako finantzaketarekin lotuta ingurune aberatsa sortzeko asmoz duela gutxi bultzatu den Fundazio horren patronatuko kideetako bat.

Aitor  Urzelai:  “Lanean  ari  gara  I+G+B  garatzen  duten  enpresek  zerga-kenkariak  izan  ditzaten”
23/12/2022 Finantziazioa

Aitor Urzelai: “Lanean ari gara I+G+B garatzen duten enpresek zerga-kenkariak izan ditzaten”

"Gure lana eta zeregina da gure enpresen ondoan egotea etengabe, elkarrizketa ireki eta gurutzatuak izateko eurekin, entzuteko eta ulertzeko zeintzuk diren euren premia, kezka eta kexak, uneoro ondoan egoteko eta gure eskaintza hobeto egokitzeko euren eskaerara"

Zenón  Vázquez:  “Herrialde  bezala  dugun  erronketako  bat  da  industria-enpresei  laguntzea  euren  tamaina  handitzen”
01/02/2022 Finantziazioa

Zenón Vázquez: “Herrialde bezala dugun erronketako bat da industria-enpresei laguntzea euren tamaina handitzen”

Dagoeneko 42 urteko ibilbidea duen Elkargiko zuzendari nagusiak hizpide hartu du erakundearen konpromisoa, zeinak pandemiaren okerrenean ia mila milioi euro bermatu baitzituen Euskadin 9.000 proiektu finantzatzeko

Aitor Urzelai: “Enpresak aukerak  identifikatzen ari  dira,  pandemia  gorabehera”  
10/06/2021 Ekintzailetza

Aitor Urzelai: “Enpresak aukerak identifikatzen ari dira, pandemia gorabehera”  

SPRI Taldeko zuzendari nagusiak ETEentzako Laguntza Planaren indarguneak ezagutzeko gonbita luzatu du; plan horrek 68 programa biltzen ditu eta 433 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du urte honetarako   

Aitor  Cobanera:  “Enpresen  lehiakortasuna  hobetzeko  programa  berriak  jarri  ditugu  martxan”
03/05/2021 Ekintzailetza

Aitor Cobanera: “Enpresen lehiakortasuna hobetzeko programa berriak jarri ditugu martxan”

SPRI Taldeko Enpresa Sustapeneko zuzendariari elkarrizketa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.