Norberaren konturako langileentzako edo autonomoentzako aparteko laguntzak
Covid-19k osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz jarduerak etenda dituzten pertsonei zuzentzen zaizkie.
Apirilaren 16tik aurrera
Lanbideko telefonoa enpresa eta erakundeentzat: 945 160 601
Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio aurreko martxoaren 24an Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak sortutako eta enpresaburu indibidualei eta autonomoei zuzendutako ezohiko laguntzen programa berri bati. Laguntza-ildo horren bidez, Gizarte Segurantzarako kotizazioen gastuetarako eta alokairu-errentetarako diru-laguntzak emango dira.
Eusko Jaurlaritzak, guztira, 3 milioi euro bideratuko ditu laguntza-ildo berri horretara. Horren bidez, pertsiana jaitsi behar izan duten Euskadiko milaka pertsonaren egoera arindu nahi da. Izan ere, COVID-19aren hedapenak sortutako alarma-egoera dela eta enpresaburu indibidual eta autonomo batzuek beren negozioak aldi baterako itxi behar izanak eragin duen zuzeneko galera ekonomikoari aurre egin nahi zaio.
Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak honako hauek dira:
- Langile Autonomoen Araubide Bereziari edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzako dagokion araubideari edo nahitaezko mutualitate profesionalei lotutako norberaren konturako langile gisa aurre egin beharreko kotizazioaren ordainketari lotutako kuotak. (Gastu hori ez da diruz laguntzeko modukotzat hartuko Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak edo beste administrazio publiko batzuek diruz lagundu dutenean).
- Eta negozio-lokalen errentamendua, betiere familia-etxebizitza baten parte ez badira, lokalaren errentatzailearekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko 2. mailarainoko ahaidetasunik ez badago eta errentatzaile gisa diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.
Laguntza-ildo honen onuradunak honako hauek izan daitezke (betiere EAEn erroldatuta badaude, bizilekua bertan badute, enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala EAEn badute eta lantokia bertan badago):
- Enpresaburu eta profesional indibidualak.
- Ondasun Erkidegoetako eta Sozietate Zibiletako bazkideak, betiere diru-laguntza norberaren izenean eskatzen bada.
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko

Haizea Wind Groupek bere hazkundea sendotu du, 2024an 371 milioiko salmentekin eta 18 milioiko irabaziekin
Haizea Wind Groupek, gainera, 2025ean hazkundea sendotzea aurreikusten du, kontratatutako eskaera zorroari esker

Mikel Jauregi: “Mundu mailan zabaltzen ari den ziurgabetasunaren aurrean, Euskaditik multilateralismoaren aldeko apustua egiten dugu”
"Euskadi herri esportatzailea da, beraz muga-zergek eragina izango dute gure esportazioetan. Baina eragin hori nahiko txikia izango da"

Euskadik eta Kataluniak indarrak batu dituzte Europar Batasunaren berrindustrializazio prozesuan
Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Generalitateak aldebiko topaketa egin dute, Euskadik eta Kataluniak industria-polo gisa duten estatusaren garrantzia nabarmentzeko, Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualdeen buru diren heinean. Bi lurraldeek Estatuko industriaren arloko barne-produktu gordinaren % 25 biltzen dute, eta Europar Batasuneko eskualde industrializatuenen artean daude

Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantza sustatuko du, lankidetza publiko-pribatuak 4.000 milioi mobiliza ditzan Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta industrialerako
Lehendakaria buru dela egin da, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak eta bederatzi toki-erakundek “funtsak, tresnak eta finantza-ahalmenak batzeko” protokoloaren sinadura-ekitaldia. Finantzen Euskal Institutuarentzako 1.000 M€-ko zuzkidurarekin hasten da, haren inbertsio-ahalmena indartu dadin

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokio Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz