Tapia: “Diru likidezia bermatu egin da eta pizkunde horretan kontsumoaren alde egun behar da”
Sailburuak ikerkuntzak eta teknologiak mundu mailan lehiatzeko duten garrantzia azpimarratu du
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren esanetan, mundu mailan krisiari aurre egiteko formulak oso antzekoak izaten ari dira: “diru likidezia bermatu egin da eta pizkunde horretan kontsumoaren alde egun behar da, kontsumoa sustatu egin behar da maila guztietan. Renove planak, bono kulturalak, etab”. Gainera mahai gainean jarri du Ikerketa eta teknologiak duten garrantzia: “Ikekretta eta teknologia ezin ditugu alde batera utzi mundu mailan behar bezala lehiatzeko”.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua elkarrizketatu dute ETB1eko Egun On Euskadi albistegian.
COVID19aren ondorioz eratorritako egoerak hornidura katea bermatzearen garrantzia areagotu du, eta sailburuaren arabera “ezin dugu hornidura herrialde bakar batean izan, dependentzia leku bakarrekoa izatea arazoa da, dibertsifikatu egin behar dugu. Garrantzitsua da hornidura katea hurbilekoa ere izatea”.
Bestalde, Tapiaren esanetan, Osasun krisiak, krisi ekonomiko sakona utziko digu eta horri aurre egiteko “gobernu sendoa eta Legebiltzar berria” beharko direla esan du sailburuak. Horren arira, hauteskundeak egitearen garrantzia nabarmendu du, eta Lehendakariak esan bezala, uztaila garai ona izan daitekeela berretsi du “hori izan litekeelako pandemiaren eragina maila txikienean egongo den unea”. Gainera “egoera gehienez urriaren 25era luzatu daiteke eta orduan egoera zein izango den ez dakigu”.
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko