Arteman, finalista Espainiako CEX sariketan landa-sektorerako eCommerce plataforma batekin
Arteman Komunikazioak , Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k (Sprilur-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Debagoiena eta Debabarreneko Udalek partaidetua) kudeatutako Basabe eraikinean (Aretxabaleta, Gipuzkoa) kokatua dago. Artemanek, beste lau finalistarekin batera, aukera izango du bere jardunbide egokiak erakusteko, irailaren 30ean Valentzian egingo den ekitaldian.
Bikaintasuna Sustatzeko Zentroen Elkarteak (CEX) urtero antolatzen du sariketa hau, kudeaketako jardunbide egokien trukea sustatzeko enpresa eta antolakundeen artean. Edizio bakoitzean enpresako kudeaketaren arlo edo alderdi espezifiko bat lantzen da.
Ehunka komunikazio-talderen eguneroko bileretan gertatzen den bezala, Artemanen ere etengabe jorratzen dira xede-publikoaren proflak: “buyer” mota bat, erabiltzaile idealaren arketipo bat, profil kulturalak eta haien portaera digitala, e.a. Datuak eta datuak tai gabe erabiltzaile perfektua nolakoa den zehazteko.
2020ko martxoaren amaieran, itxialdi betean, Arteman azken ukituak ematen ari zitzaion Estatuko lehen ganadu-enkante birtuala izango zenari. Egoerak behartuta eta denbora errekorrean, paperetik ekintzara pasa ziren, eta lehen sektorera zuzendutako onlineko eskaintza-sistema bat pentsatu eta abiarazi zuten; eta halaxe …iritsi zen mundu digitala ganadu-enkanteetara.
Arantzazu Lagunillak, komunikazio-agentziako zuzendariak, (www.arteman.eus) kontatu digu zein izan zen beren lehen pentsamendua: “Abeltzaintza sektoreko pertsonak, hots, tresna honen hartzaileak, ohituta al daude mundu digitalera? Eta onlineko eskaintzak egitera? Zein izango da enkantera sartuko diren pertsonen batez besteko adina? Zein gailutatik eta zein konexio motarekin sartuko dira?
Hasieran, emaitzek biztanleria-multzo jakin batera eraman gintuzten: onlineko erosketak egiteko ohiturarik ez dutenak, are gutxiago erosi nahi den hori 2.000 euro baino gehiago kostatzen bada; batez besteko adin oso altua horrelako tresnetarako; eta, gainera, estaldura mugikor eskasa edo txarra euren jarduerak ezarrita dituzten kokapenetan. Baina errealitateak etengabe kolpatzen gaitu, erabat harrituta uzteraino.
2020ko martxoaz geroztik onlineko hainbat enkante egin dira, momentuz parte-hartze handiarekin eta enkantean jarritako abelburuekiko salmenta-ratio oso onekin. Kasu arrakastatsu bat, egoera historiko batetik eta aldaketa eta berrikuntza beharrean zegoen sektore baten premia zehatzetatik sortua. Artemanek aukera izango du bere plataforma berria eta jardunbide bikaina erakusteko datorren irailean Valentzian egingo den CEX sariketan.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu