Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Amets, 1979an Laudioko lonja txiki batean makineria konbentzionalez hornitutako mekanizazio-tailer txiki gisa ireki zela, urteak igaro ahala, etengabe eboluzionatzen ari den piezak planopean mekanizatzeko enpresa bihurtu da. Guztira 27 profesionalek osatzen dute enpresa eta bezeroei esker hazten joan da. Bezero gehienak industria-sektore dibertsifikatu batetik datoz. “Ez dugu bezero ‘tipo’ bereizgarririk, baina horrek aberastu ere egin gaitu, sektore bakoitzaren berezitasunak ezagutzeko aukera ematen baitigu, balizko bezero berrien beharrei erantzuteko hobeto prestatuta egoteko”, aitortu du Alazne Aldaiturriaga Ametseko zuzendari exekutiboak.
Beraz, zientzia, energia edo teknologia bezalako sektoreek, beste askoren artean, enkargu soil baten bila ez ezik, enpresak bezero guztiei eksiantzen dien kaudimen eta fidagarritasunagatik ere jotzen dute Ametsera. Aldaiturriagak dio: “Beren beharretatik haratago joaten saiatzen gara”. Izan ere, konpainiak digitalizazioaren alde eta ordenagailuz lagundutako diseinu eta fabrikazio teknologien alde egindako apostuari esker, beraien zazpi askatasun graduko bost ardatz dauzkaten makinak diseinatu daitekeen ia edozein geometria zehaztasun handiz lor dezakete. “Azken urteotan ahalegin handia egin dugu teknologiarik aurreratuena izateko, gure taldea trebatzeko zerbitzurik onena eskaintzeko eta beti abangoardian egoteko”, onartzen du zuzendari exekutiboak.
Horrela, Ametsen Kudeaketa Sistema Integratuak hiru oinarri nagusi ditu bere jarduerarako: zerbitzuaren kalitatea, ingurumenaren babesa eta laguntzaile guztien ongizatea; bazkide, langile, hornitzaile edo bezero badira ere.
Kalitate hori lortzeko, enpresak I+Gren aldeko apustua egiten du, baliabideak eta prozesuak optimizatzeko, zerbitzua eta ospea hobetzeko eta sinergiak sortzeko aukera ematen baitie. Aldaiturriagak gogoeta egiten du: “Gauzak egiteko modu hobea dagoela eta mundua mugitzen ari dela badakigu. Horregatik ez dugu atzean geratu nahi”. Hori dela eta, konpainiak SPRI Taldearen hainbat programatan parte hartu du, hala nola ‘Enpresa Zibersegurtasunean’ eta ‘Industria Digitalan‘, digitalizazioari begira, ‘Hazinnovan’, enpresen berrikuntzan laguntzeko, edo ‘Hazitek’ programan, I+Gri zuzenduta.
Ametsek ingurumenarekin duen konpromisoari dagokionez, enpresak erabaki kontzienteagoak eta iraunkorragoak hartzen ditu; izan ere, Aldaiturriagaren arabera, “gaur egun produktibitatea lortu behar dugula badakigu, etorkizunean jasangarritasuna bermatzen dugun bitartean”.
Etorkizunari begira, konpainia bere parkean sartu dituzten azken makinetako bi instalatzen ari da une honetan: lau metroko luzera duen ‘Soraluce mekanizazio-zentroa’ eta Y ardatza duen CMZ tornua. Gainera, enpresako taldeak argi du “Amets lan egiteko leku hobea bihurtu nahi duela, eta, horregatik, etorkizunari begira, Adimen Artifizialaren aplikazioan eta negozio fisikoari nola lagun diezaiokeen jarrita duela begia”, ziurtatu du zuzendari exekutiboak.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Lotutako albisteak

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.