Aclimak trantsizio ekologikoa eta ekonomia zirkularra sustatzeko ekimenak bultzatzen ditu 4.0 industriaren bidez
4.0 industrian inplikatutako teknologiak oso tresna erabilgarriak dira Euskadin trantsizio ekologikoa sustatzeko. Horrela uste du Aclimak, ingurumenaren euskal klusterrak, eta horregatik bere euskal enpresa bazkideen artean 4.0 industriarekin lotutako proiektuak sustatzen hasi da, sektore pribatutik klima-aldaketaren aurkako borrokan aurrera egiten jarraitzeko.
Une “erabakigarrian” gaude, adierazi du Olga Martín Aclimaren zuzendari nagusiak. Bere ustez, ingurumen-sektorea “ez dago IoT, big data, robotika, adimen artifiziala eta bestelako teknologien aukeretatik kanpo”. Horregatik, Aclimak arlo horretan eragina duten proiektuen ildo estrategikoa ireki du, Basque Environment 4.0 izenekoa. Izan ere, “digitalizazioan, automatizazioan eta konektibitatean oinarritutako iraultza teknologiko berri bat gizartean eta industrian gertatzen ari da, balio-kateak aldatuz, enpresaren eta bezeroen arteko harreman-ingurune berriak sortuz, eta negozioak zerbitzuen eskaintzan edo kontsumo-ondasunen fabrikazioan bideratzeko modua aldatuz“, azpimarratu du.
Adimen artifiziala, 5G, cloud eta edge computing, gauzen Interneta (IoT deituta), eta abar. Guztiek balio dute klima-aldaketaren aurkako ekintzen “eragina bizkortzeko eta maximizatzeko“, defendatzen dute klusterreko bozeramaileek. Aclima aldaketa horiek bultzatu nahi ditu, ekonomia zirkularreranzko “paradigma ekonomikoaren aldaketak” ekonomiaren sektore guztietan presente egon behar direlako, eta eredu hori “Covid-19ak sortutako krisi ekonomikoari irtenbidea” izan daitekeelako.
Kudeaketa eta kontrol adimenduna hondakinetatik ibaietaraino
Sektorea soluzio berri horiek txertatzen ari da, produktuak eta zerbitzuak digitalizazioaren, automatizazioaren eta konektibitatearen bidez hobetzeko. Sentsorikak edo robotikak, ‘serious games‘ ak eta beste tresna batzuek “hondakinen kudeaketan aplikazio-esparru interesgarri bat aurkitu dute”, klusterretik adierazi dutenez, “herritarren ohiturak ezagutzea eta sentsibilizatzea, hondakinen sorrera iragartzea, hondakin bakoitzaren ibilbidea eta bizi-amaiera ezagutzea, bilketa, sailkapen eta balorizazio-prozesuak hobetzea” bezalako alderdietan esku har daitekeelako.
Horretarako, sektore honetan 4.0 industriaren tresnei behin betiko bultzada ematen lagunduko duten hainbat lantalde sortu dira, airearen eta zarataren kalitatea neurtzeko proiektuen bidez, hirian erabakiak hartzeko big data txertatzen duten tresnen bidez, industrian baliabideen erabileran eraginkortasuna sortzen duten monitorizazio handiagoko prozesuen bidez, ur banaketa-sarea hobetzeko adimen artifizialaren bidez, edo biodibertsitatea kontrolatzeko automatizazio-tresnen bidez, besteak beste.
Green Deal europarrak “jasangarritasunaren eta trantsizio ekologikoaren inguruko sektore digitala” eskatzen du gogorarazten du Aclimak, eta digitalizazioa “sektore guztietan iraunkortasun helburu handiak lortzeko funtsezko tresna” dela azpimarratu du. Ildo horretan, klusterrak Europa-mailako Waste4think proiektuan parte hartzen du. Proiektu horrek 20 irtenbide berritzailerekin aurrera egiten du hiri-hondakinen kudeaketan, datuak denbora errealean monitorizatzetik, hondakin espezifikoak kudeatzeko plantak sortzeraino.
Lotutako albisteak

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.