Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 25 apirila, 2023 Ekintzailetza Eraldaketa digitala Up Euskadi Start up

Asier Barredo: “Adimen Artifizialaren onurak arriskuak baino askoz handiagoak izango dira”

LIS Solutions enpresa arabarra  bigarren belaunaldiko algoritmoak garatzen ari da klima-aztarna murrizteko eta minbiziari aurre egiteko
Asier Barredo, LIS Solutions, Myriam Klatt (MKT) eta Sarah Rodermund, Key Account Manager.

LIS Global Solutions enpresa Gasteizen sortu zen duela hamar urte garapen aitzindari eta oso teknologiko batekin: algoritmo propio bat, enpresetako Zuzendaritza Batzordeetako kideei laguntzen ziena erabaki onenak hartzen euren konpainien lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzeko. Algoritmo haren muina zen ahalmen eta gaitasun geldiezinezko teknologia bat, gaur egun eztanda betean dagoena: Adimen Artifiziala. Proiektu hura errealitate sendo bat da gaur egun, ia 90 pertsona enplegatzen dituena Gasteizen bertan, Bilbon, Santanderren, Bartzelonan, eta Hanburgo eta Ulm hirietan (Alemania), halaxe adierazi du Asier Barredo, enpresaren sortzaile eta zuzendari nagusiak.

Zer egiten du zuena bezalako ETE batek?

Hamar urte daramatzagu Adimen Artifizialaren munduan, orduantxe sortu ginen, hain zuzen, AAz mintzatzea erokeria bat zen unean. Ohartu ginen bazeudela hainbat joera, eta enpresa hau sortzea erabaki genuen. 2013an zabaldu genituen ateak Gasteizen, eta zazpi urteren buruan Alemaniaraino iritsi ginen negozioa zabalduz.

Beti jarri duzue fokua Adimen Artifizialean?

Bai, baina moduak aldatu egin dira; duela hamar urte ez zen hain erraza Adimen Artifizialaren kontzeptua ulertzea, eta horregatik geruza bisual indartsuagoa eman behar zitzaion. Garai hartan algoritmoak zure datuak hartzen zituen, eta hortik abiatuta hainbat iradokizun egiten zizkizun. Gero, estrategia bat antolatu beharra zegoen iradokizun horiek aprobetxatzeko. Gaur egun bide hori askoz leunagoa da, eta enpresek euren prozesu guztietan integratzen dute pixkanaka.

Duela egun batzuk ikusi genuen Frantziako Errepublikako presidente Emmanuel Macron-ek nola aurre egin zien manifestariei Pariseko protesta batean edo New Yorkeko poliziak nola atxilotu zuen Donald Trump… Eta Adimen Artifizialari esker errealismo handiz ikusi genuen gainera… Nora garamatza horrek? Adi egon behar al dugu?

Albiste onak daude AAk berekin dakarren errealitate horren inguruan, izan ere, onurak arriskuak baino askoz handiagoak izango dira eta. Argi dago teknologia berri guztiek badutela arriskua, baina, adibidez, une honetan hainbat proiektu ari gara  garatzen Mercedes edo Volkswagen bezalako enpresentzat, zeintzuetan lortu baitugu karbono-aztarnaren inpaktua % 30 murriztea. Inork edo zerbaitek lagundu badiezaguke horrelako gaietan edo adibidez minbiziarentzako sendabidea aurkitzen, inor edo zerbait hori algoritmoak dira. Baina, bide-sari  bat ere ordaindu beharra dago, esaterako aipatu dituzun fake news horiek bezalakoak, etorkizunean horrelako gehiago gertatuko baitira zoritxarrez.

Isuriak murrizten eta klima aldaketa iraultzen lagunduko duen proiektu hori bigarren belaunaldiko algoritmoekin garatu duzue?

Bai. Esan genezake prozesuetan eta optimizazioan espezializatutako ingeniari guztiek goia jo dutela. Egun daukagun ezagutzarekin ez gara gai ingurumenean inpaktu txikiagoa izango duten prozesuak optimizatzeko modu berriak sortzeko. Algoritmo berri hauekin, ordea, matematikak sekulako perfekzio-maila erdietsi du. Hala, gizakiak edo gizakion mugak eta arazoak konpontzeko ditugun gaitasunak algoritmo horietan oinarritzen baditugu, lehen lortu ezinezkoak ziren gauzak lor ditzakegu.

Adimen Artifizialaren gorakada hain da nabarmena, ezen zuok ere –alegia, profesionalak eta espezialistak- gaindituta baitzaudete… Zer esan nahi du horrek, dena azkarregi doala?

Enpresa guztietako pertsona guztiak hasten badira ChatGPT bezalako tresnak erabiltzen, aldaketa guk uste baino askoz azkarrago gertatuko da.

Bestalde, kontrolak baino askoz azkarrago ari da eboluzionatzen, ez bakarrik ez ditzagun sinetsi benetakoak ez diren albisteak, baizik ez dadin zabaldu okerreko informazio edo prozedurarik… Zein iritzi duzu horri buruz?

Laster sartuko dira indarrean hainbat lege, Adimen Artifizial Etikoa  ekarriko dutenak, eta hor ikusiko dugu algoritmoek autoazalgarriak izan behar dutela. Hau da, badauzkagu zuzenean gobernuetatik iritsi zaizkigun arauak eta jarraibide egokiak, eta horiek eskatzen digute garatzen ditugun algoritmo guztiek azaltzeko moduko oinarri bat izan behar dutela, kontrola ez galtzeko. Era berean, egia da araudia teknologiaren atzetik doala, baina lortuko dugu horri buelta ematea.

Eta hamarkada batek ematen duen perspektibarekin, nolakoa izan da Lis Solution bezalako ETE baten bidea nazioartekotzerantz?

Lehen urteak oso gogorrak izan ziren, funtsean gu geu bakarrik ari baikinen. Ez zegoen gu bultzatzeko inbertsiorik edo kapitalik. Halere, zenbait enpresak ikusi eta sumatu zuten norantz hazi nahi genuen, eta askotariko proiektuak garatu ditugu haiekin. Batzuek lotura estua izan dute nazioartekotzearekin, eta hori beti izaten da nahiko urrats traumatikoa, dena egokitu behar duzulako jomugako herrialdera: produktuak, zerbitzuak, kultura… Ez da gauza bera produktu bat sortzea Estatuko merkaturako edo Alemaniara eramateko, estandarrak edo produktua (kasu honetan algoritmo bat) aurkezteko modua ere guztiz desberdina delako. Joko-arau horiek bidea eginez ikasten dira, baina aldi berean bidea bera ere zirraragarria da.

Lotutako albisteak

GLO910 13 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari
Irakurri gehiago
José Luis López de Ciordia. Urberri 16 urria, 2024 Ekintzailetza
Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik
Irakurri gehiago
Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Azpiegiturak
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak