Arituk enpresetan produktu eta proiektuen bizi-zikloa kudeatzeko euskarazko lehen plataforma garatu du
Aritu 1994an Aretxabaletan (Gipuzkoa) sortutako konpainia da. Bere lehen urratsak ingeniaritza eta bulego teknikoko laguntza zerbitzuak eskaintzen zituen enpresa bezala eman zituen, eta handik gutxira informatika gehitu zuen bere zerbitzuetan, zehazkiago software ingeniaritza. Gaur egun, Arituk soluzio propio baten alde egin du, Elora PLM izenekoa, ‘Open source’ plataforma bat hain zuzen ere. Bere arduradunen arabera, PLM teknologien erabilera ‘demokratizatzea’ helburu du plataforma hori. “Elorak enpresen esparru garrantzitsuenak, hau da, produktua, prozesua eta ezagutza, babesten eta kudeatzen laguntzen du”, azpimarratu du Arituk.
Produktuaren edo proiektuaren bizi-zikloa kudeatzeko diseinatutako plataforma digital eta kolaboratiboa da Elora. PLM honen bidez, enpresak eskatzen duen antolaketa guztiak, merkataritza, ingeniaritza, erosketa, fabrikazio edo kalitate sailetan, bere ezagutza ematen du, produktua azkarrago eta eraginkortasun handiagoz garatu ahal izateko. Gainera, hornitzaileekin, bezeroekin eta kanpoko laguntzaileekin lankidetzan aritzeko plataforma bat izatea ahalbidetzen du. Josu Unamuno Arituko CEOaren hitzetan, “Produktuari buruzko ezagutza guztia enpresan bertan mantentzen da, ingurune seguru batean, eta modu azkar eta errazean eskuragarri”.
Duela urte batzuk, Elora bezalako sistemak erakunde handiei zuzenduta zeuden, baina gaur egun oso beharrezkoak dira ETEetan ere. Arituk, batez ere, bere produktuan edo prozesuan konplexutasuna duten industria-enpresekin lan egiten du. “50 pertsonatik gorako industria-enpresek eskura dute beren errealitatera egokitu daitekeen plataforma mota hori, ez dira enpresa handiak izan behar”, azpimarratu du Unamunok.
Bere konplexutasuna dela eta, horrelako PLM sistemen eskaintza txikia da merkatuan. Horregatik, Euskadin garatutako plataforma hau Siemens bezalako marka ezagunekin lehiatzen ari da. Gainera, Elora software librekoa da, eta hori are arraroagoa da merkatuan, euskarazko lehen plataforma izateaz gain, bakarra ere bada.
“Platadorma euskaraz eskuragarri egotea naturala da guretzat, gure ama hizkuntza baita, eta baita gure bezero askorena ere. Urte asko daramatzagu softwarea garatzen eta ia guztiak euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz erabili ahal dira “, gaineratu du Arituko CEOak. Zentzu horretan, nazioarteko ‘open source’ proiektu batzuetan ere lagundu dute, euskaraz erabili ahal izateko itzulpenak sortzen.
Arituren etorkizuneko planak, Elorari dagokionez, plataformaren garapenean aurrera egitea eta bere prozesuak hobetzen jarraitzea dira, plataforma digitalizatzeko gaitasunak eboluzionatzeko helburuarekin. Horrela, enpresak etorkizunean eskatuko diren zerbitzu eta irtenbide berriei aurrea hartu nahi die, baita erabiltzeko modu berriei, elkarlanari eta abarri ere.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresak digitalizatzea da, big data, machine learning, adimen artifiziala eta marketing digitala bezalako tresnak, zerbitzuekin, laguntzekin eta hemen zehazten diren aktiboekin sustatuz.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.