Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 apirila, 2019 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

4.0 Industria eta Zibersegurtasun arloetako erreferentziazko ekitaldiek bat egingo dute aurten BEC-en, azaroaren 20 eta 21ean

Basque Industry 4.0-The Meeting Point ekitaldiaren seigarren edizioak eta Basque Cibersecurity Day jardunaldiak protagonismo handiagoa emango diote erakusketa-guneari

 

Basque Industry 4.0-The Meeting Point ekitaldiaren seigarren edizioak eta Basque Cibersecurity Day jardunaldiak protagonismo handiagoa emango diote erakusketa-guneari

 

4.0 Industria eta Zibersegurtasun arloetako erreferentziazko ekitaldiek bat egingo dute aurten BECen, azaroaren 20 eta 21ean. Hala, Basque Industry 4.0 eta Basque Cibersecurity Day ekitaldiek euren helburuak berrituko dituzte protagonismo gehiago emanez erakusketa-guneari, euskal industrian duten presentzia nabarmenagatik. Eta biek mantentzen dute orain arte izan duten helburua: Euskadi Europako erreferente bihurtzea etorkizun hurbilean funtsezkoak izango diren bi arlotan, Zibersegurtasunean eta 4.0 Industrian.

 

“Basque Industry 4.0-The Meeting Point” jardunaldiak bere seigarren edizioa egingo du aurten, eta urteroko hitzordu bezala egonkortu du bere burua, arlo horretako eragile garrantzitsuenek (erakunde publikoek, enpresek, klusterrek, teknologi zentroek eta unibertsitateek) gogoeta egiten dezaten 4.0 Industriaz. Ekitaldi honek sona handia lortu du nazioartean. Iazko edizioan Europako Batzordeak ekitaldi horren data berean egin zuen espezializazio adimenduneko hiru plataformen (S3Platforms) lehen bilera bateratua. Hain zuzen, Berrikuntza eta Fabrikazio Aurreratuko (GROW ZN) zuzendari Slawomir Tokarsi-k berak eman zuen Kongresuko hitzaldietako bat, eta Batzordearen web orriak gonbita luzatu zuen Basque Industry 4.0 ekitaldian parte hartzeko.

 

Une honetan Kongresuaren egitaraua prestatze-fasean dago, eta aurten ekitaldiak protagonismoa partekatuko du 4.0 Industriaren barruan funtsezkoa den beste gai batekin, hain zuzen, zibersegurtasunarekin. Baina erakusketa-guneak, iaz 135 enpresa bildu zituenak, presentzia handiagoa izango du.

 

Bertan izango dira, orobat, 4.0 Industria eta zibersegurtasun arloetako atzerriko pertsona ezagunak eta Bind 4.0 programaren aurtengo edizioko startup teknologikoek ere beren txokoa izango dute.

 

Iazko “Basque Cybersecurity Day” jardunaldiaren lehen edizioa sorpresa atsegina izan zen nazioarteko eragileentzat, bai hizlarien mailagatik eta bai parte-hartzaileak erakartzeko gaitasunagatik. Iazko lehen saiakeran zibersegurtasun arloko erreferentziazko ekitaldi bihurtu zen Europa hegoaldean, eta horri esker, Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) aukera izan zuen protagonista bezala parte hartzeko San Frantziskoko RSA Conference ekitaldian (Estatu Batuetan gai horri buruz egiten den kongresuan).

 

Ekitaldi bateratuaren egitaraua oraindik zehaztu gabe badago ere, Basque Cibersecurity Day jardunaldiak berriro bilduko ditu aurten zibersegurtasun arloko hornitzaileak eta erabiltzaileak, eta agerian jarriko du zein garrantzitsua eta beharrezkoa den horrelako mehatxu berrietatik babestea, bai enpresa barruan eta bai bizitza sozialaren edozein esparrutan.

 

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak