Tapia: “Eusko Jaurlaritza lanean ari da Euskadi enpresentzat ekosistema erakargarria izan dadin, eta pandemia ondorengorako prest egon daitezen”
- Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak enpresa-sarea indartzeko beharra azaldu du, eta gogorarazi du "gure tresnak ez direla nahikoak", aldundiek, udalek, ministerioak edo bankuek ere zeregin horretan egin beharreko lana nabarmenduz
- Onda Vascari eskainitako elkarrizketa batean adierazi du pandemia goraka ari denean Alarma Egoera baliogabetzea "erabaki arinegia" izan dela, "Lehendakariak eta legelari garrantzitsuek esan duten bezala, egoera arautu ezinik utziko gintuzkeelako"
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak gaurkotasuna aztertu du gaur goizean Onda Vasca irratian emandako elkarrizketan. Landutako gaien artean, honako hauek nabarmendu ditu:
Euskal industria
Eusko Jaurlaritzaren betebeharra enpresentzako ekosistema erakargarri baten alde lan egitea da, eta aldundiekin ari gara hori egiten, haien zerga-gaitasunarekin ere laguntzeko gaitasuna dutelako. Jakin badakigu une honetan enpresa batzuk asko sufritzen ari direla Oil & Gas edo Aeronautika bezalako sektoreetan, Tubacex edo Aernnova bezalako kasuetan. Enplegu asko behar duten enpresak dira, eta haien dibertsifikazioa lantzen ari gara eta pandemia ondorenerako nola prestatuko diren ikusten ari gara irtenbide bideragarriak nondik aurki ditzaketen aztertuz, baina gure tresnak ez dira nahikoak. Udalak, ministerioak, banketxeak ere inplikatu behar dira, denon lana dira.
FINKATUZ funtsa handitzeak enpresak errotzea du helburu, baina, horrez gain, proiektuak ikusi behar dira, Euskadin duten egitura, eta epe luzera hemen garatu nahi ote duten.
Euskatelen OPAri dagokionez, errotzeak gauza asko esan nahi dituela jakin behar da. Mundu globalizatuan gaude, eta telekomunikazioen mundua mugitzen ari da. Aldaketa asko ikusiko ditugu enpresetan, asko, eta aurkeztu den OPAk, (ikusiko dugu aurrera ateratzen den) gutxienez bost urteko errotze-bermea du. Horretan ari da Eusko Jaurlaritza une honetan.
Corrugados gaiari dagokionez, bi dira funtsezko elementuak. Enpresak aurretiko kontsulta bat egin zuen lantegia berriro irekitzeko eta ingurumenaren ikuspegitik aurrera egin ote zezakeen ikusteko. Eta, eskatu dizkiegun eskakizun batzuen arabera, aurrera egin dezakete, eta hala jakinarazi zaie. Beste alorra hirigintza-arloa da, eta Udalak uste du hori ezinezkoa dela. Haiekin izan genuen azken bileran, baita Aldundiarekin ere, erabaki hori enpresari lehenbailehen jakinarazteko esan genuen, horretan geratu ginen.
Navalen proiektuak alderdi logistikoa du, baina baita industriala ere, eta prest gaude elkarrekin lan egiteko eta behin betiko esleipenaren zain.
Klima Aldaketari buruzko Legea onartzeak ez du ustiapena ahalbidetzen eta, beraz, ez du zentzurik Subijanan esploratzeko bidearekin jarraitzea, baina baimen hori nola amaitzen den ikusi behar dugu, eta gauza konplexua da.
Europako Funtsak Berreskuratzeko Plana.
Zer arlo lehenetsiko diren definitzeaz gain, ez dakigu zer mekanismo erabiliko diren proiektuak baliabidez hornitzeko, proiektu bakoitzak zenbat laguntza jasoko duen, prozesu osoa nola egingo den. Baliabide gehienak Espainiako Estatuak zehaztu eta banatuko ditu, Bruselarekin irizpideak eurek adosten dituztelako. Eusko Jaurlaritzari zati txiki bat geratzen zaio, ia leihatila gisa jardutea, baina oso garrantzitsua da Europak bi gauza argi esaten dituela: batetik, baliabideek proiektu eraldatzaileentzat izan behar dutela eta erne egongo dela hori horrela izan dadin. Eta erreformak egin behar direla, hurrengo belaunaldiei eragingo dieten baliabideak direlako. Euskadik proiektu garrantzitsuak ditu baldintza horiei jarraituz, eta hor egongo gara, behat bezala garatu daitezen.
Alarma-egoera
Alarma-egoera desagertzen bada, pandemia egoera arautzeko ditugun tresna garrantzitsuenetako hiru gabe geratuko gara: perimetro-itxiturak, taldekatzeen mugak, eta ezin da etxeratze-agindurik ezarri.
Iragarpen azkar samarra izan da. Daukagun esperientzia guztia izanda, zer gertatu den jakinda, eta legelari garrantzitsuek esaten digutenez, pandemiarekin borrokatzeko tresnarik eta gaitasunik gabe geratzen gara geroz eta handiagoa den olatu batean gaudenean.
Informazio gehiago Irekian: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/68197
Lotutako albisteak

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

Elkargik tamaina bikoiztu du, enpresa txiki- ertainen finantza erakunde gisa finkatuaz
2024an, 1400 enpresa ingururi eman die laguntza, eta gaineratu egitean da ia 11.300 enpresetarako indarrean duen finantziazioari, zeintzuek 38.500 milioi euroko fakturazioa duten eta 250.000 enplegu baino gehiago ordezkatzen dituzten.

Mikel Jauregi: “Nazioarteko ziurgabetasunaren aurrean, baikortasunez eta ilusioz ari gara lanean Euskadiko industria Europako berrindustrializazioaren buru izan dadin”
Mikel Jauregi sailburuak modu positiboan baloratu du Sidenorreko presidente José Jainaga enpresaria buru duen euskal partzuergoak Trilantic funtsari Talgoren % 29,7 erosteko aurre-akordioa. Partzuergo horrek Eusko Jaurlaritzaren -Finkatuz Funtsaren bitartez- eta Caja Vital Kutxa eta Bilbao Bizkaia Kutxa fundazioen babesa du

Euskadik apustu industriala indartu du talde estrategiko batekin, Europan kokatzeko, erronka global handiei aurre egiteko eta nazioarteko jokalekuaren aldaketei aurrea hartzeko
Imanol Pradales lehendakaria buru izan da Defentsa Industrialerako Taldean. Foro honetan, erakundeak eta produkzio-sektoreak biltzen dira, gero eta handiagoa den protekzionismoaren eta ezegonkortasun globalaren aurrean estrategiak diseinatzeko eta lerrokatzeko

Eusko Jaurlaritzaren industriari laguntzeko plan berriaren bidez, 500 milioira arte jarriko dira industria-sektorea indartzeko, arreta berezia eskainiko zaie ETEei
Katalogo digital bat egin da, SPRIren web-orrian web-orrian kontsulta daitekeena. Katalogo horretan deskribatzen dira laguntzaren edo zerbitzuaren izena, aurtengo aurrekontua, laguntza norentzat den, argitalpen-data eta eskatzeko modua