Berrikuntza Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 13 abuztua, 2018

13 euskal enpresak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren lehen laguntzak

SPRI Taldeak 600.000 euro bideratuko ditu aurten enpresa industrialei laguntzeko zibererasoen aurkako babes neurriak hartzen. Ekimen hori Euskadiko Zibersegurtasun Zentroaren sorkuntzaren testuinguruan kokatzen da.

 

SPRI Taldeak 600.000 euro bideratuko ditu aurten enpresa industrialei laguntzeko zibererasoen aurkako babes neurriak hartzen.

Ekimen hori Euskadiko Zibersegurtasun Zentroaren sorkuntzaren testuinguruan kokatzen da.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago azaroaren 23ra arte.

 

13 euskal enpresak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren lehen laguntzak. SPRI Taldeak bultzatutako laguntza horiek 600.000 euroko partida bat dute aurten, eta gastu eta inbertsioen %50erainokoak izango dira. 13 konpainia horien kasuan, diru-laguntzak guztira 140.000 eurotik gorakoak dira, eta enpresa bakoitzak 10.000 euro pasatuxe jasoko du batez beste.

 

Zibersegurtasun industrialeko laguntzak ekimen aitzindaria dira, eta ekimen hori SPRI Taldean integratutako eta Arabako Teknologi Parkean kokatutako Euskadiko Zibersegurtasun Zentroaren (BCSC) sorkuntzaren testuinguruan jaio da. Basque Cybersecurity Centre martxan dago 2017ko urritik, eta bere helburu garrantzitsuenak dira zibersegurtasunarekin lotutako enpresa sektorea sendotu eta dinamizatzea, Euskadi nazioarteko erreferente izan dadila sektore horretan eta segurtasun informatikoaren kultura sustatzea euskal gizartean.

 

Bederatzi hilabete hauetan, Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak lortu du lankidetza publiko-pribatuak lideratzea maila lokalean nahiz Europako eskualdeen artean, eta topagune bihurtu da tokiko zibersegurtasun eskaintzaile eta eskatzaileentzat.

 

Iñigo Urkullu Lehendakariak uztailaren 18an inauguratu zuen ofizialki zentroa, zeinaren asmoa den baita ere Euskadiko enpresa edo hiritarren eraso informatikoei erantzutea. Gaur egun 120 erakunde inguru daude Euskadiko zibersegurtasun sektorean, eta kalkulatzen da enpresek jasandako zibererasoek 840 milioi euro inguruko kalte ekonomikoak ekarri zituztela 2017an.

 

Hauek dira zibersegurtasun industrialerako laguntzak jasoko dituzten lehen enpresak: Fagor Automation, Sidenor Aceros Especiales, Litografia Álavesa, Nuter, Osatola, Industrias Kaldea, Teknicalde, Uriarte Safybox, Ezarri eta Elmubas Ibérica. 13 konpainia horiek 4.784 langile enplegatzen dituzte eta 1.335 milioi euro fakturatu zituzten iaz. Lurralde historikoka, 5 enpresa gipuzkoarrak dira, beste 5 bizkaitarrak eta 3 arabarrak.

 

Diruz lagundutako proiektuak askotarikoak dira: kanpo-komunikazioko sareen fidagarritasuna hobetzea, posta elektronikorako segurtasun politikak aplikatzea, kontrol handiagoa lortzea kanpoko sareetatik konektatzen diren ekipoetarako, urruneko sarbide seguruagoak ezartzea, jatorria Interneten duten mehatxuak prebenitzea edo lantegi industrialetako produkzio-ildoak babestea. Bestalde, hauek dira zibersegurtasun proiektuak gauzatuko dituzten enpresak: Telefónica Soluciones de linf., Semantic Systems, Titanium Industrial Security, LKS, Nextel, Algitech, Efor Internet eta Tecnología, S21sec, Jakincode, Derten eta Telbask Telecomunicaciones.

 

Esan bezala, SPRI Taldeak 141.000 euro banatuko ditu laguntzatan, eta enpresek ia 360.000 euro inbertituko dituzte aholkularitza, ingeniaritza, hardware eta software zerbitzuetan.

 

Laguntza-eskaerak aurkezteko epea zabalik dago azaroaren 23ra arte eta interesatuak harremanetan jar daitezke BCSCrekin zalantza guztiak argitzeko. Diru-laguntzak hiru astean emango dira, behin proiektuaren dokumentazio osoa aurkeztu ondoren.

 

 

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Adimen  artifiziala,  blockchaina  eta  zibersegurtasuna  izango  dira  Elkargiko  35.  Enpresa  Topaketaren  erdigunean
26/03/2025 Zibersegurtasuna

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean

Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Donostiako Kursaal Jauregian

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.