Bacalao Giraldo, “etengabe berritu dugu 40 urtez”
Enpresak plater sukaldatuak egiteko I+G ildo bat dauka martxan
Bacalao Giraldo konpainia arabarrak laster merkaturatuko du bere I+G departamenduan sortutako azken produktua: 4 minutuz sukaldatu eta platerean jartzeko prest dagoen patata tortilla bat. Proiektu hori elikadura arloko Ready to cook edo “sukaldatzeko prest” joerari jarraiki garatu da, eta bereziki zuzentzen zaie elikagai natural eta osasuntsuak sukaldatzea atsegin duten baina lan handiko platerak egiteko astirik ez duten kontsumitzaileei.
“Uste dugu bezeroarentzat garrantzitsua dela platerarekin elkarreragitea eta bere egitea, gustuko izan dezan” azaldu du Adolfo Giraldok, enpresako kudeatzaileak. Kasu honetan, produktuak berekin dakartza patata erregosia, arrautza pasteurizatua eta tipula karamelizatua, hau da, “zartaginera bota baino lehen ontzian izango zenituzkeen osagaiak, hala, ez duzu 40 minutu igaro beharrik prestaketa-lanetan”.
Produktu hori garatzeko, enpresak SPRI Taldearen Innobideak programaren laguntza jaso du, zeinaren helburua baita euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko ekintzak sustatzea produktu, prozesu, merkatu eta antolakuntzako berrikuntzaren bitartez. Kasu honetan, produktua ulertzen laguntzeko packaging bat asmatu dute. “Balizko bezeroekin eginiko dastaketak arrakastatsuak izan ziren, baina ez zen ulertu produktuaren aurkezpena” dio Adolfo Giraldok, “Innobide programari esker berrikuntza prozesu bat garatu dugu eta guztiz aldatu dugu irudia”. Produktua ia bukatuta dago orain, eta uda amaieran merkaturatzea espero dute.
Hau ez da Arabako enpresak merkaturatu duen produktu prestatu bakarra; duela hainbat urte dibertsifikatu zuen bere bakailao gatzgabetua, arrainetan espezializatutako plater prestatuen ildo bat zabalduz. Giraldo enpresak, 40 urtetik gorako ibilbidea duenak, hasieratik jardun du berrikuntzan, halaxe dio enpresako zuzendariak: “gure ADNan dago, aitak erabaki zuenetik produktu berri bat ekartzea: orduan inork ezagutzen ez zuen eta gaur egun denok jaten dugun bakailao erdi ondua” dio Adolfo Giraldok.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.