Azpitek, euskal enpresen ekipamendu zientifiko-teknikoa eguneratzeko Eusko Jaurlaritzaren programa berria
- Gaur goizean, mila enpresa baino gehiagok jarraitu dute zuzenean I+Gra bideratutako laguntza-programei buruzko informazioa. Laguntza horiek enpresa txiki eta ertainentzako aurtengo laguntza guztien % 40 dira
- Irekiera-ekitaldian, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak azpimarratu duenez “plan honek enpresen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuten die”
- Biharko jardunaldian industria-garapen, nazioartekotze, energia-eraginkortasun, energia berriztagarri eta ingurumenerako laguntzak jorratuko dira; eta ostiralean Lehen Sektorerako laguntzak
- Material guztia grabatu egingo da SPRIren Youtube kanalean eta Irekian kontsultatu ahal izateko
Gaur goizean, Arantxa Tapia sailburuak Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2021eko laguntzak azaltzeko lehen jardunaldia —mila enpresa baino gehiagok modu telematikoan jarraitu dute— zabaldu du. Eusko Jaurlaritzak laguntza horiek ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko bideratuko ditu.
I+Gra eta ekintzailetzara bideratutako laguntzei eskainitako lehen jardunaldian, laguntza berriak aurkeztu dituzte, adibidez, Azpitek programa. 5 milioi euroko aurrekontua duen programa horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko zentro teknologikoei ekipamendu zientifiko-teknikoa erosten, instalatzen eta eguneratzen laguntzea bilatzen dute.
Gainera, adimen artifizialean oinarritutako proiektuen soluzioen eta aplikazioen eskaintza eta eskaera gero eta aktiboagoak direnez, Eusko Jaurlaritzak teknologia horren garapena sustatu du enpresen balioa handitzeko eta hauei lehiatzeko tresna hobeak emateko. Esparru horretara bideratutako programa berriak 2 milioi euroko aurrekontua du eta Machine learning, Deep learning, Ikuspen Artifiziala edo antzeko beste esparru batzuk lantzen dituzten enpresetara bideratuta dago.
Enpresen 5G konektagarritasuna sustatzeko programak ere azpimarratu behar dira. Programa horiek ekonomiaren trantsizio digitala ahalbidetzeko teknologia hori ezartzeko proiektuak babesteko helburua dute.
Laguntza-plan honetan Euskal Autonomia Erkidegoko ia edozein enpresak aurki dezake bere beharretara egokitutako bat, baita mikroETEek —berrikuntzarako laguntza-programak eskura ditzakete— eta ekintzaileek —euren hazkuntza-prozesua amaitu arte start up-ak sortzeko fase guztietan laguntzeko tresnak dituzte— ere: Ekintzaile, Basque Funtsa, Aurrera edo BIND 4. 0 programa bera.
Oro har, I+Gra bideratutako laguntzak Enpresa Txiki eta Ertainei zuzendutako laguntza-planaren guztizko inbertsioaren % 40 dira.
Bihar, industria-garapenari, nazioartekotzeari, energia-efizientziari, energia berriztagarriei eta ingurumenari eskainitako jardunaldiekin osatuko dira informazio-saioak. Eta ostiralean, jasangarritasuna, elikagaien industria eta Lehen Sektorerako laguntzak jorratuko dituzte.
Material guztia grabatu egingo da SPRIren Youtube kanalean eta Irekian kontsultatu ahal izateko.
Lotutako albisteak

Ezagutu Inplantalariak: zure enpresaren eraldaketa digitala egiteko zure laguntza
SPRIren doako aholkularitza teknologikoko programa honek Euskadiko mikroETE-en eta autonomoen trantsizio digitala errazten du, eraginkortasuna, jasangarritasuna eta errentagarritasuna hobetzeko haien digitalizazio-prozesuan zehar laguntza emanda.

Hornitzaile teknologikoen Inplantalariak zerrenda, eraldaketa digitalerako gakoa
Adituek konektagarritasunari, zibersegurtasunari eta produktibitatearen optimizazioari buruzko soluzioak eskaintzen dituzte, negozio bakoitzaren behar espezifikoetara egoki daitezen

Mikroenpresen eraldaketa digitalerako soluzio teknologikoen Inplantalariak katalogoa
Ezagutu zure lehiakortasuna hobetzen eta Euskadiko enpresa-egituraren modernizazioa bultzatzen duten eta eskura dituzu EIKT tresnak

Genero-berdintasuna industrian: lehiakortasun jasangarri eta eraldatzailerako gakoa
Manufaktura-industrian genero-berdintasuna dagoeneko ez da mugarri sozial bat, lehiakortasuna eta hazkunde ekonomikoa indartzeko zutabe estrategiko bihurtu da.

Euskal ekosistema ekintzaileak eskualdeko ekonomia sustatzen du 7.100 enplegu baino gehiagorekin eta 828 milioiko fakturazioarekin
Hazkunde hori 2020az geroztik startupak eta scaleupak sortzeko funtsezko sektoreekin (hala nola eHealth, biotech, energia, 4.0 industria eta zibersegurtasuna) egindako ahalegin etengabearen emaitza da, abangoardiaren buru izanik.

Nagusi Intelligence Centerrek Startup eta Enpresen Gidaren hirugarren edizioa abiarazi du sektoreko 63 erakunderekin
Dokumentuak bost ataletan sailkatzen ditu: Herritartasun Aktiboa, Osasuna eta Ongizatea, Osasun Laguntza, Iraupen luzeko Zainketak edo Finantzaketa eta Aholkularitza Balio Katean.

Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak Euskadiren sendotasuna berretsi du; mila enpresa emergentetik gora ditu eta 130 inbertitzaile aktibo baino gehiago
Euskal startupen balioa, guztira, 1.500 M€ baino handiagoa dela kalkulatzen da. Funts aktiboen kopurua nabarmen hazi da, eta 130 inbertitzaile publiko-pribatu baino gehiago dituzte.

Genero-berdintasuna da susperraldi ekonomikorako eta lehiakortasunerako bermea
Txosten hau urrats garrantzitsua da emakumeek industriako lehiakortasunean duten inpaktua neurtzeko eta erakusteko.

Euskadi erreferentziazko ekosistema ekintzailea da, eta kultura ekintzailea sustatzeko erronka garrantzitsuak ditu
Euskal ekintzailetza ekosistema estatuko rankingaren buru da beste urte batez, eta lortutako balorazioak EBko batez bestekoa gainditzen du eta AEBetakoaren antzekoa da

Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren egoerari buruzko lehenengo txostena
Euskadin, 1.000 enpresa teknologiko emergente baino gehiago daude; oro har, 8.000 pertsonari baino gehiagori ematen diete lana, eta, gutxi gorabehera, 1.500 milioi euroan baino gehiagoan baloratzen dira. Ekosistema hori oso lotuta dago bere ekoizpen-sarearekin; sare horretako 10 startup-etik 7k Euskadiko sektore estrategikoetara bideratutako soluzioak garatzen dituzte.