Jardunaldiaren momentu bat.
Finantziazioa
Albisteak 14 ekaina, 2023

Ur-jauzi bidezko finantzaketa, ETEentzako Europako dirulaguntzen modelo arinago berria

SPRI Taldeak, Innobasquek eta Beazek antolatutako jardunaldiak dirulaguntza hauen mekanismoak eta metodologia erakutsi ditu

Ur-jauzi bidezko finantzaketa deritzona ETEei zuzendutako Europako dirulaguntzen modelo berria da eta honek berrikuntza teknologikoko proiektuetarako finantzaketa lortzea soiltzen eta arintzen du. SPRI Taldeak, Innobasquek eta Beazek antolatutako jardunaldiak ur-jauzi bidezko finantzaketaren mekanismoak eta metodologia erakutsi ditu, aurten izango den hurrengo deialdira begira.

Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaria den Alberto Fernándezek ekin dio jardunaldiari, jardunaldi hauek “ETEek Europako programetan modu errazagoan parte hartzea” ahalbidetzen dutela adieraziz. 60.000 eta 250.000 euro bitarteko dirulaguntzak direla zehaztu du, “eta jada kontratua ez da Europar Komisioarekin sinatzen, baizik eta proiektuetako buruekin”.

SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria den Cristina Oyónek azaldu du “Europako Komisioarekin kontratu-harremanik ez duten hirugarren parteentzako” Europako Fondoen banaketarako mekanismoa dela, “hala, enpresa askorentzat programetan sartzea errazagoa bilakatuz”. Onuradunak ETEak, start upak, zentro teknologikoak edota unibertsitateak direla gehitu du. “Finantzaketa honek hainbat helburu ditu, start upak azeleratu eta proiektu pilotuak eta esperimentuak laguntzetik proiektuan partaide gehiago barneratzera”.

Oyónek azpimarratu du jardunaldia Euskadiko ur-jauzi bidezko finantzaketaren zabalkundea dela, euskal I+D+i nazioartekotzea sustatzera zuzendutako Enterprise Europe Network (EEN) deritzonaren aktibitateen baitan. “Agente euskaldunen partaidetza duten proiektu europarretan fokuratzen ari gara. Euskal ETEentzako kontaktuak sortzeko asmoa dugu”.

Honez gain, ETEek SPRI Taldeko Innobideak Innokonexio programan laguntza aurki dezaketela adierazi du. Programa hau euskal ETEen I+D+i nazioartekotzera zuzenduta dago, “gastuen %50eko dirulaguntzak dituzten programa europarren kanpo-laguntza azpikontratatzeko”.

Arrakastak

Ainara Garcíak, Barbara IoT-ko project managerrak (IoT konexioak segurtatzeko 2016an fundatutako enpresa), bere enpresaren arrakasta azaldu du. Enpresa honek Adimen Artifizialeko aplikazioetarako plataforma ziberseguru bat eskaintzen du. Berak dioenez, ur-jauzi bidezko finantzaketaren abantailak honakoak dira: aurkezpen errazak dira, burokrazia gutxiagokoak eta arinagoak, “eta lanak nola doazen jarraitzen duten mentoreak esleitzen dizkizute. ETEentzako finantzazio-iturririk onena da”.

ZeniaLabs enpresak giro konplexuetan zereginak automatizatzeko konponbide teknologikoak eskaintzen dihardu, bereziki errobotikan. Enpresa honetako CEO den Javier Sánchezek bere esperientzia kontatu digu. Ur-jauzi bidezko finantzaketan partehartu zuten lau enpresako kontsortzio batean “eta trenbideetan ibiltzen zen eta belar txarrak antzematen eta kentzen zituen robot bat garatu genuen”.

Haren hitzetan, alderik garrantzitsuena “ez zen finantzazioa izan, baizik eta kidetutako enpresen sarbidea, teknologikoki aurrera egitea ahalbidetu baitigu”. Robota trenbideen merkatura eraman ezin izan duen arren, “proiektuetan erabiltzeko eta geure teknologia osatzeko baliagarria izan zaigu”.

Jardunaldiak aurrera egin du datozen sei hilabeteotan ur-jauzi bidezko finantzaketarako aukera izango duten sei proiekturen aurkezpenarekin. Ikerlan enpresako Carlos Callejak Earashi proiektua azaldu du. Proiektu honek 12 partehartzaile ditu eta Adimen Artifiziala langileengan fokuratuz aplikatzeko helburua du. 2 milioi euro dira 10 proiektutarako, eta start upetan finantzazioa %100era iristen da. EIT Manufacturing-eko project Manager den Soraya Bravo Sure5.0 proiektuaz mintzatu da. Proiektu hau mugikortasuna, garraioa, automozioa edota aeronautikan diharduten ETE europarrei laguntzera zuzenduta dago, eta 5.0 industriarako egokitzapenean 50.000 eurora arte jasotzeko aukera dute.

Azti enpresako ikertzailea den Elena Santa Cruzek Titan proiektuari buruz hitz egin du. Proiektu honek elikadura-sistemaren transformaziorako konponbide gardenak eskaintzen ditu. Hiru start up edo ETEz osatutako kontsortzio txikietara zuzenduta dago eta kontsortzio bakoitzeko dirulaguntza 150.000 euro baino gehiago izan daiteke. Azkenik, energia, Gaia eta mugikortasuneko klusterren ordezkariek itsas-energia berriztagarriei, elektronikaren eta Adimen Artifizialeko balio-kateko lehiakortasunari eta Blockchain-ari lotutako proiektuak azaldu dituzte.

Enterprise Europe Network (EEN) nazioartekotzeko proiekzioa duten ETEei laguntzeko munduko sarerik handiena da. Euskadin sare honetako koordinatzailea den Arturo Antónek amaiera eman dio jardunaldiari EEN-en aktibitatea azalduz. 53 herrialde biltzen ditu, horietako 27 Europar Batasunekoak. 2008tik, EEN Basquek 3.500 enpresari eskaini die aholkularitza eta 250 kolaborazio-akordio eragin ditu.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  Gauzatu  Industria  programa  aktibatu  du  28  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin

Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel  Biosystems-ek  arrisku-kapitaleko  inbertitzaileen  babesa  jaso  du

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du

Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu  

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

Industria  Defendatzeko  Taldeak  Euskadiko  industriari  laguntzeko  lehen  neurria  onartu  du

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du

Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko

Haizea  Wind  Groupek  bere  hazkundea  sendotu  du,  2024an  371  milioiko  salmentekin  eta  18  milioiko  irabaziekin

Haizea Wind Groupek bere hazkundea sendotu du, 2024an 371 milioiko salmentekin eta 18 milioiko irabaziekin

Haizea Wind Groupek, gainera, 2025ean hazkundea sendotzea aurreikusten du, kontratatutako eskaera zorroari esker

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.