Berdintasuna
Elkarrizketak 13 otsaila, 2025

Fagor Automationek emakumezkoen enpleguaren ia % 40 lortu du

Konpainia SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko parte-hartzaileetako bat da

Fagor Automation produkzio industrialaren munduan barneratuta dago duela 43 urtetik eta, berrikuntzari esker, enpresa globala da. Gaur egun, emakumezkoen enpleguaren ia % 40 du. SPRI Taldeak 2023an egindako  Lehiakortasun industrialean emakumeek duten inpaktua azterlanean parte hartu zuten ia 500 enpresetako bat da.

Produkzioko eta IKTen sailek gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunezko banaketa dute (% 40-% 60). Aldiz, egoera hori ikerlanean parte hartu zuten enpresen % 11n (produkzioa) eta % 7an (IKTak) bakarrik ikus daiteke (hurrenez hurren).

Fagorrek inkestari erantzundako enpresen batezbestekoak baino emakumezko gehiago ditu langileen artean (% 37,6 dira emakumezkoak eta, aldiz, ikerlanean parte hartu zuten enpresen batezbestekoa %  21,74koa izan da). Honako hau da datu positibo horietarako arrazoi nagusia: beste industria-enpresa batzuetan ez bezala, produkzio-plantaren ezaugarriak direla eta (eskuzko trebetasun handia eskatzen duten elementu txikietan zentratua dago), emakume asko daude lantegian.

Langileen artean emakume gehiago egotea modu positiboan baloratzen badute ere, prozesua nahiko luketena baino motelago doala ere azpimarratzen dute, profil jakin batzuetarako emakumeak aurkitzeko dauden zailtasunak direla eta. Ingeniaritzan, adibidez, taldekoen % 35 dira emakumezkoak; aldiz, merkataritza arloan (managerra), % 100 dira gizonezkoak, eta I+G+b arloan, aldiz, % 25 emakumezkoak dira. Bestalde, sail batzuk nabarmen feminizatuta daude. Administrazioan, aldiz, taldekideen % 60 dira emakumeak, eta giza baliabideetan, kopuru hori % 100era artekoa da. Badakite sustapen-politika eraginkorragoak ezartzeke dituztela, baina ez soilik emakumeen generoari zuzenduta.

Industria-enpresa gehienek bezala, onartzen dute iristen zaizkien emakumeen hautagaitzak nahiko lituzketenak baino gutxiago direla. Gainera, kostatu egiten zaie emakumeak tarteko karguetan gehitzea. Egoera horri buelta emateko ALECOPekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta EHUrekin akordioak ditu hasierako faseetan lanbide-heziketako eta unibertsitateko ikasleak bertara sartzeko, gero ibilbide luzea izan dezaten.

Telelaneko

Fagorren historian zehar, emakumeek rol esanguratsua bete dute kooperatiban. Hain zuzen ere, kooperatiba Madrilen eratu zuena lehen emakumezko presidentea izan zen. Gainera, telelaneko politika ezarri zuten emakume batek zituen premia zehatzei erantzuteko. Gaur egun, FAGOReko presidenteordea emakumea da. FAGOReko gobernuko organo sozialak (Kontseilu Errektorea eta Kontseilu Soziala) paritarioak dira, baina Zuzendaritza Kontseiluan, emakumeak % 20 baino ez dira.

Defendatzen dute kooperatiben egiturak berdintasuneko printzipioak berezkoak dituela; haien hitzetan, “Fagor kooperatibismoaren sorlekua da eta nabari da. Kultura kooperatibistaren oinarria izan zen hori guztia dago enpresa-kulturaren oinarrian. Gainera, gure produkzioaren ezaugarriak direla eta, Taldeko beste enpresetakoak baino malguagoak diren kontziliazio-politikak izan ditzakegu”. Kontziliazio-neurri horien artean, azpimarratzekoa da gehien eskatzen direnak eta balorazio onena dutenak honako hauek direla: sartzeko eta irteteko garaian malgutasuna, lanaldi jarraitua izatea eta, seme-alabaren zaintzarekin lotuta, laneko baldintzak langileen egoeren arabera egokitzea.  

Araudiak behartuta, lehenengo Berdintasun Plana bultzatu zuten. Berdintasun-batzordea eratzeak konpromiso handiagoa ekarri die langileei. Batzorde horrek emakumeak kooperatiban eta industrian betetzen duen rola ikusgai jartzeko ekimenak bultzatu ditu: oso balorazio ona izan duten kontzientziazio-kanpainak (haietako batzuk egun espezifikoei lotuta zeuden) eta Arizmendi ikastolarekin bideratutako elkarlana (16 urteko neskentzako ate irekien jardunaldia antolatzen dute haiekin batera, kooperatiban erreferenteak diren emakumeengana gerturatzeko aukera izan dezaten, “inspirazio-iturri izan daitezen eta barrua mugiaraz diezaieten”), besteak beste.

Gainera, Fagorreko emakumeen komunikazioa eta ikusgarritasuna ere hobetu dute kanpora begira. Hitz gutxitan esanda, berdintasun-batzordea sortzeak aukera ematen die modu antolatuagoan eta egituratuagoan aurrera egiteko.  “Jendeak argi du berdintasun arloan aurrera egiteko  konpromisoa hartu duela enpresak bere gain. Ezin dugu kanpoan utzi talentuaren % 50. Taldeek askotarikoak eta osagarriak izan behar dute hobeto funtziona dezaten. Enpresari ahalmen handiagoa ematen dio askotariko taldea izateak”.

Aurrera egiten jarraitu ahal izateko, argi dute sinesmen zaharrak eta emakumeek zaintzarekiko duten lotura hezkuntza arlotik hautsi behar direla. Industriaren irudia hobetu beharra dago eta ondo ezagutzen dute “gauzak beste era batera egitera bultzatzen gaituzten legeek duten garrantzia”. Haien ustez, gainera, beste enpresa batzuek abian jarritako jardunbide egokiak ezagutzea berdintasun arloan aurrera egiteko beste bide bat da.

 

 

 

 

Lotutako albisteak

NAW:  “Gure  abantaila  lehiakorra  10  urte  bitarteko  kirol-oinetako  minimalista  eskaintzea  da”
04/03/2025 Berrikuntza

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”

Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Asier  San  Millán  (Siderex):  “Deskarbonizazioa  eta  emisioen  murrizketa  ezinbesteko  helburuak  dira  lehiakorrak  izaten  jarraitzeko”
26/02/2025 Nazioartekotzea

Asier San Millán (Siderex): “Deskarbonizazioa eta emisioen murrizketa ezinbesteko helburuak dira lehiakorrak izaten jarraitzeko”

Euskadiko Siderurgiaren Kluster Elkarteak siderurgiaren balio-kate osoko enpresak biltzen ditu, eta funtsezko arlo batzuetan egiten du lan, hala nola nazioartekotzean, garapen jasangarrian, berrikuntza teknologikoan eta talentuaren prestakuntzan.

Ezarri  Mosaicos:  “Enpresa  baten  egunerokoa  lehiatzea,  ikertzea  eta  bezeroei  erantzunak  ematea  da”
20/02/2025 Berrikuntza

Ezarri Mosaicos: “Enpresa baten egunerokoa lehiatzea, ikertzea eta bezeroei erantzunak ematea da”

Gipuzkoako enpresaren beirazko diseinuak 100 herrialdetan baino gehiagotan daude, eta nazioarteko transakzioak haren negozio-zifraren % 70 dira

Aratubo:  “IA  funtsezko  zeregina  betetzen  ari  da  gure  eraginkortasuna  eta  berritzeko  gaitasuna  hobetzeko”

Aratubo: “IA funtsezko zeregina betetzen ari da gure eraginkortasuna eta berritzeko gaitasuna hobetzeko”

Enpresaren historia hazkunde azkar eta iraunkor batek markatu du. BAICeko bazkide da 2022tik, eta SPRI Taldeak sustatutako hainbat programatan parte hartzen du. Aitor López de Letona gerentearen arabera, "smart factory kontzeptua epe ertainerako lehentasunetako bat da".

Loco  Polo:  “Hauxe  da  zerotik  hasita  sortu  dudan  eta  urte  gehien  dituen  proiektua”
13/02/2025 Nazioartekotzea

Loco Polo: “Hauxe da zerotik hasita sortu dudan eta urte gehien dituen proiektua”

Iñigo Galdonak, enpresaren sortzaileetako batek, artisau-izozkien proiektua bultzatu du Gipuzkoatik, eta beste hainbat herritan ere saltzen dute: Frantzian edo Omanen, adibidez

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.