85 enpresak hartu dute parte SPRI Taldeak digitalizazioa bultzatzeko antolatzen duen ekitaldiaren laugarren edizioan
Guztira 85 enpresak hartu zuten parte SPRI Taldeak Enpresa Digitalaren bitartez antolatzen duen “Enpresen Networkinga-Basque Industry 4.0” ekitaldiaren laugarren edizioan. Euskal industriaren ekoizpen-prozesuetan EIKT teknologiak bultzatzea helburutzat harturik, jardunaldian parte hartu zuen enpresa bakoitzak zazpi bilera egin zituen batez beste. Hala, enpresen arteko lankidetza sustatzea lortu zen.
Ekitaldia bi multzo nagusiri zuzenduta zegoen: batetik, euren ekoizpen-prozesuetan EIKT teknologiak (fabrikazio gehigarria; robotika kolaboratiboa; sistema ziberfisikoak; errealitate areagotua; ikusmen artifiziala-errealitate birtuala; Cloud Computing-a; Big-data; zibersegurtasuna) integratu nahi dituzten sektore industrialeko enpresei eta, bestetik, produktu edo zerbitzu horiek eskaintzen dituzten EIKT arloko enpresei.
Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak eman zion hasiera jardunaldiari, eta ondoren, Gaia klusterreko zuzendari nagusi Tomás Iriondok hizpide hartu zuen NEXT eraldaketa-estrategien zerbitzura jarritako ETAI sektorea.
Parte-hartzaileek jardunaldiaren balorazio positiboa egin zuten (8-9 arteko notak jarri zizkieten, besteak beste, hitzaldien kalitateari, ekitaldiaren logistikari edota antolatzaileen arretari), eta parte hartutako ia enpresa guztiek esan zuten prest leudekeela hurrengo edizioetara ere etortzeko. Zehazki, bereziki azpimarratu zen jardunaldiak eman zuen aukera konpainia askorekin harremantzeko denbora gutxian.
Industria-enpresen parte-hartzea %39koa izan zen, ekitaldiak egin dituen lau edizioetako altuena.
Lotutako albisteak

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen
Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

40 urte baino gehiago enpresa grafikoei babes digitala eskainiz
Bizkaiko Consultores Asociados enpresak ERP Gestión 21 softwarea eskaintzen du, nazioartean eta Euskadin oso zabalduta dago.

Euskadiko bost erakundek tuneletako eta industria-inguruneetako langileentzako segurtasun-plataforma digital bat garatu dute
Soluzio teknologiko berritzaile bat da, tuneletan eta industria-inguruneetan izaten diren gorabeherak garaiz identifikatzeko pentsatua, eta TECNALIAk garatu du Externalia Solutions, Hierros Abra, Lurpelan eta Abra Seguridad enpresekin batera.