Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 27 urtarrila, 2020

AquaDat, uraren kudeaketa adimendunagoa lortzeko konponbideak

Euskal startup-ak analisi prediktiboa erabiltzen du uraren erabilpen eraginkor eta jasangarria lortzeko

Euskal startup-ak analisi prediktiboa erabiltzen du uraren erabilpen eraginkor eta jasangarria lortzeko

AquaDat proiektuaren xedea da konponbide integralak eskaintzea, batik bat, enpresei eta erakunde publikoei uraren kudeaketa adimenduna lortzeko. Startup horrek aholkularitza teknologikoko zerbitzu bat garatu du, eta baita ere ura denbora errealean neurtzeko eta aztertzeko plataforma bat. Helburua da informazio baliagarria lortzea baliabide hidrikoa modu eraginkorragoan kudeatzeko ziklo osoan, bai instalazio industrialetan eta bai hiri-ingurunean.

 

“Prozesu osoan aztertzen dugu ura, ez bakarrik ikuspuntu teknikotik, baita ere kostu ekonomikoen eta ingurumeneko kostuen ikuspegitik” azaldu du Jorge García del Arcok, AquaDat enpresako zuzendari nagusiak, “enpresa edo erakunde bakoitzaren premietara ongien egokitzen diren konponbideak eskaintzen ditugu, horretarako erabiliz ingurumen-araudi guztiak betetzen dituzten eta ekonomikoki eraginkorrak diren tresnak”.

 

Startup-ak sortu duen lehen garapena AquaRadar da, sentsore bidezko neurketa-sistema bat, uraren kalitatea neurtzen duena prozesu industrial batean, hasi instalazioetan sartzen denetik eta ateratzen den arte. Tresna horrek uraren zikloko puntu kritiko guztiak neurtzen ditu. Eskuratzen duen informazioarekin bermatzen du ura kalitatezkoa dela eta araudi guztiak betetzen dituela, eta horrekin batera, kudeaketa hobetzeko moduak proposatzen ditu.

 

Enpresak dagoeneko probatu du konponbidea, eta une honetan bezero profil desberdinen arabera pertsonalizatzen ari da. “Konponbide honen bidez enpresa batek bere prozesu industrialean gertatzen den guztia ezagutuko du, eta gainera, lotura estua du Erantzukizun Sozial Korporatiboko planekin”, dio AquaDat enpresako zuzendari nagusiak, “administrazioei, berriz, bermatzen die araudia betetzen dela”.

 

AquaDat aukeratuetako bat izan da Bind 4.0 programaren 4. edizioan (Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak SPRI Taldearen bitartez bultzatzen duen Industria Adimendunaren azeleragailu publiko-pribatua) parte hartzeko.  Programa horri esker, AquaDat enpresak bere konponbide teknologikoa garatu eta aplikatu ahal izango du Coca-Cola multinazionalarekin elkarlanean eginiko prozesu baten bidez.

 

AquaDat 2016an sortu zen, Bizkaia International Startup Connection programaren lehen edizioan parte hartu ostean. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimen horri esker, lantaldeak azelerazio-prozesu bat egin zuen CIC Boston-en. 2017an, proiektua finalistetako bat izan zen MIT Water Innovation Prize nazioarteko lehiaketan, eta 2019an lehen saria eskuratu zuen BIC Gipuzkoak antolatutako Galileo Masters lehiaketaren Euskadiko edizioan. AquaDat SPRI Taldeak bultzatutako Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemako UpEuskadi plataformako kidea da.

 

Lotutako albisteak

Krauserrek  mekanizazioaren  industriarako  ebaketa-tresna  pertsonalizatuak  eskaintzen  ditu
11/03/2025 Up Euskadi

Krauserrek mekanizazioaren industriarako ebaketa-tresna pertsonalizatuak eskaintzen ditu

Konpainiak ebaketa baldintza egokietan eta modu berme batean egiteko teknologia garatu du.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zaher  Taldeak  bere  eraginkortasun  operatiboa  hobetzea  du  helburu  eraldaketa  digital  nabarmen  baten  bidez

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez

Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Euskadi  herrialde  teknologiko  eta  berritzaile  gisa  agertu  da  Mobile  World  Congress  2025ean
05/03/2025 Up Euskadi

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean

"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.