Adimen artifizialeko adituek eta zuzendaritza-karguek adimen artifizialak Europako industrian dituen aplikazioei buruz eztabaidatuko dute Indesia Foroan
Adimen artifizialeko zuzendaritza-kargu eta aditu garrantzitsuenek datorren otsailaren 9an egingo den jardunaldi telematiko batean parte hartuko dute, zeinetan aztertuko diren teknologia horrek Europako industrian dituen aplikazioak. Ekitaldia Indesiak antolatu du, Espainiako hainbat enpresa handik sortutako elkarteak, zeinaren barruan baitago BAIC, 17 erakunde biltzen dituen adimen artifizialeko euskal zentroa.
BAIC iragan uztailean sortu zen eta lankidetza publiko-pribatuko espazio bat da, helburutzat duena Adimen Artifiziala (AA) bultzatzea Euskadin. Funtsean, tresna bat da industriak albait azkarren txerta dezan AA eta, era berean, laborategi bat esperimentaziorako eta munduko erronka teknologiko eta sozial handienetako batean nazioarteko posizionamendua lortzen lagunduko diguten proiektuak azkartzeko.
Hauek dira BAIC sustatu duten erakundeak: CAF, Deusto Seidor, Euskaltel, Gestamp, Hupi Ibérica, Iberdrola, Inzu Group, ITP Aero, Mondragon Korporazioa, Onkologikoak, Petronor, Sener eta Versia. Sustatzaileen artean daude, baita ere, eragile zientifiko-teknologikoak eta prestakuntza zentroak, hala nola Tecnalia, Vicomtech eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM). Lankidetza publikoa SPRI Taldearen eskutik dator Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren izenean.
Datorren otsailaren 9ko jardunaldia Indesia Foroa deitzen da eta Repsol-eko CEO Josu Jon Imazek eta Industria Ministerioko idazkari nagusi Raúl Blancok irekiko dute. Bertan parte hartuko du Herán Asorey-k, Microsoft-eko presidenteorde korporatiboak. Bost mahai-inguru egingo dira eta gai hauek landuko dira: adimen artifizialaren enpresa-aukerak, industrian izan dituen benetako aplikazio kasuak, datu-espazioen garrantzia, teknologia honek ingurumen-jasangarritasunari egiten dion ekarpena eta etorkizuneko enpleguak industrian.
Repsol, Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica, Microsoft, Ferrovial eta Airbus enpresek sortu dute Indesia elkartea. Elkarte horren helburua da hazkunde ekonomikoa sortuko duen ekonomia berri bat garatzea Espainiarentzat, horretarako datuen eta adimen artifizialaren erabilera azkartuz industria arloko enpresa eta ETEetan.
Estatu mailako elkarte bat bada ere, bokazio europarra du eta bere asmoa da enpresak digitalizaziorantz eta data driven kulturarantz bultzatzea. Horregatik diseinatu dute proiektu trakziogile bat datuen eta adimen artifizialaren erabilera eskalatzeko balio-kate osoan, helburu bat definituz parte-hartzaile bakoitzarentzat: enpresa handiak, ETEak, startup-ak, hornitzaile teknologikoak eta erakunde akademikoak.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.