Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 Azaroa, 2019 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

2.100tik gora industria-enpresa, zentro teknologiko eta ekintzaile inskribatu dira dagoeneko Basque Industry 4.0 biltzarrerako, hasteko astebete baino gehiago geratzen direlarik

Hasteko hamar egun geratzen direlarik, 2.100tik gora industria-enpresa, zentro teknologiko eta ekintzailek azaroaren 20an eta 21ean BECen antolatuko den “Basque Industry 4.0-The Meeting Point” biltzarrean parte hartuko dutela egiaztatu dute
Lehendakaria Basque Industry 4.0 Jardunaldian

Gizartearen zerbitzuko 4.0 Industria, zibersegurtasuna, startupak eta enpresen eta BRTAren standak izango dira topaketako protagonistak, azaroaren 20an eta 21ean BECen

 

Hasteko hamar egun geratzen direlarik, 2.100tik gora industria-enpresa, zentro teknologiko eta ekintzailek azaroaren 20an eta 21ean BECen antolatuko den “Basque Industry 4.0-The Meeting Point” biltzarrean parte hartuko dutela egiaztatu dute. Topaketan, hainbat herrialdetako 100 aditu inguruk beste horrenbeste hitzaldi emango dituzte, eta eragile, enpresa eta startupen 170 stand izango dira ikusgai.

4.0 Industria gizartearen zerbitzuan jartzea, Basque Cybersecurity Day ekitaldian txertatuta ospatzea, eta erakusketa-eremua handitu eta Basque Research & Technology Alliance (BRTA) euskal partzuergo teknologikoari, Basque Digital Innovation Hubeko (BDIH) 4.0 aktiboei nahiz Bind 4.0 azeleragailu publiko-pribatuko startupei protagonismo handiagoa ematea dira, SPRI Taldeak laugarren industria-iraultzari buruz antolatutako Euskadiko erreferentziazko ekitaldiaren berritasun nagusiak.

Zibersegurtasuna da teknologia digitalak industrian aplikatzerakoan kontuan hartu beharreko funtsezko gaietako bat. 4.0 Industriari buruzko ezagutza partekatzea xede duen jardunaldi batek sareetako segurtasunaren parametroa sartu behar du programaren barruan.

Bestalde, “Basque Industry 4.0-The Meeting Point” topaketak seigarren edizioa beteko du, eta aurten ere, gogoeta egiteko aukera erraztuko die 4.0 Industriaren giltzarrizko eragileei: erakunde publikoak, enpresak, klusterrak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak. Gainera, gai honi buruzko hitzaldi nagusiak 4.0 Industriaren garapena gizartearen mesedekoa izan eta inpaktu sozial positiboa lortzea izango du ardatz.

Azkenik, BECeko 2. pabilioiak erantzuna emango die enpresek, zentro teknologikoek eta startupek aurreko edizioetan erakusketa-eremua handitzearen alde egindako eskaerei. Ildo horretan, Basque Industry 4.0 topaketaren aurtengo erakusketa-eremuak 170 stand bilduko ditu, eta horietan, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) partzuergoko zentro teknologikoak, Basque Digital Innovation Hubeko (BDIH) 4.0 aktiboak, 4.0 Industriaren arloko puntako euskal enpresak eta BIND 4.0 azeleragailu publiko-pribatuko startupak izango dira, gerora kontratuak eskainiko dizkieten enpresekin harremanetan jartzeko aukera izan dezaten.

4.0 Industria

 2014 urteaz geroztik egin den bezalaxe, Euskadin 4.0 Industriari atxikita dauden guztiek eztabaidan jardungo dute hainbat formaturen bitartez, prozesu industrialak optimiza ditzaketen tresna digitalak nahiz elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak aplikatzeko moduari buruz. Horiexek dira diseinuari, garapenari, ekoizpenari, logistikari eta fabrikazioaren kudeaketa integratuari euskarria ematen dieten tresna adimendunak.

Basque Industry 4.0 topaketak teknologia eta ikerketaren etorkizunari buruzko begirada eskainiko du izen bereko teknologien bitartez. Hauexek dira: Fabrikazio aditiboa, Robotika kolaboratiboa, Sistema ziberfisikoak, Errealitate areagotua, Cloud computinga, Bigdata, Errealitate birtuala eta Zibersegurtasuna.

Zibersegurtasuna

 Zibersegurtasunaren arloan puntakoak diren herrialdeetako hogei enpresa baino gehiago bilduko dira Basque Industry 4.0-The Meeting Point topaketako erakusketa-eremuan. Zehazkiago esanda, Euskadira etorriko dira Alemania, Belgika, Danimarka, Finlandia, Gales eta Holandako erakundeen ordezkariak, eta haiekin izango dira nazioarteko testuinguruan modu positiboan nabarmentzen ari diren zibersegurtasuneko euskal enpresa nagusien ordezkariak ere.

Gainera, ekitaldia, FIRST zibersegurtasuneko gorabeherei erantzuteko taldeen munduko foroko kideen arteko topagune bilakatuko da. FIRST Bilbao Technical Colloquium delakoa Basque Industry 4.0-The Meeting Point topaketaren barruan antolatuko da Zibersegurtasun Euskal Zentroa (BCSC) foro horretako kidea baita. Bertan, kalte-arrisku, gorabehera eta erantzute eta segurtasun taldeen eragiketari dagozkion gainerako arazoei buruzko informazioa partekatzen dute.

BIND 4.0

 Startup teknologikoen BIND 4.0 azeleragailuak ere biltzarrarekin bat egin du, erakusketa-eremuko standetan dagokion lekua betetzeko eta programaren 2019ko edizioan parte hartu zuten startupen eta industria teknologikoen arteko harremanak errazteko.

Azken edizioetan egin den bezalaxe, Basque Industry 4.0 biltzarrean, BIND 4.0 programaren 2018-2019 edizioko lau kasuren emaitzak aurkeztuko dira. Aurkezpen hauen bitartez, 4.0 Industriarentzako teknologia antolatzaileak aplikatzeko proiektuetan izandako enpresa trakziogileen eta startup-en arteko zenbait lankidetza errealitate emango dira ezagutzera, BIND 4.0 programa eta eredua zabaldu eta nabarmentzeaz gain.

ERAKUSKETA

Duela 5 urte Basque Industry 4.0-The Meeting Point abian jarri zenez geroztik, enpresek, zentro teknologikoek eta startupek erakusketa-eremua handitzea eskatu izan dute behin eta berriz. Topaketaren alderdi hau handituz joan da, baita eskaria ere, eta zibersegurtasun industrialaren arloko enpresak gehitu izanak biltzarreko erakusketa-eremuaren aldeko apustua indartzera bultzatu du.

Hartara, BECeko 2. pabilioiak erantzuna emango die enpresek, zentro teknologikoek eta startupek aurreko edizioetan erakusketa-eremua handitzearen alde egindako eskaerei. Ildo horretan, Basque Industry 4.0 topaketaren aurtengo erakusketa-eremuak 170 stand bilduko ditu, eta horietan, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) partzuergoko zentro teknologikoak, Basque Digital Innovation Hub-eko (BDIH) 4.0 aktiboak, 4.0 Industriaren arloko puntako euskal enpresak eta BIND 4.0 azeleragailu publiko-pribatutik ateratako startupak izango dira, aurtengoak zein aurreko ediziokoak, gerora kontratuak eskainiko dizkieten enpresekin harremanetan jartzeko aukera izan dezaten.

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak