Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 26 Azaroa, 2018

Arantxa Tapia: “2019ko aurrekontuetan 205 milioi euroko laguntzak aurreikusi dira I+G+b arlorako eta digitalizaziorako”

  Basque Industry 4.0 programak hainbat eragile bildu ditu gaur Bilbon: 2.500 partaide baino gehiago, 96 hizlari, mahainguru, hitzaldi eta tailerretan, eta 14 herrialdetako eta 12 autonomia-erkidegotako 131 enpresa, erakusketa-gunean

 

Basque Industry 4.0 programak hainbat eragile bildu ditu gaur Bilbon: 2.500 partaide baino gehiago, 96 hizlari, mahainguru, hitzaldi eta tailerretan, eta 14 herrialdetako eta 12 autonomia-erkidegotako 131 enpresa, erakusketa-gunean

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailak antolatu du ekitaldia, SPRI Taldearen bidez, enpresa, kluster, teknologia-zentro eta unibertsitateekin elkarlanean.

 

Ekitaldiak duen garrantziaren adierazle Europako Batzordearen espezializazio adimenduneko hiru plataformen lehen bilera bateratua egingo da Euskadin,

 

Informazio gehiago Irekia webgunean: http://bit.ly/2DWzsfl

 

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak gaur iragarri duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2019ko aurrekontuetan %6ko hazkundea aurreikusten da I+G+b arloko laguntzetarako, eta enpresen digitalizazio-programetarako. Guztira 205 milioi euro bideratuko dira laguntza horietan. Tapiak oroitu du aurreikuspen hori betetzeko, kontu publikoek behar besteko babesa lortu behar dutela Eusko Legebiltzarrean; izan ere, aurrekontuetan luzapenen bat gertatzen bada, zenbateko hori 192 milioi eurotara mugatuta geratuko da.

 

Basque Industry 4.0-The Meeting Point jardunaldiaren 5. edizioaren irekiera ekitaldian egin ditu Tapiak adierazpen horiek. Aurten, 2.000 eragile baino gehiago bildu dira Euskadiko 4.0 Industriarekin loturiko topaketan: enpresa eta industria munduko kideak, teknologia-zentroetako, klusterretako eta unibertsitateetako ordezkariak…

 

SPRI Taldeak antolatutako Basque Industry 4.0 topaketa Bilboko Euskalduna Jauregian izan da aurten. Osotara, 96 hizlarik hartu dute parte hitzaldi, tailer eta mahainguruetan, eta 131 enpresak eta startup-ek erakutsi dituzte beren berrikuntzak eta produktuak erakusketa-gunean. Guztira, 14 herrialdetako eta 12 autonomia-erkidegotako ordezkariak elkartu dira Bilbon, laugarren industria-iraultzari buruz eta informazioaren teknologia berriak ekoizpen-prozesuetan txertatzeari buruz eztabaidatzeko. 31 hitzaldi, mahainguru, erakustaldi eta tailer esperimental izan dira etorkizunean indarrean izango diren teknologia horiei guztiei buruz.

 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak adierazi du Basque Industry 4.0 estrategia duela sei urte jaio zela eta “abiadura geldiezinean” ari dela urratsak ematen. Orobat, uste sendoa agertu du erakunde, industria-sektore eta tamaina desberdinetako konpainien elkarlanari esker, Laugarren Industria Iraultza honekin bat egiteko zailtasunak dituzten enpresak ere ez direla programatik kanpoan geratuko.

 

Arantxa Tapiak berariazko hainbat ekimen eta neurri iragarri ditu datorren urtean Euskadin 4.0 industria sendotzeko. Besteak beste, honako hauek: Renove programaren edizio berri bat, aktiboak eskuratzeko; laguntza handiagoak zibersegurtasunean eta digitalizazioan; estrategien analisirako Haziinova programa berritzailea ETE-ei zuzendua; eta BIND 4.0 azeleratzailea sektore berrietara hedatzea, hala nola elikadura eta gastronomiaren sektoreetara.

 

Kanpoko herrialdeetako bisitarien artean, nabarmentzekoa izan da Marco Taisch Milango Politeknikoko irakaslearen sarrerako hitzaldia. 4.0 Industriako berrikuntza teknologikoak errentagarri egiteko moduei buruz aritu da Taisch. 2002. urtetik, Etorkizuneko fabriken ikerketarako Europako Elkartean (EFFRA) dihardu Taischek, eta haientzat mapa teknologikoak eta produkzio-sistemei buruzko prospektiba teknologikoko analisiak egin izan ditu.

 

Urte gutxitan, ekitaldiak entzute handia lortu du nazioartean, eta, horren adierazle, Europar Batzordeak hitzordu garrantzitsua finkatu du aurtengo egutegian: espezializazio adimenduneko hiru plataformen (S3Platforms) lehen bilera bateratua, hain zuzen. Bilera hori bihar asteartea, hilak 27, eta etzi, hilak 28, izango da leku berean. 4.0 Industriako Europako aditu nagusietako batek, Slawomir Tokarsik, emango du Kongresuko hitzaldietako bat. Berrikuntza eta Fabrikazio Aurreratuko zuzendaria (DG GROW) da Tokarsi. Batzordeak berak esteka bat egokitu du bere webgunean, Basque Industry 4.0 ekimenean parte hartzera gonbidatzeko.

 

Bilbora etorri dira propio Europako Batzordeko lau zuzendari nagusi, baita industria-modernizazioari, energiari eta nekazaritzako elikagaiei buruzko plataformetan parte hartzen duten 120 eskualdetako 200 ordezkari baino gehiago ere. Junto a ellos, altos funcionarios de las distintas Direcciones Generales de la Comisión Europea que trabajan en el desarrollo de estrategias de especialización inteligente (DG GROW, DG REGIO, DG RTD, DG ENER, DG AGRI y JRC) y expertos temáticos.

 

Urtero bezala, Kongresuak, osoko sesio, mahai inguru, txosten, sesio paralelo, 4.0 teknologiak ematen dituzten enpresei dedikatutako erakustokiez, baita 4.0 industriarako soluzioen “gramifikazioari” eta startup-en azeleragailua den Bind 4.0-ari arreta berezia eskainiko dioten tailer eta esperientzia txoko batez ere osatutako egitarau kontzentratu bat izango du. Guztira. 2.000 parte-hartzaile baino gehiago, 60 txostengile 30 hitzaldi baino gehiagotan eta euren berrikuntzak aurkeztuko dituzten erakustoki propioa izango duten 135 enpresa, marka guztiak hautsiz. Erakusketako enpresak

 

Euskadiko enpresariek 4.0 Industriaren 8 sektore garrantzitsuetako aplikazio kasuak erakutsiko dituzte: Aeronautika, Elikadura, Automobilgintza, Eraikuntza, Energia, Makina- Erreminta, Mugikortasuna eta Logistika, TEIC eta Aurreratutako Zerbitzuak, eta, horrez gain 12 erakusketa izango dira 4.0 Industriarako 12 soluzio teknologikoen inguruan; aurkezpen horiek hauetan oinarrituko dira: Industria Datuen Analitika (Big Data), Industria Zibersegurtasuna, Cloud Computing, Fabrikazio aditiboa, Gizakia- Makina areagotutako interfazeak, Errealitate birtuala eta areagotutako errealitatea, Robotika kolaboratiboa, Sentsorikoa eta Sistema Ziberfisikoak (CPS).

 

Ekintzailetza teknologikoak gainera, BIND 4.0 programako industrien eta startup-en arteko lankidetza proiektuetako aurrerapausoen aurkezpenera dedikatutako berezko espazioa izango du Basque Industry 4.0-ean.

 

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak  Prestakuntza  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.