Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 urria, 2023 Eraldaketa digitala

200 adituk hartu dute parte Eibarren Interneteko edukien kudeaketari buruzko Europako ekitaldi nagusian

Plone-Ploneconf konferentziak software librea duten edukien kudeaketa-sistemak jorratzen ditu

25 herrialde baino gehiagotako 200 aditu inguruk hartu dute parte urriaren 8ra bitarte Eibarren egiten ari diren Plone-Ploneconf konferentzian eta Interneteko edukien kudeaketari buruzko Europako ekitaldi nagusia da. Urtero egin ohi den konferentzia horren 20. edizioa izango da aurtengoa eta dozena bat erakunde eta enpresa ditu babesleen artean. Horietako batzuk dira hauek: SPRI Taldea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eibarko Udala, Udako Euskal Unibertsitatea eta RedTurtle, Jazkarta, CodeSyntax, Six feet up, eCityclic, Nuclia, Zest Software, KitConcept edo Starzel.

Plone edukiak kudeatzeko sistema da eta edozein webgune mota eraikitzeko erabil daiteke: atariak, webgune korporatiboak, kanpoko edo barneko webguneak, albisteak argitaratzeko tokiak (blogak barne), onlineko dendak (E-commerce), dokumentuen errepositorioa egitekoak eta elkarlanerako tresnak. Kode irekian oinarritutako garapena da.

PlonecConf 2004tik urtero (gehienetan urrian) toki ezberdin batean egiten den egitasmoa da. Tokio, Bukarest, Boston, San Frantzisko, Brasilia, Ferrara eta Bristol izan dira aurreko edizioetako topaguneak. Oraingoan, Eibarrera ekartzea lortu dute.

Topaketan GEstsoftware librearen teknologian adituak diren nazioarteko enpresa erreferenteak bildu diru. Teknologia horrek 2.000 garapen-ingeniari baino gehiago ditu mundu osoan, eta 57 herrialdetan ezartzen ari diren bostehun bat erakunde baino gehiagok osatzen duten ekosistema da. Halaber, milioika erabiltzailek erabiltzen dute egunero mundu osoan.

Programazio osoa

Konferentziaren programazioaren barruan, training-saioak edo prestakuntza-saioak egin dituzte urriaren 2an eta 3an, astelehenean eta asteartean. Egunean 8 orduko 4 tracketan banatu dituzte eta Udako Euskal Unibertsitatearen egoitzan izan dira (Markeskua Jauregia, Eibar). Saio horiek 8 nazionalitateko 11 prestatzaile profesional adituk eskaini dituzte (Alemania, Kanada, Suitza, AEB, Espainia, India, Errumania, Brasil …).

Hitzaldien, key noten, erabilera-kasuen eta abarren programazioa Coliseo Antzokiko 3 aretotan egin dute urriaren 4an, 5ean eta 6an, eta 45 hitzaldi eta ponentzia izan dira guztira garatzaileei eta Interneteko eduki-sortzaileei zuzenduta. Alemaniako Agentzia Aeroespazialak-DLR eta Belgika, Brasil edo Kataluniako administrazio publikoek hartu dute parte besteak beste, eta hitzaldi interesgarriak ere izan dira roboten erabilerari, Adimen Artifizialari edo Interneteko edukien kudeaketan bideoak erabiltzeari buruz.

Konferentziaren barruan dibulgazioari eta erabilera-kasuei buruzko tokiko saioa ere izan da, eta LMA Construction; ULMA Packaging; EKE, Euskal Kultur Erakundea; UEU, Udako Euskal Unibertsitatea, edo Copernicus Ingurumeneko Europako Agentziak (EEA) hartu dute parte.

Horrez gain, ohikoa den moduan, tokiko key noteak gehitu dituzte programazioan, hala nola Olatz Perez de Viñaspre (EHU, PhD in Language Analysis and Processing) edo Iñaki Maurtua (PhD in Industrial Engineering ) TEKNIKER Fundaziokoa.

Egun bakoitzeko arratsaldeko azken saioan, 17:30etik 18:30era bitartekoan, Lighning talks edo 5 minutuko hitzaldi azkarrak egin dituzte, eta parte-hartzaileek hitzartzeak egiteko aukera izan dute.

Azkenik, sprinten programazioa izan da larunbatean, 7an eta igandean, 8an, eta hainbat nazionalitatetako 40 garatzaile eta adituk hartu dute parte. Markeskua Jauregian egin da, UEU, Udako Euskal Unibertsitatearen egungo egoitzan.

DEBEGESAren, Euskal Kostaldeko Geoparkearen eta Eibarko Udalaren laguntzarekin, programa turistiko eta soziala garatu da, “social activities” atalean, eta bisitak egin dituzte hirira, arma-industriaren museora, flyschera eta Euskal Kostaldeko Geoparkera.

PLONECONF 2023 konferentziak izan duen inpaktu ekonomikoa milioi erdi euro baino gehiagokoa dela kalkulatzen dute, egonaldia, ostatua, mantenua, eta pertsona bakoitzaren gastuak (oroigarriak, kontsumoa…) barne. 200 parte-hartzaile izan dira aste osoan zehar eta prestakuntza-jarduerek eta sprintetan, negozioaren garapenean eta marketinean softwarea garatzeak izan duen inpaktua ere kontuan hartu behar da.

 

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak