Berdintasuna
Albisteak 21 Azaroa, 2024

Orkestrak ohartarazi du pertsona guztien gaitasunak integratu behar direla lehiakortasuna hobetzeko

Txostenaren ondorio nagusia da ez garela aprobetxatzen ari Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guztien parte hartzea edo gaitasunak, bereziki, emakumeenak eta atzerritar jatorriko pertsonenak

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak (Deusto Fundazioa) Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2024ko Txostena aurkeztu du. “Inklusioa, lehiakortasunaren eta ongizatearen motorra” izeneko txostenak, SPRI Taldearen laguntzarekin egindakoak, lehiakortasun inklusiboa sustatzeko beharra nabarmentzen du, ongizatea sortzeko. Zenbat eta pertsona gehiagok parte hartu lehiakortasuna eraikitzeko prozesuetan, orduan eta integratzaileagoa izango da lehiakortasun horren ondorio den ongizatea. Horregatik, egileek aniztasunak sortzen dituen aukerak aprobetxatzeko deia egiten dute, helburu bikoitz hori lortzeko. Ildo horretatik, Txostenak hiru ezaugarri demografiko aztertzen ditu: herritarren generoa, adina eta jatorria.

Orkestraren arabera, biztanleria zahartuaren eta, jatorriari dagokionez, askoz ere anitzagoaren konbinazioak ondorio garrantzitsuak ditu gure lurraldearen lehiakortasunean. “Herritar guztiek lehiakortasun prozesuetan parte hartzea sustatzea funtsezkoa da jarduera tasak handitzeko eta enpresetan belaunaldi erreleboa ziurtatzeko, baita sektore estrategikoetan talentu beharrari aurre egiteko ere”, ziurtatu du Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiak txostenaren aurkezpenean.

Enpresetan aniztasuna kudeatzeaz eta gidatzeaz ere hitz egin da topaketan, aniztasun horrek berrikuntza, nazioartekotzea eta erakundearen jarduna hobetzeko duen potentziala aprobetxatu behar baita. Zehazki, alderdi hori Mercedes Oleaga Orkestrako teknikari seniorrak moderatu duen mahai inguruan landu da. Bertan parte hartu dute Beatriz Gonzalez Betsaideko zuzendari nagusi eta ASLEko presidenteak; Cristina Oyón SRPIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendariak; Julia Shershneva Ikuspegiko zuzendariak; eta Iratxe Uriarte Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko zuzendariak.

Txostenaren ondorioak

Txostenaren ondorio nagusia da ez garela aprobetxatzen ari Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guztien parte hartzea edo gaitasunak, bereziki, emakumeenak eta atzerritar jatorriko pertsonenak. Eta horrek oztopatu egiten du lurraldearen gizarte aurrerapena eta ekonomia garapena.

James Wilson Orkestrako ikerketa zuzendariak azaldu duenez, emakumeen kasuan zaintza lanen banaketa oztopo bat da: “Emakume landunek egunean ia 5 ordu ematen dituzte seme-alaba adingabeak zaintzeko jardueretan eta gizonek, ordea, egunean 3 ordu eta erdi inguru. Antzeko zerbait gertatzen da adinekoen zaintzarekin ere”.

Bestalde, atzerrian jaiotako pertsonei dagokienez, lan egiteko adinean dauden pertsonen % 17 dira eta EAEko biztanleriaren piramidearen erdi-erdian daude. Txostenaren arabera, oinarrizko lanbideetan aritzen dira, eta bertako jatorriko pertsonekin alderatuta, % 34,3ko soldata arrakala ikusten da. Wilsonek adierazi du beharrezkoa dela pertsona horiek “prestakuntza sisteman ere integratzea, enpresen beharrekin bat etorriz”.

Susana Franco Orkestrako ikertzaile seniorrak azaldu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak ongizate orokorreko maila handia du, baina zenbait alderdik arreta berezia eskatzen dute, benetako ongizate inklusiboa lortzeko: “Gazteei dagokienez, soldata arrakala % 27,9koa da 25-34 urtekoen eta 55 urte eta gehiagokoen artean. Emaitza horiek eragina dute etxebizitza bat eskuratzeko zailtasunetan. Hala, 2023an Euskal Autonomia Erkidegoan antzemandako etxebizitza premien % 83 emantzipatu gabeko 18 eta 44 urte arteko pertsonenak ziren; pertsona horiek lehen etxebizitza eskuratu nahian dabiltza.

Egoera horri erantzuteko, Orkestrak pertsonei lan merkatuan sartzea ahalbidetuko dieten mekanismoak abian jartzea proposatzen du, esate baterako, trebakuntza programak; atzerrian eskuratutako tituluak homologatzeko prozesuak bizkortzea, migratzaileei kualifikazio handiagoko enpleguetarako sarbidea errazteko; eta belaunaldien arteko harremanak sustatzea.

Ildo horretatik, Orkestrako presidenteak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guzti-guztien gaitasunak aprobetxatzeko deia egin du. “Aniztasunaren kudeaketa estrategikoa egiteak, adin, genero eta jatorri guztietako pertsonen gaitasunak garatzea eta pertsona horien parte hartzea erraztuko duten ekimenak bultzatuz, eragin positiboa izango du berrikuntzan, produktibitatean eta lehiakortasunean”, adierazi du Ivan Martének.

Adierazleen panel berria, denbora errealean eguneratua

Txostenak emaitzen ohiko diagnostikoa ere egiten du. Horren arabera, ekonomiaren eta ongizatearen bilakaera positiboa izan da, baina erronka batzuk ere badira, jasangarritasunerako trantsizioan:

  • Biztanleko BPGk bilakaera sendoa izan du eta Europako batezbestekoa baino gehiago hazi da.
  • Ekonomia eta enpresa sistemak bere jardueretatik errentagarritasuna ateratzeko duen gaitasuna erakusten diguten adierazle guztien bilakaera positiboa izan da: unitateko lan kostuek behera egin dute; produktibitatean hobekuntzak izan dira, eta, gainera, enplegu sorkuntzarekin batera datoz; eta enpresen errentagarritasunak gora egin du.
  • Hala ere, enpresa txiki eta ertain asko berrikuntzan atzean gelditu dira. Kultura berritzailea sustatzen jarraitu behar da, eta berrikuntzarako oztopoak landu, bereziki enpresa txikiei begira.
  • Ongizatearen adierazle batzuk kezkagarriak dira, esate baterako, etxeetako errentaren mediana, azken bi urteetan behera egin baitu, edo pobrezia energetikoaren
  • Hezkuntzarekin eta enpleguarekin lotutako adierazle guztiek egin dute hobera, orokorrean, Europan baino neurri handiagoan.
  • Energia berriztagarrien kuota ekonomia jasangarriago baterantz pausoak emateko erronka handienetako bat da, Europar Batasuneko batezbestekoaren azpitik dagoelako eta, gainera, atzera egin delako.

Dimentsio horien guztien bilakaera Orkestraren Lehiakortasun Behatokiko adierazleen panel berrian dago eskuragarri eta, gainera, denbora errealean eguneratzen da

Txosten osoa ikusteko

Lotutako albisteak

Emakumeak  dira  buru  Glualeko  zuzendaritza-organoen  % 60  baino  gehiagotan
05/02/2025 Berdintasuna

Emakumeak dira buru Glualeko zuzendaritza-organoen % 60 baino gehiagotan

SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko parte-hartzaileetako bat da Azpeitiko enpresa

Amaierako  topaketa  batekin  itxi  da  B-WOMENIN  Globalaren  lehenengo  edizioa  eta  helburu  berriak  zehaztu  ditu  nazioartekotzean  emakumeen  lidergoa  sustatzeko

Amaierako topaketa batekin itxi da B-WOMENIN Globalaren lehenengo edizioa eta helburu berriak zehaztu ditu nazioartekotzean emakumeen lidergoa sustatzeko

30etik gora profesionalek B-WOMENIN Globalaren inpaktuaz gogoeta egin eta hainbat ekintza proposatu dituzte aurrera egiten jarraitzeko

SPRI  Taldeak  emakumeari  eta  industriari  buruzko  txostena  aurkeztu  du  Madrilen
20/01/2025 Berdintasuna

SPRI Taldeak emakumeari eta industriari buruzko txostena aurkeztu du Madrilen

Cristina Oyón zuzendari laguntzaileak hartu du parte emakumezkoen lidergoa sustatzeko helburuarekin Cotec Fundazioak antolatutako jardunaldian.

SVE  bere  zuzendaritza-organoetako  genero-berdintasunagatik  nabarmentzen  da
14/01/2025 Berdintasuna

SVE bere zuzendaritza-organoetako genero-berdintasunagatik nabarmentzen da

Arabako Teknologia Parkean dagoen konpainia SPRI Taldeak bultzatutako genero-berdintasuneko jardunbide egokiak identifikaziorako proiektuan parte hartu duten enpresetako bat da.

Engranajes  Juaristi  enpresa  zuzendaritza-organoetako  genero-berdintasunagatik  nabarmentzen  da
09/01/2025 Berdintasuna

Engranajes Juaristi enpresa zuzendaritza-organoetako genero-berdintasunagatik nabarmentzen da

Zarauzko konpainia SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko parte-hartzaileetako bat da

SPRIk  European  Manufacturing  Conference-ren  beste  edizio  batean  hartu  du  parte
26/09/2024 Berrikuntza

SPRIk European Manufacturing Conference-ren beste edizio batean hartu du parte

Cristina Oyónek emakumearekin eta lehiakortasunarekin lotuta egiten duen lanaren aurrerapenen berri eman du.

SPRIk  hartu  du  EURADAko,  Garapen  Agentzien  Europako  Elkartearen,  presidenteordetza  bere  gain
05/06/2024 Nazioartekotzea

SPRIk hartu du EURADAko, Garapen Agentzien Europako Elkartearen, presidenteordetza bere gain

EURADAk 17 herrialdetako 59 garapen-agentzia biltzen ditu

Emakumeek  industriaren  lehiakortasunean  eta  berrikuntzan  duten  garrantzia  defendatuko  du  SPRIk  Porton  eta  Parman
23/05/2024 Berrikuntza

Emakumeek industriaren lehiakortasunean eta berrikuntzan duten garrantzia defendatuko du SPRIk Porton eta Parman

Cristina Oyónek, Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, gai horri buruzko azterlan baten emaitzaren berri emango du aste honetan eta hurrengoan bi hiri horietan egingo diren ekitaldi banatan

Genero-berdintasunik  handiena  duten  enpresek  berrikuntza  maila  handiagoa  izaten  dute  eta  lehiakorragoak  dira
16/04/2024 Berrikuntza

Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira

SPRIren "Women in Industry" ekimenaren ikerketak erakusten duenez, genero-berdintasunak eragina du enpresen emaitzen hobekuntzan.

SPRIk  egindako  ikerlan  baten  arabera,  genero-berdintasuneko  maila  handiena  duten  enpresak  lehiakorragoak  dira  eta,  fakturazioari  eta  enpleguari  dagokienez,  emaitza  hobeak  dituzte
27/10/2023 Berrikuntza

SPRIk egindako ikerlan baten arabera, genero-berdintasuneko maila handiena duten enpresak lehiakorragoak dira eta, fakturazioari eta enpleguari dagokienez, emaitza hobeak dituzte

Cristina Oyónek aurkeztu ditu emaitzak Leaders in Tech konferentzian eta “genero-berdintasuna giza baliabideekin lotura duen gaia izateaz gain, lehiakortasuna eta susperraldi ekonomikoa bermatzeko funtsezko gaia ere” badela adierazi du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.