Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G+B Invest in Basque Country
Albisteak 22 urtarrila, 2021

2020an SPRI Taldeak atzerriko 31 inbertsio erakartzen lagundu zuen

Proiektu horiei esker 333 lanpostu sortu ziren, beste mila inguru mantendu eta 159 milioi euro inbertitu ziren

 

Iaz SPRI Taldeko Invest in the Basque Country atalak atzerriko 31 inbertsio-proiektu itxi zituen Euskadin, zeintzuei esker 159 milioi euroko inbertsioak egin ziren, 333 lanpostu sortu eta beste 978 mantendu ziren. SPRI Taldearen atal horrek atzerriko 118 proiektu kudeatu zituen 2020an.

 

Proiektu horien % 61 Euskadirentzat lehentasunezkoak diren sektoreei dagozkie, hau da, RIS3 estrategiara biltzen direnei. Europar Batasunaren ekimen horren helburua da eskualdeak indartsuen diren arloetan espezializatu daitezela eta, zehazki, arlo horiek dira BIO/Nano, automozio, EIKT eta energia sektoreetakoak. Kudeatu diren proiektuen % 49 produkzio lantegietan garatu dira eta beste % 29 I+G zentroetan.

 

Invest in the Basque Country atalak 2014tik dihardu lanean enplegua eta inbertsioak sustatzen dituzten atzerriko inbertsio-proiektuak erakartzeko. Bere helburua da inbertsiogileei leihatila bakar gisa laguntzea, euskal ekosistema industrial eta teknologikoan txertaraziz sektore oso desberdinetan.

 

Azken zazpi urteotan, Euskadira erakarri ditu atzerriko 168 inbertsio, horietatik erdiak berriak eta % 18 lehendik ezarrita zeuden proiektuen zabalkuntzari dagozkienak; hala, guztira 773 milioi euroko inbertsioa egin da eta 7.344 lanpostu berri sortu edo mantendu dira. Atzerriko inbertsioa erakartzeko estrategiaren helburua da kalitatezko proiektuak erakartzea jarduera ekonomiko berriak martxan jartzeko, bai eta lehendik daudenak mantentzea, euskal estrategia eta politiken baliabideak indartu eta osatzeko.

 

Iaz erakarritako inbertsioen artean, aipatzekoak dira: Fev Consulting, FEV multinazional alemanak (liderra bere ingeniaritza eta consulting sektorean) Europa hegoalderako Bilbon kokatu duen operazio zentroa; Autoglass Opco, Guardian konpainiaren automozio saila, Parter Capital Group inbertsio-talde suitzarrak erosi duena enplegua bermatzeko eta etorkizuneko inbertsio-proiektu berriak sustatzeko; eta Bayer-Viralgen, Covid-19aren aurkako txertoaren ikerketan parte hartzen duen enpresa, zeinak 450 langile inguru kontratatuko baititu datozen hiru urteetan.

 

 

Zer baloratzen dute gehien atzerriko enpresek?

Euskadira lehenengoz datozen atzerriko enpresak harrituta gelditzen dira industriako eta I+G-ko ekosistema indartsuekin, eskuragarri dagoen azpiegitura-sarearekin, logistikarekin eta giza kapitalaren kualifikazio-maila handiarekin.  Ehun kilometroko azaleran aurki ditzakete edozein jarduera industrialetarako behar dituzten hornitzaile eta kolaboratzaileak, eta hori ez da ohikoa Europa hegoaldeko beste eskualde batzuetan.

 

Horrez gain, orobat azpimarratzen dute Administrazioa oso hurbila dela, laguntza ematen diela ezarpena egiteko fase guztietan (kokaleku egokiena bilatzea SPRILUR eta Teknologi Parkeak bezalako sozietate publikoen bidez, kolaboratzaile/bezero eta hornitzaileak bilatzea klusterren bidez, I+G-rako laguntzak bilatzea SPRIren bidez) eta Administrazio fiskala gardena dela, hots, epe luzerako ziurtasuna ematen diena eta, hain zuzen, horixe da paradisu fiskal baten bila ez dabilen inbertsiogile berri batek behar duena.

 

Euskadira datozen ezarpenek ez dute nahi lurralde merke bat, baizik eta toki bat epe luzera emaitza ziurrak emango dituen negozio bat garatzeko. Horregatik, behin ezarri ondoren, inbertsio gehiago ere egiten dituzte etorkizunerako. Eta Euskadik horrelakoxe inbertsioak erakarri nahi ditu, hots, oinarri teknologikodunak eta epe luzean geratzeko konpromisoa dutenak.

 

Financial Times egunkariak saritu egin du Euskadi bere konektagarritasunagatik, dagoeneko instalatuta dauden enpresen zaintzagatik (aftercare delakoa), eta bere estrategiagatik, zeinak oinarritzat hartzen baitu lurraldean lehenagotik dagoen ekosistema industrial eta teknologikoa indartzea.

 

Sariketa horretan Europako eskualde ia guztiak aztertu dira, eta Euskadiren kasuan, alderdi horiek bereziki baloratu dira antzeko beste eskualde batzuekin eta Europako hegoaldekoekin alderatuta.

Lotutako albisteak

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Ceit  zentro  teknologikoak  300  enplegu  baino  gehiago  sortzen  dituzten  20  spin-off  sustatu  ditu  eta  30  M  €  inguruko  inbertsioa  ekarri  dute
16/04/2025 I+G+B

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute

Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei  euskal  ikerketa-erakundek  bat  egin  dute  ITTHACAn  zahartze  osasuntsua  sustatzeko
16/04/2025 I+G+B

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko

Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO  Medical  Reproductive  Solutions,  gizarte-helburu  teknologia:  ugalkortasun  maskulinoa  berritzen
15/04/2025 Berrikuntza

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen

Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Euskadik  energia  eolikoan  duen  gaitasuna  erakutsi  du  WindEurope  2025  azokan

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan

Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Aloka,  profesionalen  artean  ikus-entzunezko  materiala  alokatzeko  plataforma
14/04/2025 Berrikuntza

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

GAIAk  IKT  sektorearen  prestakuntza-beharren  diagnostikoa  egin  du  eta  merkatuaren  eskaerei  erantzuteko  prestakuntza-ibilbideak  garatu  ditu

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu

GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra,  mende  erdiko  berrikuntza  automobilgintzarako  hotzeko  estanpazioan
10/04/2025 Berrikuntza

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan

Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.