Irailean Industria Digitala, Basque Industry 4.0 eta SPRI Taldearen Innobideak programetarako eskaera-epea amaituko da
Industria 4.0ra txertatzea errazteko eta beren eraldaketa digitalean laguntzeko xedearekin SPRI Enpresa Garapenerako Agentziak 2019an zehar euskal enpresei eskaini dizkien programetako hiruk eskaera-epea itxiko dute irail honetan.
Hala, TEICetan I+D proiektuen emaitzen merkaturako transferentzia errazteko xedea duen Basque Industry 4.0 programak irailaren 17an itxiko du bere deialdia. Gainera, proiektu berritzaileei hiru diru-laguntza ildo (Kudeabide, lehiabide y Pertsonak) eskaintzen dizkien Estrategia innobideak irailaren 26ra arte mantenduko du zabalik eskaerak egiteko epea.
Azkenik, irail honetan amaituko den hirugarren programa Industria Digitala da, hilaren 29an amaituko dena. SPRIn helburua ekimen honen bidez, euskal ETEak babestea da, beren prozesuetan digitalizazio-, elektronika-, informazio- eta komunikazio-teknologiak txertatu ditzaten.
Informazioa eta eskaerak eskuragarri daude SPRIn, info@spri.eus webgunean eta 902702142 telefono-zenbakian.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?