Berdintasuna
Elkarrizketak 3 abendua, 2024

Arania: “Berdintasunaren aldeko hauturik egingo ez bagenu, ez ginateke hain lehiakorrak izango”

Konpainia SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko parte-hartzaileetako bat da

Arania enpresa bizkaitarra liderra da Europa hegoaldean karbono altu eta baxuko zehaztasun hotzean ijeztatutako altzairuaren sektorean, baita muga elastiko handiko altzairu aleatuan eta mikroaleatuan ere. Emakume eta gizonen ordezkaritza ia parekidea du sailik teknikoenetan. “Pluraltasunak edozein talde eta proiektu aberasten du. Ikuspegiak zabaltzen ditu, eta joerak ezabatu. Berdintasunaren aldeko hauturik egingo ez bagenu, ez ginateke hain lehiakorrak izango”, ziurtatzen du Juan Ramis zuzendari nagusiak.

SPRI taldeak 2023an egindako Emakumeen inpaktua industria-lehiakortasunean azterketan parte hartu zuten ia 500 enpresetako bat da, eta emaitza onenetakoak izan zituen berdintasun zein lehiakortasun-adierazlean.

Araniaren Zuzendaritza Batzordean % 30 emakumezkoak dira, eta orain dela 10 urte % 10 ziren. “Oraindik urrun gaude parekidetasunetik, baina uste dugu datu interesgarria dela, Batzordean ez baita jendea egunero sartzen. Denboraldi horretan bertan (10 urte), 50 – 50 sartu da jendea”. Bestetik, azpimarratzea gustatzen zaie, eta enpresak berdintasun-arloan izandako bilakaera erakusten du zuzendaritza-taldean 50 urtetik gorakoen artean bost gizon eta emakume bat daudela; aldiz, 50 urtetik beherakoen artean bi emakume eta bi gizon.

Araniak argi eta garbi identifikatzen du Berdintasun Batzordearen sorrera enpresa osoarentzako iratzartze gisa. Lehen ekintza moduan, enpresaren ordezkariek zein langileek sentsibilizazio-prestakuntza baten alde egin zuten, eta horrek aukera eman zien hobekuntza-beharrak eta diskriminazio-egoera inkontzienteak hautemateko. “Prozesuak begiak ireki zizkigun, eta harridura egon zen, baina ez eztabaida”, dio Leire Barayazarrak, Kudeaketa Sistemen zuzendariak.

Berdintasun Batzordearen sorreraren eta Berdintasun Plana egitearen harira, helburuak eta jardunbide-plana jaso dira. Bertan, besteak beste, berdintasun arloko prestakuntza funtsezkoa da, batik bat ekoizpen-lantegia moduko sail tradizionalenetan.

Industria-sektoreko langileen % 19 dira batez beste emakumezkoak; aldiz, Aranian, % 15ekoa da datu hori (% 29 talde osoan). Zifra hori ekoizpen-lantegian emakumeek duten presentzia txikiak jaisten du, langileen % 1 soilik baita. Hori da enpresak egun duen erronka handietako bat.

Emakumeak ekoizpen-lantegian sartzeko zailtasunaren jakitun, proiektu bat sustatu dute industria-makineriaren ergonomia hobetzeko. Ekimen horren helburua da edonork erabili ahal izatea, adina, generoa edo indarra gorabehera. Era horretara, industria eta indarraren arteko lotura desagertzen lagundu nahi dute, baita emakumeentzat industria-sektorean sartzeko eragozpenik handienetakoa kentzen ere.

Enpresako beste sailetan emakumearen presentzia handitzeko, parekidetasunaren eta pluraltasunaren aldeko hautu garbia egin dute. Sail guztietan genero-ordezkaritza orekatua izan dadin saiatzen dira. “Maskulinizatuta dagoen sail bateko hautaketa-prozesuan balioesten den irizpidea da hautatutako pertsona emakumezkoa izatea; eta alderantziz feminizatuta dauden sailetan. Lehen balioesten ez genuen osagai bat gehiago da”, aipatu du Leire Barayazarrak.

Bestalde, uste dute haien lana Arania moduko lantegi bat erakargarri egitea dela. Horretarako, hainbat estrategia lantzen dituzte, esaterako: kontziliazio-neurriak eguneratu, komunikazioan hizkera inklusiboa txertatu, eta webgunean eta sare sozialetan enpresaren pluraltasuna erakusten duten irudiak gehitu, errealitatea hobeto erakusteko. Era berean, ohartzen dira emakume erreferenteak izan eta ikastetxeetara gerturatzearen garrantziaz. Hori horrela, INDUSTRIA ERRONKA ekimenean parte hartzen dute, eta horrela, industria neska gazteagoei gerturatzeko aukera dute, eta halaber, enpresako emakumeak ikusgarri egiten saiatzen dira.

Lotutako albisteak

Fagor  Automationek  emakumezkoen  enpleguaren  ia  % 40  lortu  du
13/02/2025 Berdintasuna

Fagor Automationek emakumezkoen enpleguaren ia % 40 lortu du

Konpainia SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko parte-hartzaileetako bat da

Eikako  langileen  % 52  emakumezkoak  dira
16/12/2024 Berdintasuna

Eikako langileen % 52 emakumezkoak dira

Konpainia SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko parte-hartzaileetako bat da

Sidenorrek  estrategia  bat  sustatu  du  enpresaren  balio-kate  osoan  emakumearen  presentzia  handitzeko
25/11/2024 Berrikuntza

Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko

Konpainia SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko parte-hartzaileetako bat da

P4Q:  “Garrantzitsua  da  lan-giroa  parekidea  dela  senti  dadin”
17/10/2024 Berrikuntza

P4Q: “Garrantzitsua da lan-giroa parekidea dela senti dadin”

Enpresa bizkaitarra SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko 8 enpresetako bat da

Cristina  Oyón:  “Jarduera  industrialaren  deskarbonizazioa  bultzada  handia  izan  liteke  gure  sektore  batzuentzat”

Cristina Oyón: “Jarduera industrialaren deskarbonizazioa bultzada handia izan liteke gure sektore batzuentzat”

World Economic Forum erakundeak lau eskualde gonbidatu ditu, horietako bat Euskadi, aliantza global batean parte hartzera, eta aliantza horren helburua da 2050erako zero isuri lortzea industria arloan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.