Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 27 otsaila, 2019

3D teknologia 4.0 Industrian, neurrira eginiko inprimagailuetarantz

Tumaker euskal enpresak material berrietan eta makina konektatuetan lortu dituen aurrerapenak aurkeztu ditu

 

Tumaker euskal enpresak material berrietan eta makina konektatuetan lortu dituen aurrerapenak aurkeztu ditu

 

2013an, 3D inprimaketa teknologia berritzaile eta disruptiboa zen, komunikabideen arreta pizten zuena, eta Gartner aholkularitzaren Hype Cycle azterketaren gorengo puntuan zegoen. Bost urte geroago, makina horiek aski errotuta daude industria sektorean eta, teknologia berriak garatu eta material inprimagarriak ugaritu ahala, gero eta aukera gehiago eskaintzen dituzte.

 

Aitziber Eizaguirre, Tumaker enpresako merkataritza arduraduna Ideable Gosariak zikloan izan zen otsailaren 26an, non hizpide hartu baitzituen teknologia horren azkenaldiko joerak eta enpresa gipuzkoarraren aurrerapenak. “Lehen enpresa handiek eta teknologi zentroek bakarrik erosten zituzten 3D inprimagailuak; gaur egun, ordea, ETEek ere integratu dituzte horrelako makinak euren prozesuetan, ikusi dutelako aukera ugari eskaintzen dituztela nahiko prezio merkean” azaldu zuen diseinatzaile industrialak.

 

3D inprimagailuak fabrikatzen dituen enpresa hori gero eta sektore espezializatuagoetara bideratzen ari da, konpainia bakoitzaren premien arabera, neurrira eginiko makina espezifikoak eskainiz. “Ikusten ari gara azken joera direla nitxoko inprimagailuak, hots, izango duten aplikazioaren arabera eginiko makinak” azaldu du Eizaguirrek, “Tumaker enpresan ahalegin handia egiten dugu ikerketan eta neurrira eginiko makinak sortzen ditugu bezero bakoitzarentzat, enpresarekin berarekin lan eginez”.

 

Material inprimagarrien ugaritasunak ere aukera berriak ireki ditu sektore industrial askotan, orain posible baita, adibidez, zeramika, likidoak eta nano-partikulak inprimatzea. Zentzu horretan, konpainia gipuzkoarrak eta CIC Nanogune zentroak Novaspider inprimagailua sortu dute, nano-zuntzak eta mikro-zuntzak ekoizteko balio duen ekipamendu zientifikoa. Era berean, teknologia bat inplementatu dute, zeinarekin posible baita objektuak zuzenean inprimatzea pellet edo material puskak erabiliz, aldez aurretik filamentu bihurtu beharrik gabe.  Horri esker, edozein material erabil daiteke pieza konplexuak sortzeko.

 

Tumaker enpresentzako 3D inprimagailuen fabrikazioan espezializatuta dago eta proiektuak garatu ditu, besteak beste, CAF, Mercedes edo Mondragon Taldearekin. Bere BIGFoot produktua (50 cm3rainoko bolumenak inprimatu ditzakeena) Estatuan gehien saltzen den formatu handiko inprimagailua da. Oiartzungo enpresa honek badu presentzia Europa, Hego Amerika eta Asiako merkatuetan. IT3D Printers, 3D inprimaketako nazioarteko handizkaria, Tumaker-en bazkide da 2018tik.

 

2017an Tumaker-ek Voladd merkaturatu zuen, erabat lainoan funtzionatzen duen lehenengo 4.0 inprimagailua, zeina urrunetik kontrola baitaiteke edozein dispositibotatik. Modelo hori hezkuntza sektorera zuzenduta dago gehienbat, ez baita aurretiazko ezagutzarik behar erabili ahal izateko. Microsoft-ek arestian homologatu du Voladd, Microsoft EDULab esperientzia hezitzaileen laborategian inplementatzeko.

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak  Prestakuntza  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.