Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 abendua, 2024 Ekintzailetza Eraldaketa digitala Up Euskadi Start up Zutaz mintzo (gara)

Aglaya Virtualek mundu birtualak demokratizatzen ditu mota guztietako konpainia eta enpresentzat

Enpresa pandemiaren garaian sortu zen, ekitaldien eta azoken garapena errazteko helburuarekin, eta lau urte hauetan egon diren baldintzetara egokitu da.

Aglaya Virtual 2020an jarri zen abian, koronabirusaren pandemiaren konfinamenduan zehar. Mundu birtualetan ekitaldiak eta azokak egiteko jaio zen. “Salbuespeneko egoerak, giltzapetuta bizitzeko derrigorpenak, behartutako digitalizazioa zekarrela ikusi genuen. Aglaya Events bezala hasi ginen eta urte batzuk igarota abizena aldatu diogu”, azaldu du Gorka Lorenzok, enpresaren sortzaileetako batek. 

Horrela, premium zerbitzu bat ematen zuen plataforma bat garatu zuen bere jarduera profesionala aurrez aurre egin ezin zuren sektorearentzat. Lorenzok dioen bezala, “norbaitek networkinga egiteko parte hartu nahi bazuen mundu guztiaren aurrean hitz egin behar zuen bideo-dei masibo haietatik aldentzeko, plataforma bat garatu genuen. Bertan, erabiltzaileek, abatar baten bidez, azoka fisiko bat gogorarazten zuen eta espazialtasunaren kontzeptua barne hartzen zuen hiru dimentsioko ingurune batera sartzeko aukera izango zuten”. Gainera, gertutasunaren araberako audio bati esker eta hauta zitezkeen abatar baten bidez, erabiltzaileek haien nortasuna pertsonalizatzen zuten eta pertsona desberdinekin elkarrizketa pribatu bat izan zezaketen, baita standetako edukia kontsumitu ere. Babesleek ere ikusgarritasun egokia izan zezaketen salbuespen-egoera horren aurretik adostu ahal izan zutenaren arabera. 

Hasierako bezeroekin abian jarri eta produktua baliozkotu ondoren, lehen proiektuak saldu zituen eta hainbat ekitaldi egin zituen 2021ean. “Une hartan, enpresa askok bilerak izan nahi zituzten gurekin, konpondu beharreko premia argi bat zegoelako, baina presentzialtasuna itzuli zenean, ekitaldien sektore gehienak erabaki zuen hori guztia ezabatzea eta bi urteko inpasse hori gertatu ez balitz bezala egitea. Orduan guk teknologiaren pibote bat egin genuen, merkatuan oinarritua, eta Aglaya Virtual izena hartu genuen”, dio Lorenzok. 

Horrela, konfinamenduaren testuinguruan enpresak jasotako feedbackaren bidez, 180 graduko bira eman zuen eta gaur egun erabiltzen duen teknologia garatu zuen. Teknologia hori webgunetik irisgarria da, baita Interneterako sarbidea duen edozein gailu mugikorretik ere. Gainera, errealitate birtualeko betaurrekoekin sartzeko aukera dago. “Erabilerraztasuna irabazi dugu, baina potentzia galdu dugu. Ekitaldien sektore horretatik urrundu egin gara, ingurune baten barruan 200 abatar izatetik, gehienez, 50 ostatatzera igaro garelako”, argitu du sortzaileak. Gaur egun, Aglaya Virtual enpresak mundu birtualak egiten ditu erabilera korporatiborako eta enpresek hiru dimentsioko ingurune batean sar dezaketen edozein esperientzia birtualizatu ahal izateko. Horrek, Lorenzok adierazten duen bezala, ‘wow efektua’ ematen dio enpresa batek sortzen duen esperientzia bati, munduari edukia, produktuak edo haiek nahi duten edozer aurkeztu ahal izateko”. 

Lau urteko ibilbidean, Aglaya Virtualek industria eta hezkuntza sektoreekin lan egin du batez ere. Eta, gaur egun, azken horrekin dago harreman gehien bat, gero eta garrantzi handiagoa ematen baitzaio gamifikazioari hiru dimentsioko ingurune batean, publiko objektibo oso gazteari begira, kasu honetan LHko edo unibertsitateko ikasleei begira. 

Etorkizunean, daukan teknologia garatzen jarraitzeaz gain, bere helburua da “mundu birtualak demokratizatzea mota guztietako enpresentzat”. Aglaya Virtuali gustatuko litzaioke bezeroak berak, modu merkeagoan, horrelako teknologia batera errazago iristeko aukera izatea, aretoak sortzeko, pertsonalizatzeko eta desberdinak egiteko lehen urratsak eman ahal izango dituen konfiguratzaile batekin. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 20 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
19 abendua, 2024 Ekintzailetza
BIC Bizkaiak 10. urteurrena ospatzen du 65 enpresa garatu, 500 lanpostu sortu eta 175 milioi euroko fakturazioarekin
Irakurri gehiago
POLYKEY 17 abendua, 2024 Ekintzailetza
Polykey-k soluzio polimerikoak eskaintzen ditu etorkizun jasangarriago baterako
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 13 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Bilbao Slush 11 abendua, 2024 Ekintzailetza
Bilbao Slush’D 2025: Deskubritu, konektatu eta hazi
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak