Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 iraila, 2019 Eraldaketa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Abian jarri da Mexikoko ikasleentzako Mugarik Gabeko Gaikuntza programa

Industria 4.0ko prestakuntza-proiektuak SPRI Taldearen laguntza du

Industria 4.0ko prestakuntza-proiektuak SPRI Taldearen laguntza du

Mexikoko Guanajuatoko ingeniaritzen eta gradu teknikoen arloko ikasleak  dira Mugarik Gabeko Gaikuntza programaren promozio berria eratzen dutenak; programa hau Industria 4.0ri lotuta dauden trebezia profesionaletan trebatzeko da. Proiektua  Mexikoko Guanajuato estatuaren,  SPRI Taldearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren akordio bati esker garatu da.

 

Ekimen honen bidez datozen hileetan ikasleen talde batek tailerrak eta praktika profesionalak egingo ditu Lanbide Heziketako Zentroetan eta euskal enpresetan. Helburua industriaren transformazio digitalaren arloko gaitasunak eskuratzea da, besteak beste   IoT teknologiak, errealitate birtuala eta transformazio aditiboa bezalako alderdietan, eta baita kalitate-sistemekin eta  ekintzailetzarekin lotuta dauden ezagutzak ere.

 

Programa Tknika, Zubigune Fundazioa, Lea Artibai  eta CIFP Miguel Altuna LHII hezkuntza-zentroekin lankidetzan garatuko da. Halaber, proiektuan parte hartzen dute CIE, Ecenarro, Elay, Garay, Metagra, Panelfisa  eta RPK euskal konpainiek.

 

Promozio berria Tknika enpresaren instalazioetan ikastaroa aurkezteko egin den jardunaldi batekin hasi da. Ekitaldian esku hartu dute Alex Arriolak, Spriko zuzendari nagusiak, eta Nicolás Sagarzazuk, Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketa zuzendariak. Halaber aurkezpenean  Mugarik Gabeko Gaikuntza programan parte hartzen duten  zazpi euskal enpresetako eta hezkuntza-zentroetako ordezkariak  egon dira.

 

 

Lotutako albisteak

14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
9 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Kaytek-ek bere teknologia esportatu nahi du digitalizazio industrialerako
Irakurri gehiago
7 urtarrila, 2025 Eraldaketa digitala
Elkarmedia “etengabeko I+Gn” dago bezeroei irtenbide digital pertsonalizatuak emateko
Irakurri gehiago
31 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
1.629 euskal ETE egon dira 2024an Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitalerako programetan
Irakurri gehiago
18 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Gureak enpresak digitalizazioaren arloan aurkitu ditu desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu berriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak