Tapiaren esanetan, Euskadik proiektu publiko eta pribatu onak sustatuko ditu, Europako funtsekin hornitu ez arren
Beste gai batzuen artean, Europako funtsei buruz hitz egin du: “Alde batetik, proiektu publikoak egongo dira, eta horietan aukerak izango dira enpresa handientzat zein txikientzat. Bestetik, proiektu pribatuak daude; batzuk oso handiak izango dira, estrategikoak, baina horiek ere txikiekin batera joan beharko dute. Gure konpromisoa da dugun informazio osoa ematea enpresei. Europako funtsak hor daude; saiatuko gara erabiltzen, baina proiektu batzuk onak badira, geure funtsekin sustatuko ditugu”.
Jaurlaritzaren funtsak inbertitzeko moduari buruz, Tapiak honako hau esan du: “Nahiko argi dago. Gure ekonomiak eraldaketa bat eman behar du, mundu mailan aritzeko. Gure indarguneak sustatu behar ditugu. Hori pandemian ikusi da. Osasun arloan, elikaduran…, aukerak badaude, eta baita gure hornidura kateak hurbilduz ere, hor badago aukera. Horietara bideratu behar ditugu gure funtsak”.
Hona hemen aztertutako beste gai batzuk:
Aurrekontuak eta Jaurlaritzaren 100 egun
“Esan beharra dago 100 egun hauetan hainbat gai eta mugarri izan direla eguneroko lanaz haratago. Lehen kontuak aurkeztu dira, historiako aurrekonturik handiena dutenak. Berpiztu plana martxan jarri dugu, eta hainbat lana ere bideratu dira”.
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
“Honako gai hauek azpimarratu nahi ditut: ikerketari garrantzia emango diogu, gure sare ekonomikoa aurrera ateratzeko; baita eraldaketari ere, kontuan hartuta arazoak dituzten zonalde batzuek berrikuspen berezia behar dutela. “Eta nekazaritzak elikadura-kate osoan duen garrantzia ere azpimarratu behar da. Ingurumenari, emisioei eta ekonomia zirkularrari dagokienez, lehentasunezko bi gai dira “.
Udaberriko konfinamenduaz
“Erabaki horrekin ikasi genuen ekonomiaren erabateko itxierak ondorioak dituela; gure barne-produktua besteena baino gehiago jaitsi da. Kontuz ibili behar da horrekin. Bigarren olatu honetan ikusi da lantokiak eta unibertsitateak ez direla kutsaduraguneak izan, ezin dugu dena itxi. Lantokietan kutsatu egin dira, baina ez dira foku handiak izan. Lanean jarrai daitekeela frogatu da. Ahalik eta normaltasun handienarekin jarraitu behar dugu bizitzen “.
Brexit-a
“Inoiz ez da horrelakorik gertatu, baina gure enpresek kontingentzia-planak dituzte. Garraioan seguru egongo direla arazoak, ez bada akordiorik lortzen, eta portuetan ere eragina izango du. Hala ere, enpresak ari dira produktua metatzen. Eragindako eremu nagusietako bat arrantza da. Eta horrek eragina du Euskadin, baina oraindik ez dakigu nola, pixkanaka ikusiko dugu. Akordiorako borondatea badago; espero dezagun falta diren 15 egun horietan posible izatea “.
Lotutako albisteak

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

Elkargik tamaina bikoiztu du, enpresa txiki- ertainen finantza erakunde gisa finkatuaz
2024an, 1400 enpresa ingururi eman die laguntza, eta gaineratu egitean da ia 11.300 enpresetarako indarrean duen finantziazioari, zeintzuek 38.500 milioi euroko fakturazioa duten eta 250.000 enplegu baino gehiago ordezkatzen dituzten.

Mikel Jauregi: “Nazioarteko ziurgabetasunaren aurrean, baikortasunez eta ilusioz ari gara lanean Euskadiko industria Europako berrindustrializazioaren buru izan dadin”
Mikel Jauregi sailburuak modu positiboan baloratu du Sidenorreko presidente José Jainaga enpresaria buru duen euskal partzuergoak Trilantic funtsari Talgoren % 29,7 erosteko aurre-akordioa. Partzuergo horrek Eusko Jaurlaritzaren -Finkatuz Funtsaren bitartez- eta Caja Vital Kutxa eta Bilbao Bizkaia Kutxa fundazioen babesa du

Euskadik apustu industriala indartu du talde estrategiko batekin, Europan kokatzeko, erronka global handiei aurre egiteko eta nazioarteko jokalekuaren aldaketei aurrea hartzeko
Imanol Pradales lehendakaria buru izan da Defentsa Industrialerako Taldean. Foro honetan, erakundeak eta produkzio-sektoreak biltzen dira, gero eta handiagoa den protekzionismoaren eta ezegonkortasun globalaren aurrean estrategiak diseinatzeko eta lerrokatzeko

Eusko Jaurlaritzaren industriari laguntzeko plan berriaren bidez, 500 milioira arte jarriko dira industria-sektorea indartzeko, arreta berezia eskainiko zaie ETEei
Katalogo digital bat egin da, SPRIren web-orrian web-orrian kontsulta daitekeena. Katalogo horretan deskribatzen dira laguntzaren edo zerbitzuaren izena, aurtengo aurrekontua, laguntza norentzat den, argitalpen-data eta eskatzeko modua