Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 21 urtarrila, 2019

AgLa4D enpresak ingurune industrialak birsortzen ditu 3Dn

Euskal konpainia horrek errealitate birtuala, errealitate handitua eta datuak atzemateko teknikak erabiltzen ditu fabrika baten eredu birtualak sortzeko

Euskal konpainia horrek errealitate birtuala, errealitate handitua eta datuak atzemateko teknikak erabiltzen ditu fabrika baten eredu birtualak sortzeko

 

AgLa4D Construction Technology konpainiak duela zortzi urtetik eskaintzen ditu errealitate birtualeko eta errealitate handituko zerbitzuak, prozesu industrialak optimizatzeko. Denbora horretan ikusi dute nola horrelako teknologien inguruko startupek ziztu bizian egin zuten gora eta nola gero jaitsi egin ziren, bai negozio-bolumenari eta bai beren heldutasun teknologikoari dagokionez, oztopo handiak daudelarik oraindik heldutasun horretara iristeko. Lander Amorrortu, AgLa4D enpresako New Business Manager-arekin hitz egin dugu.

 

Noiz abiatu zen AgLa4D?

Profil desberdinetako hiru bazkidek (aparejadore bat, telekomunikazioetako ingeniari bat eta arkitekto bat) sortu genuen enpresa hau 2010ean, BEAZ edo Tecnalia bezalako erakundeen laguntzarekin. Hasieran, asmoa zen errealitate birtualeko eta errealitate handituko konponbideak garatzea eraikuntzaren sektorerako. Orduan Walkinside deskubritu genuen, Belgikako enpresa batek garatutako software bat, oso desberdina zena Unity -sasoi hartan Espainian gehien erabiltzen zena- bezalako lehiakideetatik. Ohartu ginen Walkinside mundu osoan erabiltzen zela prozesu industrialetarako, biki digitalak egiteko, e.a., eta erabaki genuen produktu hori frankizia gisa sartu nahi genuela Espainian, sektore desberdinetako (itsasgintza, petrolioa, energia sorkuntza…) enpresa handiei saltzeko.

Kontua da 2013an Siemens-ek Belgikako enpresa hura eta bere software guztia erosi zituela produktu handiago bat garatzeko, eta gaur egun COMOS Walkinside softwarearen banatzaile eta garatzaile gara Espainian.

 

Zer da COMOS Walkinside?

COMOS Walkinside da Siemens-ek datuen analisirako behar zuen 3D oinarria. Enpresa askotan txertatzen ari den PCS 7 automatizazio-algoritmoaren hurrengo urratsa da.

COMOS Walkinside-k konponbideak eskaintzen ditu lantegi bateko datu errealetatik abiatuta errealitate birtualeko ereduak 3Dn sortu eta bistaratzeko. Erabil daiteke langileei prestakuntza murgiltzailea emateko eta hainbat tresna eskaintzen ditu datuak eraginkortasunez trukatzeko hirugarrenen aplikazioekin edo lankidetza banatua garatzeko denbora errealean.

 

Nolakoak dira zuen errealitate birtualeko eta handituko konponbideak?

Datuei esker posible da lantegi baten funtzionamendua digitalizatzea, makinen zein prozesuen mantenimendu prediktiboa egitea eta langileei prestakuntza ematea errealitate handitua erabiliz. Geuk egiten dugu integrazioa lantegian. Hara joaten gara, inguruneak eskaneatzen ditugu puntu-laino batekin eta informazio guztia esportatzen dugu eredu birtual batera.  Gero, programatzaileek posible dute puntu zehatz bati buruzko informazioa ematen duten etiketak sortzea, hala etiketa batek azaldu dezake nola erabiltzen den kontrol-koadroa edo zein likido garraiatzen duen hodi batek, adibidez. Informazio hori digitalizatuta badago eredu birtualean sar dezakegu. Emaitza da bideojoko moduko bat, zeinak aukera ematen dizun lantegi birtualean barrena ibiltzeko eta puntu edo makina desberdinei buruzko informazioa aurkitzeko. Puntu zehatz bat klikatuz gero, bere funtzionamenduari buruzko informazioa agertuko zaizu. “Sinesteko ikusi, ulertzeko jolastu” deitzen diogu.

 

Zerk bereizten du zuen konponbidea merkatuko antzeko beste zerbitzu batzuetatik?

Desberdintasun handiena da guk benetako prozesuaren automatizazioa saltzen dugula. Prozesua, elementuak, makinak eta linealak beti aldatzen dira. Beste birtualizazio-tresna batzuek prozesuen une zehatz bateko argazki finkoak eskaintzen dituzte. Nola COMOS Walkinside softwarea datu errealekin elikatzen den eta nola gure prozesua automatikoa den, egunero izan dezakezu zure lantegiari buruzko informazio eguneratu eta erreala.

Bestalde, COMOS Walkinside softwarea gai da milioi bat poligono irudikatzeko, aldiz, beste tresna batzuek (Unity-k adibidez) sei hilabeterainoko epea behar izaten dute tamaina horretako lantegi baten irudikapen birtual bat egiteko, eta denbora horretan gauza eta elementu asko aldatzen dira.

 

Zure ustez zenbateko inpaktua dute errealitate birtualak eta handituak industria sektorean?

Gaur egun errealitate handitua eskuragarriagoa da errealitate birtuala baino, edonork erabil baitezake sakelako batekin edo tablet batekin. Errealitate birtualak ez du asko aurreratu 2010etik, jendeak ez baitaki zer nahi duen. Errealitate birtualak industria sektorean funtzionatuko badu, sinkronizatuta egon behar du prozesuekin eta informazio errealaz elikatu behar du. 3D eredu bat egiteko ez da bakarrik behar geometria, informazioa ere bai. Kontua ez da habe bat edo zutabe bat birsortzea, baizik eta jakitea zenbat pisu jasan dezakeen, horrela aurreikusteko zein ondorio egon daitezkeen lantegian aldaketak egiten badira. Hau ez da bakarrik lantegiaren interiorismoa. Jendeak bere informazioa digitalizatu behar du.

Bestalde, askotan esaten da posible dela errealitate birtual murgiltzailea erabiltzea betaurreko edo bisoreen bitartez. Ingeniariak errealitate birtualeko betaurrekoak jantzita balebiltza egunero, hilabeteren buruan denak leudeke bajan lepoko minagatik eta zorabioengatik. Inork ezin du lan egin bi kiloko zama duen zerbaitekin. Era berean, ez da logikoa errealistak ez diren eredu birtualak egitea erabiltzaileak ez daitezen zorabiatu.

 

Zeintzuk dira AgLa4D enpresaren etorkizuneko erronkak?

Jendaurrean aurkezteko moduko proiektu bat izatea. Ezarrita gaude, baina ezin dugu jendaurrean azaldu zertan ari garen. Gure bezeroetako batek publikoki adierazten duenean digitalizazio prozesu bat egin duela gurekin eta azaltzen duenean nolako abantailak eman dizkiogun, orduan posible izango da kasu arrakastatsu bat aurkeztea. Hainbat sektoretan sartu gara: petrolioa, itsasgintza, zementua, elikadura, eta abar, baina sektoreak baino ezin ditugu aipatu momentuz.  Nahi duguna da jendeak jakin dezala zer egiten dugun eta zer egin dugun.

Lotutako albisteak

Marijo  Pagalday  (Mondragon  Korporazioa):  “Gure  helburua  balio  kate  osoa  hartzen  duen  360º  digitalizazioa  eskaintzea  da”

Marijo Pagalday (Mondragon Korporazioa): “Gure helburua balio kate osoa hartzen duen 360º digitalizazioa eskaintzea da”

Mondragon Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuen saila 9 kooperatiba autonomok osatzen dute, eta elkarrekin koordinatuta daude. Kooperatiba horiek 3.000 lanpostu inguru sortzen dituzte zuzenean, eta 300 milioi euroko fakturazioa dute.

Alex  Rayón  (Brain  &  Code):  “Teknologia  mugikorrekiko  eta  Adimen  Artifizialarekiko  elkarbizitza  naturalizatu  behar  dugu”

Alex Rayón (Brain & Code): “Teknologia mugikorrekiko eta Adimen Artifizialarekiko elkarbizitza naturalizatu behar dugu”

Hezkuntza teknologiko irisgarria bultzatzen duen enpresako CEOak Digital Open Knowledge DOK jardunaldian parte hartu du. Bertan, eraldaketa digitala eta adimen artifiziala aldaketa-azeleragailu gisari buruz hitz egin du.

Intralogistik:  “Industria-sektoreko  enpresei  laguntzen  diegu  haien  kudeaketa  logistikoa  eraginkorragoa  eta  merkeagoa  izan  dadin”

Intralogistik: “Industria-sektoreko enpresei laguntzen diegu haien kudeaketa logistikoa eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin”

Bizkaiko aholkularitza-enpresa barne-logistikaren arloko diagnostiko-zerbitzuetan, soluzio diseinuan, simulazioan eta ezarpenean espezializatuta dago.

NORAi:  “Business  Intelligence  teknologia  abantaila  lehiakorra  da  enpresentzat”

NORAi: “Business Intelligence teknologia abantaila lehiakorra da enpresentzat”

Fideslan aholkularitzaren barruan sortutako enpresa donostiarrak datuak aztertzen ditu BI tresnen bidez, erabakiak berehala eta kontrastatuta hartzeko.

Manex  4.0-HRE  Automationek  “Espezializazio  estrategikoa”  saria  jaso  du  2024  Toribio  Echevarria  sarietan
23/08/2024 Berrikuntza

Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan

Enpresak 40 urte baino gehiago daramatza Elgoibarko Ibaitarte industrialdean, Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k kudeatuta.…

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.