Arantxa Tapia: “Gure lehiakortasun eredua digitalizazioan eta inbertsioetan oinarritu behar da, ez lan-orduen kostuan”
- Tapia sailburuak auto-elektrikorako trantsizioa era ordenatuan egiteko deia egin du, diesela demonizatu eta zergekin kargatzeak trantsizioa konplikatu egingo bailuke
- Bilboko Portuko zamaketarien lan-gatazkaren inguruan, Arantxa Tapiak dio bi aldeek borondatea eduki behar dutela akordio batera iristeko, baina kontuan izanik zein diren arauak eta legeak une honetan
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratiko “faktoria” saioan.
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak nabarmendu du Euskadiren lehiakortasun ereduak digitalizazioan eta inbertsioan oinarrituta egon beha duela, baita jasangarritasunean eta langile espezializatuetan ere. “Guk produkzioa egin behar dugu lehiakor, lan-orduen kostua ez da izan behar gure lehiakortasun eredua”, esan du.
Dieselaren zergari buruz galdetuta, Tapia sailburuak esan du diesela demonizatu eta zergekin kargatzeak auto-elektrikorako trantsizioa konplikatuko lukeela; izan ere, gaur egun, errepideten ibiltzen den zama-garraoian eta ontzietan diesela erabiltzen da. “Dieselari bapatean zergak ezartzen bazaizkio sektoreek asko sufrituko dute”, esan du. Zentzu honetan, Arantxa Tapiak trantsizioa era ordenatuan egiteko deia luzatu du. Horrela, gaineratu du gaur egungo diésel auto berri batek gutxi kutsatzen duela, eta, beraz, diesel edo gasolina auto zahar bat diesel auto berri batengatik aldatzeak emisio gutxiago isurtzen laguntzen duela.
Bilboko Portuko zamaketarien lan-gatazkaren inguruan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak adierazi du egokiena bi aldeen artean onartutako bitartekaritza litzakeela, baina adostasun batera iritsi ez direnez, Eusko jaurlaritzak uste duela ezinbesteko bitartekaritza martxan jarri beharko litzakela egoera honi irtenbide bat emateko. “Bi aldeek borondatea eduki behar dute akordio batera iristeko, baina kontuan izanik zein diren arauak eta legeak une honetan”, esan du.
Lotutako albisteak

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko
23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da
Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.