Asimob-ek errepideen mantenimendura eraman du automatizazioa
Nahiz eta digitalizazio-prozesua asko azkartu den hiri-mugikortasunaren arlo askotan, errepideen mantenimendu-lanak ez dira asko aldatu azken urteetan. Trafikoko seinaleen eta errepideen egoera begiz ikuskatzen da oraindik, eta lan nekosoa da eta, gainera, akats-marjina handikoa. 2016an sortutako Bilboko Asimob startup-ak adimen artifizialeko konponbideak garatzen ditu kudeaketa-lan hori eraginkorrago egiteko.
“Errepide batean edo hiri barruko zati batean milaka trafiko-seinale ikuskatu behar izaten dira, eta ikuskapen erregularrak guztiz eskuzkoa izaten jarraitzen du”, dio Estibaliz Barañanok, Asimob enpresako zuzendari nagusiak, “tresna bat garatu dugu monitorizazio hori sistematikoki egin dadin, hala informazioa kontrol-zentrora bidaltzen da, egiaztatzeko seinale guztiak ondo daudela”.
Asimob euskal enpresak sortutako konponbidearen sistema bi zutabe hauetan oinarritzen da: batetik, bide publikoetako trafiko-seinale bertikalen egoera erregistratzen duten gailuetan eta, bestetik, horien datuak aztertzen dituen softwarean. Gailu horiek sentsorez eta kamerez hornituta daude eta errepideetan dabiltzan mantenimenduko ibilgailuetan kokatzen dira, hortaz, ez dakarte kostu handirik. Datuak prozesatu egiten dira, eta sistemak inbentario eguneratu bat egiten du, alarmak bidaliz intzidentziaren bat dagoenean. “Hala, errepidearen ardura duen agintaritzak mantenimendu hobea egin dezake, aurrekontua optimizatuz” azaldu du enpresako zuzendari nagusiak.
Urruneko monitorizazio-sistema hori seinale bertikal, finko nahiz probisionalentzat pentsatuta dago, baina berdin erabili daiteke errepideko zuloak detektatzeko ere. Enpresa horrek dagoeneko inplementatu du bere konponbidea Euskadiko zein Kantabriako hainbat gunetan (hiri barrukoak zein hiri artekoak), eta konponbide horri esker Espainiako ITS sarietako bat irabazi du.
Orain, startup-a lanean ari da sistema gai izan dadin ur eta elur geruzak edo trafikoko seinale horizontalak detektatzeko. Teknologia horiek helburutzat dute errepideetako egungo zirkulazioa hobetzea, baina baita ere sistemak prestatzea ibilgailu autonomoak iristen direnerako. “Errepideetako azpiegitura fisikoak prest egon behar du zirkulazio autonomorako” dio Asimob enpresako arduradun nagusiak, “autoak zirkulatuko badu, gai izan behar du errepidea irakurri eta behar bezala interpretatzeko”.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna