Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 3 apirila, 2020

475 ETE eta autonomok Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza eskatu dute telelana ezartzeko

SPRI Taldeak abiarazitako Inplantalariak programak sekulako arrakasta lortu du duela bi aste premiazko neurri gisa eskaintzen hasi zenetik

 

SPRI Taldeak abiarazitako Inplantalariak programak sekulako arrakasta lortu du duela bi aste premiazko neurri gisa eskaintzen hasi zenetik

 

Azken bi asteetan,  475 euskal autonomo eta ETEk SPRI Taldearen (Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren) aholkularitza eskatu dute telelana ezartzeko itxialdi egoera honetan. Zehazki, 20 egunetan  320 konponbide ezarri dira Inplantalariak programaren bitartez, zeina Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak  abiarazi baitu SPRI Taldearen bidez, langileak eta enpresak babesteko une hauetan.

 

Telelana ezartzea eta aholkularitza ematea helburu duen zerbitzu honen bidez teknologiaren erabilpenean lagundu nahi zaie autonomo eta ETEei, aukera izan dezaten etxetik bertatik jarraitzeko euren jarduerarekin edo gutxienez jardueraren zati batekin.

 

Zuzenean ezarri diren telelanerako konponbideez gain, ekimen honen bidez hornitzaileei helarazi zaizkie euskal autonomo eta ETEek planteatutako 10 eskaera.

Eskatzaileetatik, ia% 30 industria-sektoreetatik eta lotutako zerbitzuetatik datoz, hala nola ingeniaritzetatik eta instalatzaileetatik,% 25 autonomoak dira,% 40 ETEak, 1 eta 5 langile artean dituztenak, eta% 18 6 eta 10 langile bitartekoak. % 50 Bizkaitik datoz,% 36 Gipuzkoatik eta% 14 Arabatik.

SPRI Taldearen zerbitzu hau doakoa da eta telematikoki eskaintzen da, autonomo eta enpresentzako aholkularitzan esperientzia zabala duten aholkulari teknologikoz osatutako talde baten eskutik. Eskarmentu horri esker, aholkulariek ongi dakite zer egin behar duten tresna teknologikoak eraginkortasunez ezarri eta erabiltzeko enpresa txikietan, eta horrela, telelana berme guztiekin eta segurtasun osoz ezarri ahal izateko.

 

Helburu hauek lortu eta eskaintzeko diseinatu da zerbitzua:

  • Berehalako ezarpena modu telematikoan hala eskatzen duten Euskadiko autonomoen eta ETEen artean.
  • Telelanaren bidez egin daitezkeen enpresa arloak identifikatzea.
  • Etengabeko laguntza ematea egiazki ezarri ahal izateko enpresa eskatzaileetan, honelako jardueretan:
  • Komunikatzea eta informazioa partekatzea bezeroekin, langileekin, hornitzaileekin, bazkideekin, ea.
  • Elkarlanaren bidez enpresako dokumentazioa sortzea, hala nola eskaerak, lanak, ea.
  • Enpresarentzat funtsezkoa den informazioa urrutitik atzitzea, kontsultatzea, erregistratzea eta biltegiratzea, hala nola bezeroekiko harremanak, eskaeren fitxak, fakturak, ea.
  • Urrutitik kudeatzea lanaren banaketa edo proiektuen / eskaeren egoera.
  • Enpresaren kudeaketa eraginkorra ahalbidetuko duen informazioa aztertu eta erabakiak hartzea, kontuan hartuz egoerak, portaerak eta joerak, ohar/abisuen kudeatzaileekin.
  • Agendak/hitzorduak/entregak kudeatzea enplegatu, bezero nahiz bazkideekin sinkronizatuta.
  • Bulegoko ekipoetara urrutitik sartzea.
  • Enpresaren jarduera azkartuko duten ekintzak bizkortu eta geolokalizatzea.
  • Urrutiko lanak sekurizatzea, hartara saihesteko enpresak jasan ditzakeen balizko zibererasoen inpaktu handia.

 

Inplantalariak zerbitzuko aholkulari teknologikoen taldeak badu tresna-katalogo bat, ezaugarri hauekin:

  • Berehala ezarri eta erabiltzen hasteko modukoak.
  • Autonomo eta ETEetan aplikatu daitezkeenak, aukera ematen dutelako urrutitik egiteko autonomo eta ETE gehienen ohiko zereginak.
  • Bideragarritasun handia dutenak gaikuntza teknologikoari dagokionez. Horri esker, prestakuntza gabeko enpresek ere erabil ditzakete, soilik aholkulari teknologikoek emandako laguntzarekin.
  • Merkeak eta, askotan, doakoak.
  • Beste euskal ETE batzuetan probatutakoak. Hala, telelana erabili behar duen enpresak eskura ditu erreferentziazko kasuak.

 

Aholkularitza eskaera

Inplantalariak zerbitzua eskatzeko, autonomoak edo ETEak harremanetan jarri behar du SPRIko Bezeroaren Arretarako zerbitzuarekin: Telefonoa: 902.702.142 / Posta elektronikoa: info@spri.eus. Telefono horretatik Inplantalariak zerbitzura bideratuko dute, non aholkularitza jasoko baitu jakiteko bere enpresako zein arlo aldatu dezakeen jarduera telelan-formatuan jarraitu ahal izateko.

 

Zerbitzu-katalogoa etengabe eguneratzen da

Nola zerbitzu hau etengabe ari den eboluzionatzen autonomo eta ETE eskatzaileen premien arabera, euskal enpresa-sarean telelana ezartzen laguntzeko tresnak, teknologiak edo jarraibideak dituzten zerbitzu teknologikoetako enpresak ere SPRIrekin harremanetan jar daitezke euren zerbitzuak eskaintzeko. SPRIk proposamen guztiak ebaluatuko ditu, irizpidetzat hartuz tresnen potentziala, enpresa-sarearentzat izan dezaketen balioa eta ezartzeko bideragarritasuna. Aukeratutako konponbideak Telelanerako Teknologien Liburu Zurian jasoko dira, eta dokumentu hori autonomo eta ETE guztien eskura jarriko da.

Lotutako albisteak

Zaher  Taldeak  bere  eraginkortasun  operatiboa  hobetzea  du  helburu  eraldaketa  digital  nabarmen  baten  bidez

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez

Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.