Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Eraldaketa digitala Eraldaketa digitala I+G Zibersegurtasuna
Albisteak 15 ekaina, 2021

Aner: software, zibersegurtasun eta innobazioaren nazioarteko presentzia ‘made in Euskadi’

Taldeak Zarauztik Mexikora daramatza bere software-soluzioak eta konpromezu sendoa mantentzen du berrikuntzarekin, sei Hazitek proiektutan parte hartuz

Euskadik soluzio-teknologikoen arloan erreputazio globala mantentzen du Aner Taldea bezalako firmei esker. Enpresa duela 35 urte baino gehiago hasi zen Zarauzko merkataritza etxabe batean bi langilerekin eta gaur egun hiru euskal hiriburuetan, Madrilen, Bartzelonan, Murtzian, Kolonbian eta Mexikon dituegoitzak. 70 pertsona baino gehiagori ematen die enplegua eta Urola Kostan errotuta, erabakigunea independentea bertan mantetzen du: “Ez gara Apple edo Microsoft, baina gure hazkundea ere izan dugu”, adierazi du zuzendari nagusiak, Luis Fernándezek.

Enpresentzako kudeaketa software-en (ERP) fabrikazioa da Anerren jarduera nagusia. “Hamarkadak daramatzagu ETEei bere informazioa antolatzen laguntzen, haien prozesuak optimizatzen eta planifikatzen eta gure software-aren bilakaera eta norakoa erabakitzen”, azaldu du Fernándezek. Hala ere, Anerrentzako aplikazio egoki bat izatea ez da nahikoa, eta “zerbitzu on bat emateko nahitaezkoa da ERPen azkenengo tendentzietan eguneratua egotea I+G departamentu sendo batekin, enpresen prozesuak ulertzen dituen eta kualifikazio handia duen inplantari-talde bat izatea eta egunerokotasunean egoteko bezero-arreta zerbitzua izatea”. Adibidez, Ticket BAI araudi berriaren inplantazioarekin, “non aitzindariak garen eta jadanik martxan gauden”, gehitu du.

Fernándezek ERP zehatzak azpimarratzen ditu, Anerri balio erantsia ematen diotenak. Zuzendariak PROWIN nabarmentzen du, aurreko ERP bat, mundu osoan 700 inplantazio baino gehiago dituena; baita bere azkenengo proposamena ere, OnyxERP: “2018an ateratako software osoa eta berritzailea da eta enpresen aldetik harrera paregabea izaten ari da. Era integral eta multisektorialean laguntzen die”. Azkenengo ERP hau nazioarteko mailan ere zabaldu da: “Hiru urte baino gutxiagoan, eta pandemia bat tarteko, Kolonbia eta Mexikoko araudira egokituta dago. Bertan, hainbat kasu arrakastatsu ditugu, eta tokiko laguntza eskaintzen dugu Kolonbiako filialetik”.

DMRPri buruzko jardunaldi informatiboa

Eguneroko jardueraz gain, jardunaldi informatiboetan ere hartzen du parte, esaterako, ekainaren 16an Mondragon Unibertsitatearekin batera antolatu dena, DDMRP metodologia berritzaileari buruzkoa. Duela hamarkada batzuetatik hona, hornidurak salmenta-aurreikuspenen arabera finkatzen dira, baina ingurune oso aldakorretan (VUCA) hori jada ezinezkoa da: “LEAN praktika onak eta datuen meatzaritza aprobetxatuz, DDMRP metodologiak enpresek stock mailak drastikoki murriztea ahalbidetzen du, zerbitzu-maila handitzea eta larrialdien koste eta estresa murriztea”, azaldu du Fernándezek.

Mondragon Unibersitatea metodologia honetan aditua eta aitzindaria da, eta Anerrekin batera multi-ERP soluzio bat (OnyxDDMRP) garatu du, era errazean praktikan jartzea ahalbidetzen duena. Ekainaren 16an aurkeztuko da jardunaldian, online eta presentzialki antolatuko dena, eta ETE euskaldunei onura nola ekarriko dien azalduko da. Izena emateko epea zabalik dago.

Bere produktuez gain, Anerrek SPRI Taldeak bultzatutako Hazitek I+Grako laguntza programan ere parte hartzen du hainbat proiekturekin. Software, metodologia edo blockchain bezalako kontzeptu berritzaileei buruz duen ezagutza emanez, Anerrek Genio proiektuaren buru da, mantenimendurako asistentzian oinarritutako sistema inteligenteetan ardaztuta dagoena. Proiektu honetan Elecnor eta BRTA-ko kide den Tekniker-ekin batera lan egiten du.

Beste proiektu bat da INTEDDAE izenpean horniketa-katea optimizatzeko eskaerak bultzatutako eredu operatiboetara egokituta dagoena, Mondragon Goi Eskola Teknikoarekin batera. SIMLIGHT proiektua ere burutzen du, iluminazio proiektuen 3D diseinurako cloud soluzio bat, argi-simulazio hiperrealista eta BIM-ean oinarrituta dagoena, B.lux eta Tecnalia-rekin batera (BRTA-ko kidea).

Adichain proiektuan ere hartzen du parte Anerrek, non, blockchain teknologiaren bidez, pazienteari aukera ematen dion bere datuak eta historia medikoa kudeatzeko eta beste batzuekin partekatzeko. Enpresa partzuergo batek bultzatuta dago, non Anerrek Ibermática, CodeSyntax, Eurohelp, CDE, Kutxabank, NorayBio, Donostiako Gurutze Gorriko Zentro Soziosanitarioa (CSS) eta Tecnaliarekin batera lan egiten duen.

Berriz Tecnaliarekin batera, 3DEX proiektuan parte hartzen du, produktu industrialen 3D diseinurako cloud soluzio bat, ikuste hiperrealistan, errealitate areagotuan eta diseinurako laguntzarako testuinguruko sistema adituetan oinarritua, Arregui eta Treku-rekin batera. Azkenik, Autogen Hazitek proiektua nabarmentzen da, automobilgintzaren sektoreko produkzio-planten 3D diseinu sortzaileko cloud plataforma, oraingoan Ingemat y Tecnaliarekin batera.

“Horiek guztiek epe-ertainean gure produktuen bilakaera markatuko dute. Irakaspenak ere ateratzen ditugu, jadanik gure bezeroen egunerokotasunean aplikatzen ditugunak, haien beharrak erantzuteko; adibidez, makinen mantentze-lanetan”, adierazi du Fernándezek.

Zibersegurtasuna da Aner presente dagoen beste esparruetako bat: “2002an mota honetako soluzioak gehitu genituen gure zerbitzu-portfoliora, enpresek hurrengo urteetan kontu handia izan beharko zutelakoan, eta hala izan da”. Aner Basque Cybersecurity Centre-aren zibersegurtasun enpresen katalogoan agertzen da.

“Azken urte hauetan, negozio-linea honek hazkunde handia bizi izan du, enpresen jabetza mailaren handitzea, SPRIk eskaintzen dituen laguntzak eta gure partetik sortzen diren soluzioak direla eta, korporazioei gero eta babes handiagoa eskaintzeko asmoz”, azpimarratu du Fernández-ek.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Sintop  proiektuak  saldu  osteko  kudeaketa  optimizatu  du  etxebizitzen  eraikuntzan
24/02/2025 I+D+i

Sintop proiektuak saldu osteko kudeaketa optimizatu du etxebizitzen eraikuntzan

Construcciones Olabarri buru dela, plataforma adimendun bat garatu da obrak denbora errealean amaitu direnean gorabeherak erregistratzeko. Ekimenak SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Talleres  Altube,  doitasuna  nortasunean  daraman  Gipuzkoako  mekanizazio-enpresa
19/02/2025 Ciberseguridad

Talleres Altube, doitasuna nortasunean daraman Gipuzkoako mekanizazio-enpresa

Bergarako konpainiak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza bat jaso du, eta negozioa % 50 handitzea espero du 2027rako

CIC  biomaGUNEk  enpresa  bat  abiarazi  du,  nanosentsoreak  erabiliz  gaixotasunen  diagnostikoa  eraldatzeko
18/02/2025 I+D+i

CIC biomaGUNEk enpresa bat abiarazi du, nanosentsoreak erabiliz gaixotasunen diagnostikoa eraldatzeko

Taldeki Biosolutions enpresak antigorputzak azkar, merke eta sendotasunez detektatzeko sentsoreak garatuko ditu, egungo in vitro diagnostikoaren egonkortasun- eta kostu-arazoak gainditzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.