Erabiltzaileek modu errazean bila ditzakete Euskadiko zibersegurtasunaren esparruko enpresa eta irtenbideak
Katalogoan mota desberdinetako organizazioak jasotzen dira, hala nola fabrikatzaileak, handizkariak / banatzaileak, integratzaileak / aholkulariak, etab.
Zibersegurtasun Euskal Zentroak (BCSC) atal berri bat abiatu du bere webgunean, Zibersegurtasunaren katalogoa, Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren osagarri gisa jaio dena. Liburu Zuria 2018ko amaieran argitaratu zen eta zibersegurtasunaren esparruan Euskadin zerbitzuak ematen dituzten 100 organizaziotik gora jasotzen ditu, esparruko etorkizuneko aukerak aurkeztearekin batera.
Katalogoak erabiltzaile eta enpresei produktu eta zerbitzuen bilaketa erraztea du xede. Horretarako, enpresen bilatzaile bat eta zibersegurtasunaren esparruko berariazko irtenbideen bilatzaile bat dauzka.
Lehen bilatzailean beren beharretara hoberen doitzen diren organizazioak bilatu ahal izango dituzte erabiltzaileek, enpresa mota, eskainitako produktu eta/edo zerbitzuen kategoria eta gertutasuna bezalako irizpideak oinarri hartuta. Irtenbideen bilatzailean testu librean bila daiteke, edo baita irtenbide motaren eta produktu eta/edo zerbitzu zehatzen tipologiaren arabera.
Katalogoan sartutako organizazio bakoitzetik, gainera, organizazio mota edo profilaren taxonomia desberdinetan oinarritutako klasifikazioa ikus daiteke, edo eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen zerrenda eta horien deskribapena. Hori horrela, zibersegurtasunaren merkatuan dauden irtenbideak sakon ezagutzeko aukera ematen da.
Esteka honetan deskarga daiteke erabilitako taxonomiaren kopia bat. Gainera, harremanetan jartzeko bideak (helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta webgunea) eta Euskadiko 3 lurralde historikoetako bulegoen kokapena ere jasotzen dira.
Liburu Zurian eta katalogoan zibersegurtasunaren euskal ekosistemaren egoera orokorraren lehen irudi bat ikus daiteke. Zibersegurtasunaren esparruan lanean ari diren eta katalogoan agertzen ez diren baina agertu nahi duten organizazioek info@bcsc.eus helbidera idatz dezakete, katalogoan sartzeko eskaera egiteko.
BCSCren webgunean baliabide osagarriak ere aurki daitezke, hala nola gida, ikerketa eta txostenak, hilero jasotzen diren abisu teknikoen buletinak, SCI buletinak eta infografiak, aholku eta jardun-pautekin, euskal gizartean zibersegurtasuneko neurrien ezarpena sustatzeko helburuarekin, gure gizartearen heldutasun maila areagotu eta jendarte seguruago bilakatzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?