Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 26 iraila, 2018

Africa Basque Challenge ekimenak harremanetan jarriko ditu Kenyako eta Euskadiko ekintzaileak

Izen-emate epea zabalik dago urriaren 8ra arte.

 

Izen-emate epea zabalik dago urriaren 8ra arte

 

Africa Basque Challenge ekimenaren helburua da lankidetza-zubiak eraikitzea Euskadiko eta Kenyako ekintzaileen artean. Horretarako, deialdi bat abiarazi du, elkarlanean aritu daitezen konponbide berriak sortzeko bi lurraldeek duten arazo batentzat, hau da, landa ingurunearen eta hiriaren arteko etenarentzat.

 

Ekimenean izena eman dezakete ideia berritzaile bat duten eta proiektu bat lankidetzan diseinatu nahi duten pertsona guztiek. Prozesuan prestakuntza-programa bat eta 6 hilabeteko laguntza jasoko dituzte, batik bat 2 aste trinkotan kontzentratuta. Lehen astea Nairobin egingo da azaroaren amaieran, eta bigarrena Bilbon, 2019ko urtarrilaren bukaeran. Lurralde bietako parte-hartzailez osatutako lantalde mistoak egingo dira proiektuak garatzeko, eta prozesuaren amaieran, beren konponbideak aurkeztuko dituzte epaimahai baten eta inbertsiogile-talde baten aurrean. Ideia irabazleak 15.000 euro jasoko ditu garapenarekin jarraitzeko, eta sei hilabeteko laguntza ere bai.

 

Euskadiko eta Kenyako antolakundeek elkarrekin bultzatu dute programa hau. Euskaditik parte hartzen dute Mondragon Team Academyk, LKS-k eta Mundukide Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Bestalde, Kenyako antolatzaileak dira PLO Lumumba hezkuntza arloko fundazioa, Management University of Africa eta Freedom Farms. “Lehendik ere bazegoen harremana Kenya eta Euskadiren artean, eta hortik sortu zen proiektua” dio Maialen Mendizabalek, Africa Basque Challenge ekimenaren Euskadiko arduradunak, “hain zuzen, herrialde bietako ekintzaileen arteko konexioak sortzeko eta konponbide berriak elkarlanean garatzeko”.

 

Prestakuntza-prozesuaren barnean, parte-hartzaileek klaseak eta laguntza jasoko dute hainbat arlotako adituen eskutik, eta aukera izango dute bisitak egiteko beren proiektuekin lotutako enpresetara. Denbora horretan, talde parte-hartzaileek negozio-plan bat garatzeko behar duten guztia ikasiko dute: finantzaketa, marketina, merkatu azterketak, eta abar.

 

Izena emateko epea zabalik egongo dago urriaren 8ra arte. Deialdia 18 eta 45 urte bitarteko pertsonei zuzentzen zaie, eta mahaigaineratutako erronkarentzako proposamen bat eta gutun motibazional bat aurkeztu behar dira parte hartu ahal izateko. “Ideia bat aurkeztu beharko da planteatu dugun arazoari aurre egiteko, nahiz eta garatu gabe egon” dio Maialen Mendizabalek, “guretzat titulazioa baino askoz garrantzitsuagoa da pertsonaren jarrera eta nortasuna”.

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female  Founders  Day:  Emakumeen  talentua  eta  ekintzailetza  sustatzeko  ekitaldia  Bilbon
20/02/2025 Ekintzailetza

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon

Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Fisioterapiaren  aro  berria  diseinatzea  du  helburu  Fisifyk
20/02/2025 Emprendimiento

Fisioterapiaren aro berria diseinatzea du helburu Fisifyk

Bilboko startup honen xedea da bere zerbitzu digitala fisioterapiaren etorkizuna izatea, etengabeko zerbitzu hibrido eta publiko guztientzat irisgarria eskainiz.

AcroBioPLASTek  bioplastikoen  aplikazioa  hobetzen  du  gailu  biomediko  bihurtzeko
19/02/2025 Up Euskadi

AcroBioPLASTek bioplastikoen aplikazioa hobetzen du gailu biomediko bihurtzeko

Proiektuak material biodegradagarriak eta birziklagarriak garatu nahi ditu, bioplastikoak dituzten mugei aurre egiteko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.