Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 iraila, 2019 Eraldaketa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

4.0 industriaren app-storea motorrak berotzen ari da merkatura irteteko

Aplikazio hau sortzea izan da Virtual Factory Open Operating System proiektu europarrak (vf-OS) eduki duen lorpen nagusia

Aplikazio hau sortzea izan da Virtual Factory Open Operating System proiektu europarrak (vf-OS) eduki duen lorpen nagusia

4.0 industrian ari diren enpresentzat baliagarriak diren aplikazioak dituen app store bat sortzea izan da Virtual Factory Open Operating System proiektu europarrak (vf-OS) eduki duen lorpen nagusia; ekimena aurtengo urrian bukatuko da ofizialki, eta IKERLAN zentro teknologikoak hartu du parte bertan. Garapena, Androidek edo iOSek dituzten marketplaces-en antzeko plataforma izanik, balio du software aplikazioak garatzeko, iragartzeko eta erosteko balio du, eta industriari beste zerbitzu batzuk eskaintzeko ere bai. Gainera, esan daiteke ia prest dagoela merkatura ateratzeko.

 

Une hauetan, proiektuaren hainbat bazkide lanean ari dira enpresa berri bat sortzeko. Enpresa Digital Factory Solutions (DFS) deituko da, eta plataformaren hardwareko eta softwareko azpiegitura osoa egongo da bertan, ustiapen komertziala erraztuko duelarik.

 

Software garatzaileei zuzenduta dago vf-OS plataforma, fabrikazio ingurunerako aplikazioak sortuko baitituzte (vApp) eta vf-Osen marketplacen gorde eta argitaratuko. Garapena, halaber, 4.0 industrian ari diren fabrikazioko eta logistikako enpresei zuzenduta dago, bertan jada existitzen diren aplikazioak erosi ahal izango baitituzte edo aplikazio berriak garatzeko eskatu beren premia berezien arabera”, ziurtatu du Eduardu Saizek, IKERLANen ekimena koordinatzen duen pertsonak.

 

App-store honek, gainera, aukera ematen die vf-OS marketplaceren bitartez beren produktuak saldu nahi dituzten enpresa teknologikoei software garatzaileek gailuetara (sentsoreak, PLCak, etab.) eta negozio aplikazioetara (ERP, SCM, CRM, etab.) konektatzeko erabili ahal izango dituzten driverrak eta APak plataforman salgai jartzeko.

 

Bukatzeko, plataforma aukera bat da internet zerbitzuak, datuak lainoan ostatatzeko zerbitzuak eta negozio aholkularitza hornitzen dituzten enpresentzat.

 

“Plataformaren funtzionaltasuna erakusteko, industriako hiru kasu zehatzen 15 vApp garatu dira ekimenaren barruan, eta konpontzea lortu da: eguzki plaken muntaketa lerroen mantentze lanetarako zerbitzuarekin lotutako fabrikazio-arazoak, eraikinak egiteko materialen harrera eta produktu plastiko-metalikoen diseinuan eta fabrikazioan diharduten enpresen arteko lankidetza.”, gaineratu du adituak.

 

Mondragon Assembly euskal enpresan inplementatu da industriako kasu horietako bat, eta bere helburua izan da bere bezeroentzat fabrikatzen dituen eguzki plaken muntaketa lerroen mantentze lanetarako zerbitzua hobetzea. Horretarako, 5 vApp garatu dira bere lerroetako akatsak iragarri, antzeman eta kudeatzeko, ordezko piezen kudeaketa hobetzeko, mantentze lanen egutegiak definitzeko eta ekoizpenaren jarraipenerako adierazleen monitorizaziorako.

 

I+Gri laguntzeko EBk duen Horizonte 2020 programak finantzatu du vf-OS proiektua. 7,75 milioi euro baino pixka bat gehiagoko aurrekontua eduki du, eta Factories of the Future ekimenaren baitan kokatzen da, etorkizuneko fabrikak esaten zaienentzat balio erantsi handiko teknologiak garatzera zuzenduta baitago. Proiektua ICE (Information Catalyst for Enterprises) enpresa britainiarrak gidatu du, 2016ko urriaren 1ean hasi zen eta Europako 6 herrialdetako beste 11 erakunderen parte hartzea eduki du, IKERLANenaz eta Mondragon Assemblyrenaz gain.

Lotutako albisteak

18 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Gureak enpresak digitalizazioaren arloan aurkitu ditu desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu berriak
Irakurri gehiago
NOMADA Alfombras 12 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Mila urtetik gorako artea eta teknologia berriak: Nomadaren bilakaera
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Spyro Software, prozesu industrialen digitalizazioan espezializatutako ETE donostiarra
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Ekintzailetza
Aglaya Virtualek mundu birtualak demokratizatzen ditu mota guztietako konpainia eta enpresentzat
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Lehendakariak eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiak EIC Energy Intelligence Center Fundazioa aurkeztu dute
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak