SPRIk aurrera jarraitzen du “Baskeep” plataforma aurkezteko jardunaldiekin, zeinaren bidez inbertsioak bultzatzen baitira arazoak dituzten enpresetan
SPRI Taldeak datorren apirilaren 7an aurkeztuko du Baskeep plataforma Bizkaiko Cebek patronalak antolatutako jardunaldi telematiko batean. Plataforma horren bidez inbertsioak bultzatzen dira arazoak dituzten enpresetan. Konkurtsoko administratzaileek plataforma horretan erregistratu eta ezagutarazi ahal izango dituzte aurrekonkurtso edo konkurtso egoeran dauden enpresak, zailtasunekin eta egoera konprometituan dauden enpresa industrialak eta haiei lotutako zerbitzu enpresak.
Francisco Javier Azpiazu Cebek-eko idazkari nagusiak eta SPRI Taldeko Enpresa Sustapeneko zuzendari Aitor Cobanerak aurkeztuko dute Cebek-ek antolatutako jardunaldia, non hizpide hartuko baitira finantza arloko zailtasunak dituzten enpresentzako planak eta produkzio-unitateen salmenta.
Ondoren, SPRI Taldeko Industriaren Garapenerako arduradun Laura Izaguirrek bertatik bertara aurkeztuko ditu “BasKeep” plataformak eskaintzen dizkien aukerak inbertitzaileei zein arazoak dituzten enpresei eta azalduko du zertan oinarritzen den bi alderdiak konektatzen dituen metodologia.
BasKeep plataforma gune seguru eta konfidentzial bat da, eta inbertitzaileak bertara sar daitezke askotariko zailtasunak dituzten enpresekin harremanetan jartzeko: arazo ekonomiko-finantzarioak dituztenak, desagertzeko arriskuan daudenak ondorengorik ez izateagatik, kapital berria jarriko duen bazkide inbertitzaile berri bat behar dutenak epe luzeko bideragarritasuna eta jarraipena ziurtatzeko, tamainaz handitu nahi dutenak eta handitzeko beharra dutenak, eta konkurtso-prozesu bat hasteko puntuan daudenak.
Hala, zailtasunak dituzten enpresek inbertsio-proposamenak erakarri eta eskuratu ahal izango dituzte lanean jarraitzeko eta lanpostuak mantentzeko.
SPRIk informazio-iturri berri hau gehituko dio bere ohiko lanari, lan-ildo berri bat bultzatzeko bere eskumenen barruan. Lan-ildo horren bitartez interesa sistematizatu eta publizitate handiagoa emango zaie konkurtso eta aurrekonkurtso egoeretan dauden enpresei, hots, tresna lagungarri bat izango da inbertsio-aukerak sortzeko eta industria-sarea indartzeko.
Iragan urtarrilean protokolo bat sinatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiarekin, EAEko merkataritza arloko epaileen bidez konkurtso-prozesuek berma dezaten, ahal den neurrian, exekuzio kolektiboko prozeduretan sartuta dauden enpresen biziraupena.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak bi mila milioi euro baino gehiago aktibatu ditu muga-zergen eta merkataritzaren gerrari aurre egiteko neurrien lehen sortan
Lehendakariak azpimarratu du Euskadi prest dagoela egoera horri aurre egiteko, eta dei egin die Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztiei egoera horri batasunetik aurre egiteko

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko

Haizea Wind Groupek bere hazkundea sendotu du, 2024an 371 milioiko salmentekin eta 18 milioiko irabaziekin
Haizea Wind Groupek, gainera, 2025ean hazkundea sendotzea aurreikusten du, kontratatutako eskaera zorroari esker

Mikel Jauregi: “Mundu mailan zabaltzen ari den ziurgabetasunaren aurrean, Euskaditik multilateralismoaren aldeko apustua egiten dugu”
"Euskadi herri esportatzailea da, beraz muga-zergek eragina izango dute gure esportazioetan. Baina eragin hori nahiko txikia izango da"

Euskadik eta Kataluniak indarrak batu dituzte Europar Batasunaren berrindustrializazio prozesuan
Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Generalitateak aldebiko topaketa egin dute, Euskadik eta Kataluniak industria-polo gisa duten estatusaren garrantzia nabarmentzeko, Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualdeen buru diren heinean. Bi lurraldeek Estatuko industriaren arloko barne-produktu gordinaren % 25 biltzen dute, eta Europar Batasuneko eskualde industrializatuenen artean daude

Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantza sustatuko du, lankidetza publiko-pribatuak 4.000 milioi mobiliza ditzan Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta industrialerako
Lehendakaria buru dela egin da, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak eta bederatzi toki-erakundek “funtsak, tresnak eta finantza-ahalmenak batzeko” protokoloaren sinadura-ekitaldia. Finantzen Euskal Institutuarentzako 1.000 M€-ko zuzkidurarekin hasten da, haren inbertsio-ahalmena indartu dadin