Berdintasuna
Albisteak 20 urtarrila, 2025

SPRI Taldeak emakumeari eta industriari buruzko txostena aurkeztu du Madrilen

Cristina Oyón zuzendari laguntzaileak hartu du parte emakumezkoen lidergoa sustatzeko helburuarekin Cotec Fundazioak antolatutako jardunaldian.

SPRI Taldeak ostiral honetan aurkeztu du Madrilen emakumeari eta industriari buruzko bere txostena. Horren helburua da sektorean emakumezkoen presentzia handitzea. Enpresen garapenerako euskal agentziako zuzendari laguntzaileak, Cristina Oyónek, Emakumea eta Industria gaiarekin lotuta SPRI Taldea garatzen aritu den lana azaldu du. Horrekin lotuta, urte luzez gaia landu ostean, industrian emakumezkoen presentzia handitzeko funtsezko hiru jarduera esparru identifikatu dituztela adierazi du: sarbidea, garapena eta lidergoa. Oyónek azaldu du etapa horietako bakoitzak oztopo espezifikoak dituela eta modu bereizian landu beharrekoak direla.

Aurkezpena Berrikuntzaren eta Teknologiaren aldeko Emakumeen Sareak (AMIT-MIT) Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateak Ministerioarekin eta Emakumeen Institutuarekin elkarlanean antolatutako Cotec Fundazioaren “Ellas transfieren, ellas emprenden: Ellas impactan” (Emakumeek transferitzen, ekiten eta inpaktua sortzen dute) jardunaldian egin du. Ekitaldiaren helburua da ekintzailetza eta ezagutzaren transferentzia genero-ikuspegiarekin sustatzea, emakumeen lidergoari eta horrek ekonomian eta gizartean duen inpaktuari balioa emanez.

Cristina Oyónek “Actualidad, evidencias y retos basados en datos” (Gaurkotasuna, ebidentziak eta datuetan oinarritutako erronkak) solasaldian hartu du parte Cotec Fundazioko Jorge Barrerorekin batera. Saioaren hasieran, Barrerok hitz egin du, eta Cotec Fundazioaren txostenetatik ateratako genero-berdintasunari buruzko azkenaldiko zenbait datu partekatu ditu, desberdintasunek irauten dutela agerian uzten dutenak.

SPRIk bultzatutako proiektu garrantzitsuenetako bat genero-berdintasunaren eta industria-lehiakortasunaren arteko loturaren azterketa izan da. Azterlan hori Euskadiko 474 enpresa industrialei eta haiei lotutako zerbitzu-enpresei buruzko datuetan oinarritu da eta, ondoren, Europako 20 herrialdetako 76 enpresaren datuekin balioztatu. Oyonek azaldu duenez, genero-berdintasuna giza eskubideen kontua izateaz gain, enpresen lehiakortasuna eta hazkunde ekonomikoa hobetzeko faktore estrategikoa ere badela erakusteko beharretik sortu zen lana.

Metodologia

Horretarako, SPRIk bi indizetan oinarritutako metodologia garatu du: bat, genero-berdintasunari buruzko indizea (emakumeek eta gizonek erantzukizun maila eta sail desberdinetan duten presentzia ekitatiboa neurtzen du, baita ezarritako kontziliazio- eta berdintasun-neurriak ere), eta bestea, lehiakortasunari buruzkoa (enpresen fakturazioaren, enpleguaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen bilakaera aztertzen du).

Emaitzek agerian uzten dute berdintasun maila handieneko enpresek lehiakortasuneko adierazle hobeak dituztela, fakturazioari, enpleguari eta berrikuntzari lotutako hazkunde-tasa handiagoekin. Gainera, Oyónek aipatu duenez, azterlanak agerian utzi du genero-berdintasunaren eta berrikuntzaren arteko korrelazio zuzena dagoela, eta nabarmendu du enpresa berritzaileenek egitura ekitatiboagoak, langileen artean emakumeen ehuneko handiagoa, kontziliazio-neurri gehiago eta emakumeen talentua sustatzeko konpromiso handiagoa dituztela.

Ebidentzia horiek kontuan hartuta, SPRI Taldeak azterlanean parte hartu zuten hainbat enpresarekin egin du lan 2024an emakumeek industriara sarbidea, sustapena eta lidergoa izatearekin lotutako jardunbide egokiak identifikatzeko. Laster, txosten batean argitaratuko dira jardunbide horiek. “Berdintasun arloko emaitza onenak izan dituzten enpresak ez dira kasualitatez iritsi horra. Hori beharrean, konpromiso estrategikoa izan dute eta neurri zehatzak aplikatu dituzte”, adierazi du Oyónek.

Elkarrizketaren amaieran, Jorge Barrerok proposamen bat egin du, eta nabarmendu du gaur egun Cotec Fundazioak ez duela genero-berdintasunarekin lotutako gaiak jorratzeko lantalde espezifikorik. Horrekin lotuta, Cristina Oyóni eta SPRI Taldeari proposatu die Fundazioaren barruan esparru horretan ekimen bat gidatzeko aukera aztertzea. Oyónek begi onez ikusi du proposamena eta ideia hori garatzen laguntzeko prest dagoela adierazi du.

Jardunaldi honetan parte hartuta, SPRI Taldeak berretsi egin du genero-ikuspegidun berrikuntzarekin eta emakumeen talentua sustatzearekin duen konpromisoa; izan ere, industria-sarearen etorkizunerako funtsezko ardatza da eta, hemendik aurrera, konpromiso hori zabaldu egingo da Cotec Fundazioarekin itundutako lankidetza berriari esker.

 

Lotutako albisteak

Emakumeak  dira  buru  Glualeko  zuzendaritza-organoen  % 60  baino  gehiagotan
05/02/2025 Berdintasuna

Emakumeak dira buru Glualeko zuzendaritza-organoen % 60 baino gehiagotan

SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko parte-hartzaileetako bat da Azpeitiko enpresa

Amaierako  topaketa  batekin  itxi  da  B-WOMENIN  Globalaren  lehenengo  edizioa  eta  helburu  berriak  zehaztu  ditu  nazioartekotzean  emakumeen  lidergoa  sustatzeko

Amaierako topaketa batekin itxi da B-WOMENIN Globalaren lehenengo edizioa eta helburu berriak zehaztu ditu nazioartekotzean emakumeen lidergoa sustatzeko

30etik gora profesionalek B-WOMENIN Globalaren inpaktuaz gogoeta egin eta hainbat ekintza proposatu dituzte aurrera egiten jarraitzeko

SVE  bere  zuzendaritza-organoetako  genero-berdintasunagatik  nabarmentzen  da
14/01/2025 Berdintasuna

SVE bere zuzendaritza-organoetako genero-berdintasunagatik nabarmentzen da

Arabako Teknologia Parkean dagoen konpainia SPRI Taldeak bultzatutako genero-berdintasuneko jardunbide egokiak identifikaziorako proiektuan parte hartu duten enpresetako bat da.

Engranajes  Juaristi  enpresa  zuzendaritza-organoetako  genero-berdintasunagatik  nabarmentzen  da
09/01/2025 Berdintasuna

Engranajes Juaristi enpresa zuzendaritza-organoetako genero-berdintasunagatik nabarmentzen da

Zarauzko konpainia SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko parte-hartzaileetako bat da

Orkestrak  ohartarazi  du  pertsona  guztien  gaitasunak  integratu  behar  direla  lehiakortasuna  hobetzeko
21/11/2024 Berdintasuna

Orkestrak ohartarazi du pertsona guztien gaitasunak integratu behar direla lehiakortasuna hobetzeko

Txostenaren ondorio nagusia da ez garela aprobetxatzen ari Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guztien parte hartzea edo gaitasunak, bereziki, emakumeenak eta atzerritar jatorriko pertsonenak

SPRIk  European  Manufacturing  Conference-ren  beste  edizio  batean  hartu  du  parte
26/09/2024 Berrikuntza

SPRIk European Manufacturing Conference-ren beste edizio batean hartu du parte

Cristina Oyónek emakumearekin eta lehiakortasunarekin lotuta egiten duen lanaren aurrerapenen berri eman du.

SPRIk  hartu  du  EURADAko,  Garapen  Agentzien  Europako  Elkartearen,  presidenteordetza  bere  gain
05/06/2024 Nazioartekotzea

SPRIk hartu du EURADAko, Garapen Agentzien Europako Elkartearen, presidenteordetza bere gain

EURADAk 17 herrialdetako 59 garapen-agentzia biltzen ditu

Emakumeek  industriaren  lehiakortasunean  eta  berrikuntzan  duten  garrantzia  defendatuko  du  SPRIk  Porton  eta  Parman
23/05/2024 Berrikuntza

Emakumeek industriaren lehiakortasunean eta berrikuntzan duten garrantzia defendatuko du SPRIk Porton eta Parman

Cristina Oyónek, Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, gai horri buruzko azterlan baten emaitzaren berri emango du aste honetan eta hurrengoan bi hiri horietan egingo diren ekitaldi banatan

Genero-berdintasunik  handiena  duten  enpresek  berrikuntza  maila  handiagoa  izaten  dute  eta  lehiakorragoak  dira
16/04/2024 Berrikuntza

Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira

SPRIren "Women in Industry" ekimenaren ikerketak erakusten duenez, genero-berdintasunak eragina du enpresen emaitzen hobekuntzan.

SPRIk  egindako  ikerlan  baten  arabera,  genero-berdintasuneko  maila  handiena  duten  enpresak  lehiakorragoak  dira  eta,  fakturazioari  eta  enpleguari  dagokienez,  emaitza  hobeak  dituzte
27/10/2023 Berrikuntza

SPRIk egindako ikerlan baten arabera, genero-berdintasuneko maila handiena duten enpresak lehiakorragoak dira eta, fakturazioari eta enpleguari dagokienez, emaitza hobeak dituzte

Cristina Oyónek aurkeztu ditu emaitzak Leaders in Tech konferentzian eta “genero-berdintasuna giza baliabideekin lotura duen gaia izateaz gain, lehiakortasuna eta susperraldi ekonomikoa bermatzeko funtsezko gaia ere” badela adierazi du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.