De izquierda a derecha, los fundadores de Laubor Technologies Jaime López, Borja Tornero y Lauren Martínez.
Eskuinetik ezkerrera, Jaime López, Borja Tornero eta Laurentzi Martínez Laubor Technologiesen sortzaileak.
Albisteak 15 abendua, 2021

Arranobox proiektuak enpresak laguntzen ditu barne informazioaren bilaketa errazten, denbora tartea erdira murriztuz

Laubor Technologiesek garatutako proiektuari esker, hainbat lekutan barreiatutako informazioa indexatu daiteke Suitzako CERNen teknologia baten bidez. Arabako enpresa zerbitzaria merkaturatzeko prozesuan dago, nazioarteko merkatuari begira.

2019. urtearen amaieran Laubor Technologies sortu zen, enpresei digitalizazio-arazoak modu eraginkorrean konpontzen laguntzeko, neurrira egindako konponbideekin, geroago produktu bihur daitezkeenak. Laudioko enpresa makinek ematen dituzten datuei balioa ematen espezializatuta dago, eta horrela datu horiek monetizatzea lortzen da.

Une honetan, Arranobox da bere proiektu nagusia, bilaketa-motor indartsua duen zerbitzari bat, hainbat lekutan barreiatutako informazioa indexatzeko eta informazio hori azkar bilatzeko aukera ematen duena. Proiektu hori Suitzako CERNen garatutako teknologian oinarrituta dago, Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundea eta munduko ikerketa zientifiko handienetarako   zentro bat.

“Arranoboxek tresna erraz eta azkar bat eskaintzen dio erabiltzaileari, bilaketa-terminoekin lotutako informazio garrantzitsua aurkitzen laguntzen diona, bilaketa-denbora erdira murriztuz. Orain merkatu nazionalean eskaintzen hasi gara, eta gero nazioarteko merkaturatzea bilatuko dugu”, aurreratu du Jaime López Segundok, Laubor Technologieseko Marketin zuzendariak.

Eraldaketa digitalaren garrantzia

Arabako enpresaren jarduera 4.0 industrian oinarritzen da, eta industria-makinen datuak ateratzeko, prozesatzeko eta aztertzeko irtenbideak eskaintzen ditu bertan. IoT (Internet of things) ere lantzen du. “Edozer gauza konektatzen dugu Internetera, edozein gailuren datuen balioa atera ahal izateko. Datu erregistro bat edukitzea funtsezkoa da edozein enpresarentzat edozein prozesu hobetzeko”, Jaime López Segundok ziurtatzen duenez.

Eta, bere jardueraren hirugarren sektorea bezeroen eraldaketa digitala da. “Digitalizazioaren garrantzia ezagutzen duena, bere enpresan ezartzeko abian da. Baina konpainia batzuei bultzada txiki bat eman behar diegu, eta lagundu egin behar diegu pauso garrantzitsu hori nola eman behar duten ikus dezaten, laguntzen bidez”, nabarmendu du Marketing zuzendariak.

Lauborrek, gaur egun, hiru langile ditu, eta urtarrilean laugarren bat gehituko zaie. Bere aurreikuspenen arabera, 2023ko amaierarako, “lan-taldea 8 -ra handituko da”, azpimarratu du.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. Aurkitu hemen eskuragarri dauden laguntza guztiak.

Lotutako albisteak

GAIAk  IKT  sektorearen  prestakuntza-beharren  diagnostikoa  egin  du  eta  merkatuaren  eskaerei  erantzuteko  prestakuntza-ibilbideak  garatu  ditu

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu

GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia  Systems-ek  beste  enpresa  batzuk  gidatzen  ditu  haien  sustapenean  eta  eraldaketa  digitalean

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean

Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako  ordezkaritza  bat  etorri  da  Euskadira  industria  teknologiko  kuantikoaren  lider  izateko  bertako  estrategia  hobeto  ezagutzeko

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko

Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting,  gizarteari  balioa  emateko  teknologia

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia

Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Zaher  Taldeak  bere  eraginkortasun  operatiboa  hobetzea  du  helburu  eraldaketa  digital  nabarmen  baten  bidez

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez

Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.