Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 6 maiatza, 2020

50 konponbide berritzaile baino gehiago nekazaritza eta elikadura sektorean ekonomia zirkularra inplementatzeko

Europako ORHI proiektuak argitara atera ditu teknologiak eta negozio-ereduak biltzen dituzten bi katalogo

 

Europako ORHI proiektuak argitara atera ditu teknologiak eta negozio-ereduak biltzen dituzten bi katalogo

 

Europar Batasunean urtero alferrik galtzen dira 88 milioi tona elikagai, alegia produkzioaren % 20, eta 15 milioi tona hondakin plastiko sortzen dira elikagaien bilgarriak plastikozkoak direlako. Gauzak horrela, ekonomia zirkularra aukera paregabea da zaborretara botatzen ditugun materialei berriro balioa emateko, posible baita lehengai bihurtzea eta ekonomikoki eta ingurumenari dagokionez sostengarriak diren negozio-ildo berriak sortzea.

 

Europako ORHI proiektuaren xedea da ekonomia zirkularreko konponbide berriak bilatu eta bultzatzea nekazaritza eta elikadura sektorearentzat, hondakin gehien sortzen duenetako bat delako eta, aldi berean, berrikuntzarako potentzial handia duelako. Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Pirinio Atlantiko eta Okzitaniako bederatzi bazkidek osatzen dute partzuergo hau, zeinak helburutzat baitu konponbide berritzaileak identifikatzea eta enpresei laguntzea konponbide horiek inplementatzen.

 

ORHIk argitara atera ditu bi katalogo, non konponbide berritzaile ugari biltzen baititu ekonomia zirkularreko proiektuak bultzatzeko, zehazki, dagoeneko merkatuan dauden 37 teknologia eta 20 negozio-eredu zirkular. Proiektu hau batez ere zentratu da hondakin organikoei eta plastikoei balioa emateko konponbideetan, zeintzuk beraizik zuzentzen baitzaizkie nekazaritza eta elikadura sektoreko enpresei eta baita ere industria osagarriei eta teknologi zentroei.

 

Teknologia berritzaileak jasotzen dituen katalogoak bere baitan hartzen ditu, adibidez, materia organikoa berrerabiltzeko konpostaje industrialeko sistema bat, elikagaiak hobeto kontserbatzeko hozte-ekipoak eta hondakin-uren ultrafiltrazioko konponbideak. Bestalde, negozio-eredu berrien katalogoak hainbat kasu aipatzen ditu, zehazki, ekonomia zirkularraren bitartez negozioa dibertsifikatzea, aurreztea eta merkatu-nitxo berriak aurkitzea lortu duten enpresen kasuak.

 

Horietako bat da Gaxure, gaztandegietan sortzen den esne-gazurari balioa emanaz sortu den produktu bat. Leartiker zentroaren teknologiari esker, Euskadiko hiru gaztandegi produktu hori merkaturatzen hasi dira, bai amaierako kontsumitzaileentzat eta baita ere jatetxeentzat. Beste kasu arrakastatsu bat da PeelPioners, zeinak zukuak egitean sortzen diren zitrikoen hondakinak berrerabiltzen baititu beste industria batzuetan, esaterako, animalientzako pentsuak edo produktu kosmetikoak egiteko. Halaber ageri da In-Stock jatetxe-sarea eta catering zerbitzua, zeinak hornidura-kateko elikagai soberakinak erabiltzen baititu bere platerak egiteko.

 

OHRI 2018ko urtarrilean aktibatu zen eta aurtengo abenduan amaituko da. Denbora horretan lurralde mailako eta mugaz gaindiko tailerrak egin dira enpresen arteko sinergiak bultzatzeko, helburua izanik konponbide berritzaileak ezartzea proiektuan parte hartu duten lurraldeetan. Proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du FEDERen bitartez, eta hauek dira parte-hartzaileak: Saiolan, Azaro Fundazioa, Aclima, ADER, ESTIA – Institute of Technology, AIN, CCI Bayonne Pays Basque, Apesa eta Coop de France Occitanie.

 

 

Lotutako albisteak

Krauserrek  mekanizazioaren  industriarako  ebaketa-tresna  pertsonalizatuak  eskaintzen  ditu
11/03/2025 Up Euskadi

Krauserrek mekanizazioaren industriarako ebaketa-tresna pertsonalizatuak eskaintzen ditu

Konpainiak ebaketa baldintza egokietan eta modu berme batean egiteko teknologia garatu du.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Hazinnovaren  eskutik  Estatu  Batuetan  haztea  du  helburu  Rob-Jor  enpresak
10/03/2025 Berrikuntza

Hazinnovaren eskutik Estatu Batuetan haztea du helburu Rob-Jor enpresak

Manikurako eta pedikurako produktuak fabrikatzen dituen enpresa arabarra industria mota horretako fabrikatzaile europar bakarrenetakoa da, eta berrikuntzaren eta pertsonalizazioaren alde egiten du Asiako lehiakortasunaren aurka borrokatzeko.

Soldaduraren  balio-kateari  buruzko  azokaren,  UNIREren,  bigarren  edizioa  egingo  dute  Ficoban
07/03/2025 Berrikuntza

Soldaduraren balio-kateari buruzko azokaren, UNIREren, bigarren edizioa egingo dute Ficoban

Sektore horrek Estatu osoan egiten duen kongresu bakarra martxoaren 18 eta 19an izango da

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.