5G teknologia ezartzeko laguntzak eskatzeko azken astea
Aste honetan amaitzen da Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Enpresentzako 5G Programaren laguntzak eskatzeko epea, 1,7 milioi euroko aurrekontuarekin. Ekimen honen helburua euskal enpresa-sarean 5G teknologiak ezartzeko proiektuak babestea da, ekonomia produktiboaren eta zerbitzuen trantsizio digitalean aurrera egiteko. Laguntza horien helburua da, halaber, ezarpen horiek eredu izatea eta gero eta enpresa gehiagok teknologia horren alde egitea, lehiakortasuna hobetzeko.
Enpresentzako 5G Programak itzuli beharrik gabeko 100.000 eurorainoko diru-laguntzak eskaintzen ditu enpresa eta urte bakoitzeko, eta produktibitatea hobetuko duten 5G teknologietan oinarritutako inbertsioei aurre egiteko laguntza eskaintzen du. Gainera, 5G sareak ezartzeko beharrezkoak diren aholkularitza- eta ingeniaritza-gastuak barne hartzen ditu programak.
Proiektu bakoitzak gastu eta inbertsioen % 75eko diru-laguntza jaso dezake, gehienez 100.000 euro proiektuko. 12 hilabete izango dira ezarpen-inbertsioak egin ahal izateko, baina epe hori bi urtez luzatu ahal izango da, organo kudeatzaileak baimena eman ondoren.
Programa Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat duten era guztietako pertsona fisiko eta juridikoei zuzenduta dago, haien jarduera eta enpresaren tamaina kontuan hartu gabe. Enpresentzako 5Ga erabil daiteke, adibidez, 4.0 Industriako teknologiekin lotutako proiektuetan, energia-kontsumoa edo energia-eraginkortasuna hobetzen duten energia- eta ingurumen-trantsizioko proiektuetan, edo trantsizio sozio-sanitarioarekin lotutako proiektuetan.
Laguntzak eskatzeko azken eguna ostirala da, urriaren 22a, 23: 59etan, hain zuzen ere.
SPRI Taldeak euskal enpresentzako finantzaketa-tresnak ditu, haien susperraldia errazteko, balio erantsian zein merkatuetan egiten duten aurrerapen lehiakorra bultzatzeko, eta enpresa-proiektu berriei ekiteko. Bateratu, Gauzatu, Renove Industria 4.0 edo Renove Makineria bezalako finantzaketa programei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen.
Lotutako albisteak

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen
Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

40 urte baino gehiago enpresa grafikoei babes digitala eskainiz
Bizkaiko Consultores Asociados enpresak ERP Gestión 21 softwarea eskaintzen du, nazioartean eta Euskadin oso zabalduta dago.

Euskadiko bost erakundek tuneletako eta industria-inguruneetako langileentzako segurtasun-plataforma digital bat garatu dute
Soluzio teknologiko berritzaile bat da, tuneletan eta industria-inguruneetan izaten diren gorabeherak garaiz identifikatzeko pentsatua, eta TECNALIAk garatu du Externalia Solutions, Hierros Abra, Lurpelan eta Abra Seguridad enpresekin batera.