Ana Santiago: “Ingeniaritzek oso aukera desberdinak eskaintzen dituzte profesionalki garatzeko”
Sisteplant enpresako zuzendari nagusiak nabarmendu du beharrezkoa dela bokazio teknologikoak sustatzea emakumeen artean
Industria sektorea eremu maskulinoa izan da tradizionalki eta, Lan Ministerioak emandako datuen arabera, profesionalen %25 bakarrik dira emakumeak. Hala ere, Ana Santiagok azaldu duenez, gauzak ari dira aldatzen pixkanaka eta gero eta emakumezko ikasle gehiago daude Ingeniaritzako unibertsitate eta eskoletan. “Argi dago neska gehiagok egiten dituztela ingeniaritzako ikasketak; beste kontu bat da gero zein izaten den beren garapen profesionala”.
Ana Santiago ingeniari industriala da eta enpresentzako ingeniaritza industrialeko zerbitzuak ematen dituen Bizkaiko Sisteplant enpresako arduradun nagusia duela 3 urtetik. Horrez gain, irakaskuntzan ere ari da, Ingeniaritza eta Kudeaketako irakasle delarik hainbat unibertsitate eta negozio eskolatan. Sisteplant enpresako zuzendari nagusiaren arabera, arlo teknologikoko etena murrizteko garrantzitsua da gai horiekiko interesa piztea adin goiztiarretatik hasita. “Berdin tratatu behar ditugu neskak eta mutilak txikiak direnetik, jolasen bidez piztuz teknologiekiko interesa, hau da, gogoa izan dezatela jakiteko gauzek nola funtzionatzen duten eta nola eraikitzen diren”.
STEAM ikasketek aukera profesional ugari eskaintzen dituzte eta horregatik garrantzitsua da aukera horiek eskaintzea emakume gazteei. Halere, Ana Santiagok dioenez, lanbide askok lotura estua dute estereotipo batzuekin eta neska-mutilek ez dakite irtenbide profesional oso desberdinak izan ditzaketela. “Iraultza teknologiko baten erdian gaude eta oraindik ez dakigu zein profil beharko ditugun, baina ukaezina da oinarri teknologiko bat izan behar dutela” dio ingeniari industrialak, “horrela geure burua garatu eta ezagutza berriak barneratu ahal izango ditugu, burua egituratuta izango dugulako gauzek nola funtzionatzen duten ulertzeko; ingeniaritza batek aukera emango digu konpainia baten balio kateko ia edozein fasetan lan egiteko”.
Sisteplant enpresa duela 35 urte sortu zen eta sektore industrialeko produkzio, logistika eta antolakuntza prozesuen optimizazioan espezializatuta dago. Gaur egun, Bizkaiko Teknologi Parkean du egoitza, presentzia du bost kontinentetan, 2.000tik gora bezero ditu eta 170 laguneko plantilla. Berrikuntza funtsezkoa da bere negozio estrategian, I+G-ko inbertsioa enpresaren urteko kostuen %30 baita. “Berrikuntza-politika oso indartsuak dauzkagu eta hori motibazio handia da gurekin lan egiten duten pertsonentzat, erronkak planteatzen dizkietelako”.
Lotutako albisteak

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

HIMUGI proiektuak mugikortasunean eta garraioan aplikazioak dituen hidrogeno-propultsio sistema bat lortu nahi du
Euskal erakundeen arteko partaidetza eta lankidetza handia du, eta SPRIren Hazitek programaren laguntza ekonomikoa jaso du.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.