Liderrak Lantegi Adimendunean trebatzeko promozio berri bat abiatu da
IMHren Digital Manufacturing Masterrak prestakuntza eta enpresa industrialetarako lan-kontratua uztartzen ditu
Industria Lantegi Digitala deritzon kontzepturanzko eraldaketa betean murgilduta dago, eta 4.0 Industriari lotutako aldaketak eta teknologiak menperatzeko gai diren profesional espezializatuen profil berriek gero eta eskari handiagoa dute euskal enpresen artean. Behar honi erantzuteko, IMH Makina Erremintaren Institutuak Digital Manufacturing Unibertsitate Masterra sortu zuen 2018an, euskal enpresa industrialen lankidetzaz.
Izaera duala da master honen ezaugarri nagusietako bat, izan ere, prestakuntzarekin batera, lan-kontratua ere eskaintzen du enpresa laguntzaileetan. Prestakuntzari dagozkion bi urteetan, ikasleek lan-jardunaldiaren % 50 enpresa laguntzaileetako batean betetzen dute. Hauexek dira enpresa laguntzaileak: Alcorta Forging Group, Danobat S.Coop, Geminis Lathes, GMTK, Remote Monitoring Services, Ikergune, IMH FUNDAZIOA eta Loire-Gestamp.
Master honen bigarren promozioa abiatu berri da, eta lehen mailako ikasleek Ingeniaritza arloko Soluzio Integralei buruzko ikasgai-multzo batekin eman diote hasiera prestakuntzari, Tecnaliako adituen eskutik. Bestalde, lehen promozioko ikasleek bigarren maila hasi dute Vicomtech eta Ekideren egoitzetan, Ikusmen Artifizialari buruzko prestakuntzarekin.
Industriaren eraldaketa digitala bultzatzeko gai diren “4.0 liderrak” prestatzea da masterraren helburua. Horretarako, ikasleek diziplina anitzeko ezaguerak hartzen dituzte, baita 4.0 Industriaren inguruneko teknologiek planteatzen dituzten erronkei erantzuteko moduko prestakuntza praktikoa ere.
Digital Manufacturing unibertsitate master duala UPV/EHUri atxikitako titulu ofiziala da. Prestakuntza IMHn, Tecnaliaren Donostiako egoitzan, Elgoibarko IK4-IDEKO zentro teknologikoan, Zamudioko Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroan, Ekiden eta Vicomtechen ematen da.
IMH Makina Erremintaren Institutua Eusko Jaurlaritzaren menpeko Lanbide Heziketako zentro integratu publikoa da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari atxikitakoa.
IMH, el Instituto de Máquina Herramienta es un centro integrado de Formación Profesional público perteneciente al Gobierno Vasco y forma parte de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación.
Lotutako albisteak

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez
Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan
Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.