AgaIntelligent enpresak etxeko segurtasun-produktu berri bat eskaintzen du, sartu-irten guztiez abisatzen duena
AgaIntelligent euskal enpresak etxeko segurtasun-produktu berri bat sortu du. Sentsoreak eta plataforma digital propio bat baliatuz, kanpoaldetik manipulatu ezin den itxitura bat eskaintzen du eta sartu-irten guztiei buruzko informazioa ematen du.
1963an sortutako konpainia hau sarrailagintza sektorean espezializatu da eta negozio-eremu berri baten aldeko apustua egin du, zeina IoT teknologiara, digitalizaziora eta konektagarritasunera zuzenduta baitago.
AgaIntelligent enpresak sortu duen plataforma digitalak Vehoo izeneko segurtasun-dispositiboa eskaintzen du. Gailu bakar batean biltzen ditu itxitura gehigarri ikusezin bat (kanpoaldetik manipulatu ezin dena) eta hainbat sentsore, erabiltzaileak uneoro izan dezan sarrera eta irteera mugimenduen berri, eta abisuak edo alarma jakinarazpenak ere bidaltzen ditu intzidentziaren bat gertatzen bada. Erabiltzaileak aplikazioan eskura dezake informazio hori (bateragarria iOS eta Android sistemekin).
Vehoo sistema AgaIntelligent enpresaren produktu-lerro berri baten abiapuntua da. Produktu horiek bereziki diseinatuta eta pentsatuta daude bizitokiei segurtasun handiagoa emateko, teknologia digitalak eta gailu mugikorrak nagusi diren lekuetan. Helburua da irekitze- eta ixte-sistemak sistema adimendun bihurtzea, erabiltzailearen eta bere etxearen konexioa ahalbidetzeko (lokalki edo urrunetik), baina, batez ere, goi-mailako segurtasun-konponbide bilakatzea gero eta konektatuago dagoen mundu digital honetan.
Gailu hau, irekitze- eta ixte-sistemen digitalizazioaren eta urruneko kontrolaren arloko gero eta eskaera handiagoari erantzutera datorrena, salgai dago jadanik.
Againtelligent enpresaren helburu nagusia da bere bezeroei lasaitasun handiagoa ematea. Eta helburu hori lortzeko, segurtasun-konponbideak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Arrasaten kokatua dagoen 9.000tik gora metro koadroko lantegi batean.
Lotutako albisteak

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez
Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan
Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra