Albisteak 4 Azaroa, 2021

12 proposamen garraio adimenduna eraikitzeko Euskadin

Arabako Teknologi Parkean egingo da "Garraiorako Teknologia Adimendunen Euskadiko ITS Kongresua"

Datorren azaroaren 12an egingo da Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak antolatutako Garraiorako Teknologia Adimendunen Euskadiko XII. ITS Kongresua. Garraio adimenduneko teknologiei buruzko topaketa honen aurtengo edizioak hainbat gai landuko ditu, besteak beste, autobus adimenduna, aireko taxia eta taxi hori aireko mugikortasunean integratzea, komunikazio eta korridore kooperatiboak, laneko mugikortasun planak, mugikortasun elektrikoa, eTrike-ak, isuri gutxiko eremuak edo bideko segurtasuna.

 

Euskadin mugikortasunaren testuinguruan garatu diren proiektu berritzaileen esperientzia arrakastatsuak aztertu eta ezagutu ahal izateko, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak ekitaldira gonbidatu ditu hainbat konpainia eta erakunde: Gasteizko Udala, Ceit, Gertek, Irizar e-mobility, Batura Mobile, Ciclogreen, Zenialabs, Indra, Repsol, Bizkaiko Foru Aldundia, Tecnalia, Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Umiles eta Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritza.

 

Kongresua datorren azaroaren 12an egingo da Arabako Teknologi Parkeko auditorioan, goizeko 9:30etik eguerdiko 14:00etara, presentzialki eta online. Parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea. Egitaraua eta izen-emateak hemen

 

ITS Euskadi Kongresua Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak antolatzen duen urteroko hitzordu bat da, zeinaren bidez ezagutzera ematen baitira pertsonen eta salgaien mugikortasunari aplikatutako teknologien, sistemen eta konponbideen azken berrikuntzak, mugikortasunaren efizientzia, jasangarritasuna eta segurtasuna hobetzera bideratuta daudenak

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.