Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 26 otsaila, 2021 Finantziazioa Araudia

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak laguntzak eta aholkularitza eskatzera animatu du lehen sektorea

Eusko Jaurlaritzak amaiera eman die ETEentzako 2021erako laguntzei buruzko informazio-jardunaldiei
Jardunaldiaren momentu bat.

 

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek Eusko Jaurlaritzaren laguntzak eta aholkularitza eskatzera animatu ditu lehen sektoreko enpresak. Sailburuordeak ekonomia berraktibatzera eta enplegua sortzera bideratutako  ETEentzako 2021erako laguntzei buruzko hirugarren eta azken informazio-jardunaldian esan du bere sailaren helburuak direla: elikagai ekoizpena handitzea Euskadin, arrantzako baliabideak jasangarritasunez kudeatzea, nekazaritzako elikagaien sektorea indartzea eta Euskadi Europa hegoaldeko bio-ekonomia gune bihurtzea.  “Helburu horiek lortuko dira, norabide berean arraun egiten badugu” baieztatu du.

 

Orozek lehen sektorean lan egiten duten guztiei gogorarazi die “laguntza- eta aholkularitza-tresna asko dituztela eskura, bai Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarenak, eta bai Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Industria arloetako sozietate publikoenak”.

 

Telematikoki egin den informazio-jardunaldi honetan hizpide hartu dira lehen sektorerako eta nekazaritzako elikagaien industriarako laguntzak. Landaren eta Itsasertzaren Garapen eta Europar Politiketako zuzendari Jone Fernándezek adierazi du bere arloaren helburuak direla “ekintzailetza, enpresa eta enplegu sorkuntza eta modernizazioa sustatzea Euskadiko landa-eremuetan eta itsasertzean”. “Oso toki erakargarriak dira jarduera ekonomiko berriak ezartzeko”.

 

Hizpide hartu ditu laguntza-planak, hala nola Erein programa (7,5 milioi euro), zeinaren helburua baita landatartasun-maila desberdinak dituzten landa-eremuen garapena eta dibertsifikazio ekonomikoa sustatzea edo garapen sozio-ekonomikorako Leader programa (5,2 milioi euro).

 

Flotak modernizatzeko planak

Arrantza eta Akuikulturako zuzendari Leandro Azkuek adierazi du bere arloko programa garrantzitsuenak, flotak modernizatzeko planak (17,5 milioi euro), 23 laguntza-ildo barne hartzen dituela. “Ez dira diruz lagunduko itsasontzi berriak eraikitzeko proiektuak, ez eta arrantza-gaitasuna handitzea suposatzen duten elementuak”. Helburu hauetarako emango dira laguntzak: arrantza, nabigazio, orientazio eta propultsio ekipoetan berritzeko, 30 urtetik beherako pertsonei jabetza eskuratzen laguntzeko, aholkularitza jasotzeko eta energia eraginkortasuna lantzeko.

 

Bada baita ere beste programa bat arrantza-eremuak garatzeko, 2,2 milioi euroko aurrekontua duena eta herri arrantzaleen hazkundea bultzatzera bideratua dagoena. Aurreko programaren kasuan bezala, funts guztiak Europar Batasunetik etorriko dira.

 

Jorge Garbisuk, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak, ekoizpen ekologikoranzko trantsiziorako laguntzak nabarmendu ditu. “Europako Batzordearen arabera, azaleraren %25a ekoizpen ekologikokoa izan behar da 2030erako. Une honetan Euskadin %7-8an gaude”. Hizpide hartu du orobat animalien ongizaterako laguntza-programa, “abeltzaintzako label liderrak diren” kooperatiba edo elkarteei zuzendua.

 

Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendari Javier Plasenciak jakinarazi du Lehiatu Berria programa, bere arloan aurrekontu handiena duena (17,4 milioi euro), espreski zuzenduta dagoela nekazaritza, basozaintza, arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu, merkaturatu edo garatzeko inbertsioetara. “Iaz 100 proiektutik gora lagundu genituen 15 milioi euro baino gehiagorekin. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira” zehaztu du.

 

Bestalde, esan du laguntza-ildo berri bat bultzatu dela ardogintza sektoreko ETEentzat, ardoa, txakolina edo sagardoa sustatzeko Espainiako merkatuan.

 

Halaber, Plasenciak ezagutzera eman ditu elikagaien industriako doktoreentzako bekak (1,7 milioi euro 2021ean). “Gaur egun 61 bekadun daude, eta espero dugu programak aurten ere arrakasta izatea”. Urtean 14.000 eta 28.000 euro bitarteko laguntzak eskaintzen dira, gehi 2.000€ gastuetarako. “Ikerketa sustatzeko tresna bat da”.

Hemen ikus dezakezu jardunaldia:

 

 

Lotutako albisteak

4 maiatza, 2021 Arrisku-kapitaleko funtsak
Laguntzen Katalogoa. Grupo SPRI
Irakurri gehiago
9 Marzo, 2021 Finantziazioa
2027ra bitartean euskal enpresek 95.000 milioi euro eskura ditzakete Europako laguntzen bidez I+G+B bultzatzeko
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2021 Berrikuntza
Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen plana
Irakurri gehiago
25 otsaila, 2021 Berrikuntza
Industria sailburuordeak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren laguntzak “edozein enpresaren neurrikoak” direla
Irakurri gehiago
24 otsaila, 2021 Berrikuntza
Azpitek, euskal enpresen ekipamendu zientifiko-teknikoa eguneratzeko Eusko Jaurlaritzaren programa berria
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak