
Balio ukigarria duten makinen eta teknologien zehaztasuna handiagotzea

Zayer Gasteizen (Araba) kokatutako makina-erreminta fabrikatzailea da, 50eko hamarkadan sortu zena, eta bere bezeroen artean munduko aireontzi, ibilgailu, tren eta aerosorgailuen fabrikatzaile nagusiak daude.
Makinen zehaztasun-maila handitzeko eta doikuntza-prozesuak bizkortzeko, beharrezkoa zen erronka horretara hurbilketa berri bat egitea. Software formatuko soluzio bat garatu da, laser tracker motako neurketa-sistema eramangarri batekin batera, muntaketa-laguntzaile gisa jarduten duena tamaina handiko makina bat eraikitzeko etapa guztietan.
Zayerrek kontatzen dizu!
Beharra:
Teknologia digital berrien eta azken belaunakdiko neruketa-ekipoen integrazioaren bitartez, doikuntza lanetara hurbiltzenden soluzio bat garatzea. Software formatuko saluzio bat garatu da laser tracker motako neurketa-ekipo batekin batera, horrela makina-erreminta baten eraikitze etapa guztietan zehar aplikagarria den egiaztapen eta neurketa tresna bat sortuz
Konponbidea behar duen enpresaren arloa:
Makina-erreminta
Sektorea: Makina-erreminta
Lokalizazioa: Gasteiz (Araba)
Konponbidearen onurak:
- Espazioan tamaina handiko gorputz bat doitasun mikrometrikoarekin monitorizatzea eta kokatzea
- Objektuak espazioan duen kokapen errealarekiko puntu-hodeia sortzea eta informazioa digitalizatzea
- Denboran zehar makinari buruzko informazio zehatza izatea
- Bezeroarentzako egiaztapen eta doikuntza zerbitzua
Sartutako teknologia berriak:
- Cloud
- AI
Lotutako albisteak

Bin-picking teknologia pieza metalikoen posizionamendurako
Cikautxo Mondragon taldeko automobilgintzako kooperatiba bat da, eta 2.500 langile inguru ditu mundu osoan, presentzia nabarmena baitu Espainian, Txekiar Errepublikan, AEBetan, Mexikon eta Indian, besteak beste.

Hariztatzeko erreminten estalduren hobekuntza
Heroslam Euskadiko lehen Lan Sozietate Anonimoa da, 1973an sortua. Eskakizun handiko sektoreetarako (aeronautika, eraikuntza, automobilgintza...) hariztatzeko tresnen fabrikazioan oinarritutako enpresa da.

Altzairu herdoilgaitzak koloratzeko teknika berriak
In-metals Inoxidables enpresa Teknikerrekin elkarlanean aritu da BDIH Konexio programaren bidez, altzairu herdoilgaitza koloratzeko prozesua optimizatzeko. Zehazki, "magnetron sputtering" teknikarekin esperimentatu du, PVD bidezko kolorazioak kanpoaldean eragiten zituen arazoak konpontzeko. Egindako probei esker, In-metals-ek bere produktuak askoz ere ingurune oldarkorragoetan erabili ahal izan ditu.

Hidrosolidifikazio bidezko piezen fabrikazioa
Talleres Asca 1970eko hamarkadan arte sortu zen, Durangaldean zeuden burdinurtuei zerbitzua emateko helburuarekin. 2014an, zuzendaritza berri batek bazkide sortzaileen lekua hartu zuen, eta enpresa eraldatzeko eta modernizatzeko aldi bati hasiera eman zion.

Tren oheak marruskadura-soldaduraren bidez fabrikatzea
Ekide enpresa industriala da, 1990ean sortua eta Arrasaten kokatua. Gaur egun, fabrikaziorako hiru lantegi propio ditu, bi Euskadin eta hirugarren bat Mexikon. Ingeniaritza eta fabrikazio-zerbitzuengatik nabarmentzen da, batez ere hainbat fabrikazio-prozesu integratzeko duen gaitasunagatik, hala nola soldadura, itsasgarria eta pintura.